Gizarte segurantza Txina inperialean

Akupuntura puntuak seinalatzen dituen irudi zaharra.
Akupuntura puntuak seinalatzen dituen irudi zaharra.Yang Shea Ling
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Antzinako Txinan sendagileek ez zieten gaixoei sosik kobratzen etxera bisitan joaten zirenean. Orduan, zertaz bizi ziren Txinatar Inperioko medikuak? Badirudi bizisari moduko baten bidez ordaintzen zietela sendagileei. Gaixo zeudenek ez zuten ordaintzen, sendatutakoek ordea bai, eta hala, medikuek hilero soldata jasotzen zuten. Soldata hura emaitzen araberakoa zen; zenbat eta gaixo gehiago sendatu, orduan eta ordainsari handiagoa jasotzen zuen sendagileak.

Are gehiago, medikuak gaixoari dirua sendatze prozesua amaitu baino lehen eskatuz gero, gaixoak haren aurka salaketa egin zezakeen, eta okerra heriotzaz ordaintzen zen. Muturreko neurri horren bidez, agintariek bermatzen zuten medikuntzaren profesionalak ondo trebatuta egongo zirela, eta ahalegin guztiak egingo zituztela, baldin eta hilabete bukaeran kobratu nahi bazuten.


Irakurri gehiago: Historia
Historia kanalean gehiago
2026ko martxoaren 25
Itzaletik argira
Non hago, Sands?

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.