N-340

Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Uda honetan ikasi dut Cadiz eta Bartzelona lotzen dituen errepidea penintsulako luzeena dela (ia 1250 kilometro ditu). Atlantikotik Mediterraneora doan errepide horretan omen dago Estatuko bide-tarterik arriskutsuena (Alacant inguruan). Dena den, estatistiketan agertzen ez den beste kontu batek ekarri nau lerro hauetara: (errepideko) prostituzioa.

Deigarria da zenbat club dauden errepidearen bi aldeetan. Konparaziorako, errazago eta ugariago topatzen dira halakoak gasolindegiak baino. Batzuk, gainera, izugarri handiak dira, nire begietarako behintzat ezohikoak. Udazkeneko ekinozioa ailegatu baino lehen gauza berri bat ikusi dut Castellon iparraldean: prostitutak errepidearen ezker-eskuin eguzkitako baten azpian, bero-galdatatik libratu eta bezeroak lortu nahian, banaka nahiz binaka jarrita aulkietan.

N-340 errepidea bezain luzea eta korapilatsua da prostituzioaren soka. Iruditzen zait, batzuetan errepide horretan gertatzen den bezala, ezkutuko lanbiderik zaharrenean suertatzen diren istripuak ez direla istripu soil, baizik eta sistema homologatu baten ondorio.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Eguneraketa berriak daude