Zergatik ez du katalanez etiketatzen Coca Colak?

  • Plataforma per la Llengua elkarteak katalanez etiketatzen ez duten enpresez ikerketa egin du. Coca-Colak komunitate katalanaren neurriko eta hiztun kopuru gutxiagoko hizkuntzetan etiketatzen ditu bere edariak. Hogei urteko eskariak ez du ezertarako balio izan.


2014ko irailaren 11n
Mapan, katalan hiztun kopuruaren antzeko eta txikiagoko hiztun komunitateak ageri dira. Borobilok hiztun kopurua adierazten dute; proportzionalak dira. Hungariera eta grekera hiztun komunitateak baino ez dira katalana baino handiagoak. Berdez koloreztatut
Mapan, katalan hiztun kopuruaren antzeko eta txikiagoko hiztun komunitateak ageri dira. Borobilok hiztun kopurua adierazten dute; proportzionalak dira. Hungariera eta grekera hiztun komunitateak baino ez dira katalana baino handiagoak. Berdez koloreztatutako komunitateetan Coca-Colak bertako hizkuntzan etiketatzen du.

Coca-Cola edari enpresa multinazionalak 200 herrialdetan saltzen du eta 3.500 freskagarri, ur, zuku, te eta kafeak 135 hizkuntzatan etiketatzen ditu. Plataforma per la Llengua hogei urtez saiatu da multinazionalak katalanez etiketatu dezan, baina ez du inondik ere halakorik lortu. Euskaraz ere ez du etiketatzen.

Plataforma per la Llenguak egindako txostenean (20 anys per l’etiquetatge en català) elkarteak hogei urtez luzatu duen borroka erakusten da. Elkartearen ustez, azpimarratzekoa da Coca-Colak katalan komunitateari ematen dion tratua, kontuan hartuko bagenu hiztun kopurua. Multinazionalak Europar Batasunean duen merkatuari erreparatuz gero, katalan hiztun komunitatea baino txikiagoak asko daude. Atzetik datoz frantsesa (Suitzan eta Belgikan), esloveniera, eslovakiera, kroaziera, mazedoniera, lituaniera, letoniera, daniera, islandiera eta beste.

Hiztun kopurua batetik, eta katalanek zenbat Coca-Cola kontsumitzen duten bestetik. 2013an Coca-Cola kontsumoa %13 igo zen Espainiako Estatuan. Eroslerik onenetakoa da Espainiako Estatua. Coca-Colak Europan saltzen duen %14 Espainiako Estatuan saltzen du; zerrendan aurrena Alemania dago (%17). Espainia nazioartean seigarren dago sailkatuta AEB, Mexiko, Japonia, Brasil eta Alemaniaren ondoren. Kataluniari dagokionez, honako alderaketa egin daiteke: katalan komunitateak Belgikako frantses eta nederlandera komunitateen hiztun kopuru bikoitza dauka. Alabaina, Belgikan frantsesez, nederlanderaz, eta alemanez –100.000 hiztun baino gutxiago– etiketatzen du Coca-Colak. Kontsumoa berriz paretsu doa. Herbehereekin, Norvegiarekin eta Suediarekin egin dezakegu bigarren alderaketa. Herrialde horien bikoitza kontsumitzen du katalan hiztun komunitateak, baina norvegieraz, nederlanderaz eta suedieraz etiketatzen du Coca-Colak, ez katalanez.

Hogei urtean bilera bat

Plataforma per la Llenguak sortu zenean egin zuen lehenengo ekintza izan zen katalanez etiketatzeko kanpaina. 15.000 Coca-Cola poto bildu zituzten Catalunya plazan 1993ko abenduan eta Etiquetem en català esaldia osatu zuten herritarrek bildutako potoekin. Orduz geroztik kanpaina bat baino gehiago egin du elkarteak. Batean, milaka Coca-Cola poto bidali zituzten Espainiako enpresa ordezkari Cogebaren egoitzara, guztiek katalanezko etiketa itsatsita zutela. Bestean, 800 telefono dei egin zituzten astebetean Madrileko egoitzara. Cobega enpresa izan zen 1951n multinazional estatubatuarraren kontzesioa lortu zuen lehenengoa eta Daurella familia zuen jabe. Enpresa horrekin eta Coca-Cola Españarekin sarri saiatu zen Plataforma per la Llengua bilera lotzen, baina beti ezezkoa. Azkenean, 2007an lortu zuen bilera. Bigarren baterako geratu ziren... eta gaur arte. 2013az geroztik Coca-Cola Iberian Partners du izena AEBetako enpresaren filialak eta egoitza Madrilen du. Elikagaien sektorean, Espainian gehien fakturatzen duen enpresa da; 3.000 milioi euro urtero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Katalana
2025-03-17 | ARGIA
Ipar Katalunian katalanezko ikastetxeak larri: babes ekonomikoa eskatu diete instituzioei

Milatik gora lagun bildu ziren larunbatean Ipar Kataluniako Perpinya herrian La Bressola ikastetxeak defendatzeko. Murgiltze eredua katalanez eskaintzen duten ikastetxe horiek arrazoi ekonomikoengatik larrialdian daudela adierazi dute eta erakunde publikoei eskatu diete babes... [+]


Elle-aren biya

Lagun asko sumatu dut kezkatuta euskaldun gero eta gutxiagok ahoskatzen duelako elle-a. Haur eta gazte gehienek bezala, heldu askok ere galdu du hots hori ahoskatzeko gaitasuna, idatzian ere nahasteraino. Paretan itsatsitako kartel batean irakurri berri dugu: altxorraren biya... [+]


Mazónek ez du lortu bere misioa: Valentziako gurasoek katalanaren alde egin dute

“Askatasunaren” izenean, ikastetxean zein oinarrizko hizkuntza nahi duten galdetu diete guraso valentziarrei. Helburua katalana zokoratzea zen. PPren eta Voxen gobernuak ez du lortu. 33 eskualdeetatik 22tan katalana gailendu da. Emaitzarekin oso pozik agertu dira... [+]


Eskoletan katalanaren biziraupena kolokan jar dezakeen galdetegia abian jarri dute Valentzian

570.000 familiak euren haurren ikasgeletako hizkuntza nagusia zein izango den bozkatzeko aukera dute martxoaren 4ra arte: gaztelera edo katalana. Garikoitz Knörr filologoaren eta euskara irakaslearen arabera, kontsultak "ezbaian" jartzen du katalanaren zilegitasuna... [+]


Kronika
Euskarak zergatik ez du ganorazko kuotarik hedabideetan?

Gai tabu gisa marrazten da Euskal Herrian, baina munduan barna ez da horrela. Hizkuntz politikak ezin dira merkatu librearen logikan ipini, baizik eta kuotak edo kupoak ezarri behar dira. Beharrezkoak dira. Eta beharrezkoak dira daudenak betetzea, ez baititu inork betearazten.


Arreta katalanez eskaintzen ez duten komertzioak zigortuko dituzte Andorran

6.000 eurotik 10.000 eurorainokoak izango dira zigorrak. Katalana da Andorrako hizkuntza ofizial bakarra, nahiz eta biztanleen erdiaren ama hizkuntza gaztelania den.


2024-09-03 | Sustatu
Katalanaren bilakaera posible kezkagarria, zorrotz aztertuta

Joan M. Serra soziolinguistikak hizkuntza katalanaren etorkizun posibleei buruzko liburua kaleratu du: L'ús parlat del català: En un tombant decisiu (Katalanaren ahozko erabilera: bidegurutze erabakigarrian). Kike Amonarrizek irakurri du eta... [+]


2024-06-07 | Sustatu
Googleren emaitzetan katalana gutxiago agertzeko motibo zenbait azaleratu dituzte

Googleren bilaketa emaitzetan katalanak eta euskarak 2022-2023 tartean izan zuten beherakada dokumentatu genuen webgune honetan. Nolabaiteko konponketa izan zuen gauza hark. Oraintsu, Kataluniatik iritsi zaizkigun azterketa batzuetatik, hizkuntza hauek bilaketetan gutxiago... [+]


Hizkuntza gutxiagotuak: sortzen ari diren diskurtsoei gainbegiratua

Soziolinguistika Klusterrak antolatuta 2024ko Euskal Soziolinguistika Jardunaldia egin berri da Gasteizen apirilaren 23an. Azken urteetan euskararen eta katalanaren alde eta aurka agertu diren diskurtsoak izan ziren ardatz. Onintza Legorburu, Xan Aire eta Mikel Peruarena aritu... [+]


2024-02-14 | Cira Crespo
Júlia Ojeda, literatura-kritikaria eta UOC-eko ikertzailea
“Globalizazioaren oldarraldi handiei aurre egiteko diskurtsoak falta zaizkigu”

Júlia Ojeda literatura-kritikariaren ahotsa garrantzitsua da gaur egungo Kataluniako hedabideetan, eta prozesu independentistaren osteko Katalunia birpentsatzen ari den ardatz ugarietako batera hurbiltzen laguntzen digu. Matriotes-eko kide ere bada, “feminista eta... [+]


Bat, txikia eta librea

Carme Junyent hizkuntzalari katalana hil zen pasa den irailean. Hizkuntza-politikari buruz esaten zituenak arretaz segitu ditugu hemen, haren proposamen batzuk noizbait gurean aplikatzera ausartuko ginelako itxaropenez-edo, beharbada. Aho-bizarrik gabe jarduten zuen. Aldizkari... [+]


Europar Batasunean katalana ofizialtzea lehenetsiko du Espainiako Gobernuak, euskararen eta galizieraren aurretik

Manuel Albares Atzerri Ministroak erabilitako arrazoiak dira, besteak beste, katalana lehenesteak prozesua arinduko duela eta katalanak beste bi hizkuntzek baino hiztun gehiago dituela.


Carme Junyent hizkuntzalari katalana hil da

Irailaren 3an zendu da pankreetako minbiziaren ondorioz. Katalanak desagertzeko dituen arriskuez zorrotz hitz egin izan du hizkuntzalariak eta haren mezu gordinek deserosotasun ugari sorrarazten zuten. Azken unera arte borrokatu da bere hizkuntzaren alde. Bizitzako azken uneetan... [+]


2023-08-31 | Ilargi Manzanares
Andorrak gutxieneko katalan maila eskatuko du bertan bizitzeko

Andorrako katalanaren defentsarako lege berriak katalanaren oinarrizko maila eskatuko du bertan bizi eta lan egin ahal izateko. A2 titulua baino maila baxuagoa eskatuko dute.


Euskara, katalana eta galiziera Europan ofizial izatea eskatu du Espainiak, Sánchezek abertzaleen botoa lortzeko

Espainiako Gorteak osatzeko ordu gutxi batzuk geratzen zirela, Pedro Sánchezek beharrezkoak dituen alderdi abertzaleen botoa eskuratu nahian hizkuntza gutxituen gaia jarri du mahai gainean. Espainiako Parlamentuko mahaiko presidente Francina Armengol PSOEko hautagaia... [+]


Eguneraketa berriak daude