Hazkundeaz

Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Ekonomista ospetsuek aldare tepoetan argi ahulekiko ezkoak zutuntzen dituzte, naski mirakulu bat behar litekeelako petrolio txoke ezberdinen aitzineko hazkunde zoragarriaz, osasuntsuaz, axolagabeaz eta sanoaz berriz gozatzeko gisa. Gobernuek herritarrak sakrifikatuko lituzkete arraiki enpresa gosaioetako akzio-jabedunei sos emaitza gotorrak oparitzeko, ikusiz gainera Troikak larriki zafratu Grezia hartan jadanik hazkunde-ikarak sumatzen direla!

Dena putar eta dena ke zen orduko hazkundea, munduak eta energia iturriek mugagabeak ziruditen, industria kimikoak asmatu molekula zitalak oro irensteko, txertatzeko eta gorotz hedatzeko prest geunden, baina gaurdanik fabrika zatarren tximiniak erori dira, portu-gune herdoilduetan langabetu lerroak biderka emendatzen doaz, ezinbesteko zikinaren, pozoiaren eta kutsaduraren nostalgikoak bihurtzen ari garela.

Ezindua zakilari torraka debaldetan tematzen zaion eran obratzen dabiltza jendalde etsituei egiaren errateko lotsa diren arduradun politikoak: otoitz, inprekazio eta mehatxu.

Hazkundea ez baita egundo itzuliko!

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Eguneraketa berriak daude