Nafarroan ez dira hauteskundeak aurreratu, baina joan den asteko navarrometroak datorren Foru Legebiltzarrerako emandako emaitzek (Podemos 18 eserleku, EH Bildu 11, UPN 8, PSN 5, Geroa Bai 4, Ezkerra 2, PP 1 eta UPyD 1) gutxitan moduan aztoratu dute panorama politiko-mediatikoa. Angelu gehienetatik egindako irakurketa nagusia zera izan da: ez dira sinesgarriak, baina aldaketarako joera oso argia adierazten dute hauteskundeetarako. Inkestak aspertzeraino izango direnez datozen sei hilabeteetan, joera horiek joango dira zehazten apurka.
Eta hauteskundeen biharamunean moduan, emaitzen ostean balizko akordioetarako unea dator. Inkestaren muturrera joz, UPNk hauteskundeak berak irabaziko dituela adierazi du. Norekin egingo lukeen akordiorik ez, baina esan beharrik ere ez.
Begirada guztiak Podemosen jarri dira eta haien bozeramaile Joan Boschek bere iritzia eman du, berak Geroa Bai eta Ezkerrarekin egingo luke akordioa, baina Bildurekin egin nahi izango dutenak ere izango direla aitortu du. Eta Bildu urrutitik ikusi nahi ez dutenak ere izango dira haserrearen alderdian. EH Bilduko Adolfo Araizek argi adierazi du, prest daude Podemosekin biltzeko. Asko du EH Bilduk irabazteko aliantza horretatik, baina Podemosek ere bai, behintzat herritarrei eta beren programa eta ideiei begira. Berriz ere, baina, Espainiako beren batzar osoak erabakiko du ahal den ala ez. Eta gaurkoz Bildurekiko erantzuna Espainian ezetza da. Aldaketatik begiratuta, berau eskatzen duten lau alderdien gobernua litzateke logikoena eta eraginkorrena: Podemos, EH Bildu, Geroa Bai eta Ezkerra. Gaitza? Bai, baina kalean azken lau urteetan behin eta berriz elkartu diren boto emaileen borondateari lotuz gero, ez luke hain zaila behar.
Desagertutako izarra bailitzan, navarrometroa itzaliko da apurka, baina bere argi izpiak 2015eko maiatzaren amaieraraino luzatuko dira dagoeneko, besteak beste UPNko hautagaiaren sei hilabeteko gurutze-bideari argi eginez. Eta nor ote berau? José Javier Esparza sailburua, Juan Ramón Rábade Tuterako Ospitaleko zuzendaria edo Amelia Salanueva senataria? Hilaren 29an erabakiko du UPNko Kontseilu politikoak. Barcinaren dimisioarekin –barka manipulazio txikia– eta navarrometroarekin Nafarroako eskuina hasi da botorako tronpeta jotzen. Pentsa baino gehiago estutuko dute lehia, baina denak adierazten duenez, oraingoan galtzeko.
Josep Fontana irakurtzea plazer da beti, ikasgaia bata bestearen atzean. Zorroztasuna eta zuhurtzia darion historialariari Katalunia independenterik nahi duen galdetu dio kazetariak elkarrizketan: “Bai horixe. Baina jabetzen naiz zailtasunez. Arrazoi askorengatik, ez zait iruditzen epe motzean lor daitekeen helburua denik. Indarrez irabazi behar bada, Kataluniak ez du armadarik. Eta zail ikusten dut beste era batera –negoziazioz– irabazteko aukera, batzuk zein besteak ez baitaude amore ematekotan eta nazioarteko testuingurua ere ez da aldekoa. Badakit ez naizela berau ikusteko biziko”.
Suhiltzaile lanetan dabil Fontana, A9aren ostean baretzen ez den Kataluniako sutean. Eta zer egingo du Masek azkenean? Lortuko du ERC hauteskunde zerrenda bateratura eramatea? Oriol Junquerasen alderdiak ezetz esan zuen joan den astean, baina argi dago oraindik ez direla ateak itxi, are gutxiago A9an Masen irudiak aparrak moduan gora egin ondoren. Eta are gutxiago soberanismoak Masen aurkako kereila Kataluniako herriaren aurkako eraso gisa hartu duenean. A9aren aurreko asteetan bezala, orain ere azken uneak erabakiko du Masen proposamena. Eta ERCrena. Gero eta garbiago dago, hala ere, martxoa amaitu aurretik egingo direla hauteskundeak. Hori inork gutxik jartzen du zalantzan. El Periódicok iragan asteburuan ezagutzera emandako inkestaren arabera, elkarrekin baino (58 eta 60 artean) banatuta eserleku gehiago lortuko lituzkete (63 eta 67 artean).
Masek independentziaren aldeko hautua egina ei du datorren legealdirako, beti ere, La Vanguardiako kronista politikoa den Isabel Garcia Paganen berbak aintzat hartzekotan. Honen esanetan, batera edo banatuak joanda, bi indar hauek gehiengo osoa lortuz gero, Masek bi helburu izango lituzke datorren legealdirako: edo Espainiarekin egiazko kontsulta adostea Kataluniaren etorkizuna erabakitzeko, edo Espainiako Gobernuarekin independentzia negoziatzea.
Tenperatura igoera dago aurreikusita datozen egunetarako, eta, sute arriskuak ekiditeko, ostegun iluntzeko 20:00etatik aurrera debekatuta egongo da uzta lanak egitea. Aurretiaz ere neurriak hartuta zituen gobernuak, baina Zarrakazteluko sutea kontrolpean izanda, neurriak malgutu... [+]
338 hektarea erre ditu astearteko suteak. Nekazarien sindikatuak haserre agertu dira Nafarroako Gobernuak suteak saihesteko ezarritako murrizketekin. Asteazkenean beste sute bat piztu da Artaxoa eta Añorbe artean, baina hura ere kontrolpean dute suhiltzaileek.
Suhiltzaileek kontrolpean dute Ibarbeibar ibarreko sutea, Eneritz, Muruzabal, Añorbe eta Obanos herrietan egondakoak hain zuzen ere. Nafarroako Gobernuak behin-behineko debekua ezarri dio nekazaritzan sua erabiltzen duen edo sor dezakeen makineriari.
María Chivite Nafarroako Presidentearen "konfiantza galdu" duela eta, Ramón Alzórrizek PSNko idazkariorde nagusi eta Nafarroako Parlamentuko bozeramaile izateari utziko dio. Bere bikotekidea Servinabar enpresan lanean aritu zela publiko egin ostean eman du... [+]
Palestinaren askatasunaren aldeko eta genozidio eta okupazioaren kontrako Nafarroako plataforma izan da hautagai bozkatuena.
Euskararen Defentsarako Sareak elkarretaratzea egin du Nafarroako Parlamentuaren aurrean ostegunean, aldarrikatzeko lanpostu publikoetan hizkuntzak baloratzen badira, euskara baloratzen ez den lanposturik ez litzatekeela egon behar. Eta beraz, Nafarroako Gobernuak egindako... [+]
BSHk Ezkirotzeko lantokia itxiko duela berretsi du, 655 langile kaleratuko ditu eta Nafarroako Gobernua eta langileak "denbora" eskatzen ari dira, "berrindustrializatzeko".
Dagoeneko Guardia Zibilek eta zenbait herritako udaltzaingoek badute taser pistolak erabiltzeko eskumena Nafarroan, eta badirudi bide horretan hurrengoa Foruzaingoa izango dela: Nafarroako Kontseiluak Foruzaingoak taser pistolak eman ahal izatea "indarrean dagoen... [+]
Hamaika familiak egin dute ikastetxe publikoan D eredura pasatzeko eskaera. Zentroak baiezkoa eman du, baita Udalak ere, baina errefusatu egin du Nafarroako Gobernuak "espazio falta" argudiatuta.
Telefonicak intzidentzia bat izan du eta horrek sare finkoan eragin du. Ondorioz, EAEko Larrialdiei Kudeatzeko Zentroa kaltetu da. Hala ere, arazoa konpondu dela ezagutarazi dute eta 112 larrialdietako telefonoa martxan dago berriro. Nafarroan ere eragina izan du, baina... [+]
José María Agramontek agerraldia egin du asteartean Nafarroako Parlamentuan, UPN eta Contigo-Zurekin alderdiek eskatuta. Bardeako Komunitatearen Batzarreko lehendakariak nabarmendu du Espainiako Defentsa Ministerioa ingurumenarekin egiten ari den "esfortzua"... [+]
AINE Noain-Elortzibarreko talde independentea, Harana Gara eta Aldatu Elortzibar egongo dira udalaren agintean, eta azken horretako Luis Mayak hartuko du aginte makila. Martxoaren 31n iragarri zuten mozioa aurkeztuko zutela, UPNren kudeaketaren "noraeza" eta... [+]
Nafarroako funtzio publikoan 30.000 langile zeuden grebara deituta asteazken honetan. Deialdiak jarraipen desberdina izan du sektorearen arabera, eta sindikatuek salatu dute foru gobernuak "abusuzko" gutxieneko zerbitzuak ezarri dituela nahita.
Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan egin dituzte manifestazioak. Israelek Palestinan egin duen eta aurrera daraman genozidioarekin kolaboratzen duten enpresei laguntza publikoa emateri uzteko eskatu diete Nafarroako Gobernuari eta Eusko Jaurlaritzari.
Itxaron zerrendak gutxitzeko Osasunbideak hartutako estrategiak gaitzetsi ditu Plataformak