Frantzian egindako ebaketa Japonian ikusi dute zuzenean, Google Glass bidez

Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Nahiz eta Google Glass betaurrekoak ez diren ofizialki merkaturatu, Philippe Collins kirurgialari ortopedistak eskura izan ditu eta Bretainiako Rennes-etik hurbil dagoen Saint Grégoire ospitalean egindako ebaketa batean erabili ditu.

80 urteko gizonak bizkarrean apurtuta zituen tendoiak konpontzeko ebaketa izan zen Google Glass bidez transmititutakoa. Antza, gaixoari kokatu beharreko protesia Japonian ekoitzitakoa zenez, interes handia zegoen Frantzian zein Japonian ebaketaren nondik norakoetan.

Horretarako, Google Glass-etan erabiltzeko aplikazioak sortzen dituen AMA deitu enpresa frantziarrak aplikazio zehatza sortu zuen betaurrekoen bidez irudiak filmatu eta ikusleekin iruzkinak trukatzeko.

Ebaketa online transmititzea ez da berria, baina orain arte, hori egin behar izan den bakoitzean azpiegitura teknologiko astuna behar izan da; orain, aldiz, betaurreko xehe batekin eragiketa berdina lortu da.


Irakurri gehiago: Teknologia Zientzia Medikuntza
Teknologia kanalean gehiago
2026ko uztailaren 15
Teknologia
Non hitz egin dezakegu?

2026ko uztailaren 8
Teknologia
Pantailen inguruan

Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...