Bufoi emearen ahotsa zubi


2014ko urtarrilaren 16an
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Dxusturi teatroa izenarekin aurkeztu zuten abenduan Eneritz Artetxe aktoreak eta Pablo Ibarluzea zuzendariak Konpota bakarrizketa. Bertan bufoiaren teknikan oinarritutako lana egin dute, bide horretan maisu den Philippe Gaulier-en La compote de... testua oinarri hartuta. Antton Lukuk izan du testua euskaratzeko ardura.

Zubi ekimenaren barruan aurkeztu zen Konpota, Durangoko Azokaren testuinguruan, Szenatokia gunearen barruan. Zubi ekimena Euskal Herriko zazpi kidek jarri zuten martxan (Durangoko San Agustin, Zornotza Aretoa, Elorrioko Arriola Aretoa, Kultur Leioa, Aulestiko Artedrama Euskal Laborategia, Luhusoko Harri Xuri-Karrikako arteen fabrika eta Donazaharreko Herri Antzokia) euskarazko antzerkigintza bultzatzeko xedez. Zubi ekimenak sorkuntza berriak bere prozesu osoan laguntzen ditu, hau da: sormen prozesua errazteko baliabideak eta azpiegiturak ematen ditu, lana estreinatzeko eta ostera hainbat antzokitan zabaltzeko konpromisoa hartzen du. Berebiziko garrantzia dauka horrelako ekimenak, batetik sorkuntza bere osotasunean laguntzen duelako, bestetik aurrez aurreko lubakien eskema irauli daitekeela erakusten duelako, komunikazioa bilatuz programatzaileen eta sortzaileen artean, dagoeneko existitzen diren azpiegitura eta baliabideak kudeatzeko elkarlanean oinarritutako modu berriak bilatuz.

Zentzu horretan gertakizun garrantzitsua izan zen Durangoko Azokako estreinaldia, teatro munduko jende ugari bildu zen publikoan. Eneritz Artetxek indartsu defendatu zuen oholtzan lan berria. Azegiñe Urigoitiaren estetika eta jantziekin, Iñaki Ziarrustaren eszenografia oinarrizkoa bezain ederrak lagunduta. Aktoralki Konpotarekin sakoneko lana egin dutela erakutsi zuten egileek, tarteka eszena gaineko baliabide urriekin konposizio poetiko kontundenteak sortuz. Ez zen erronka erraza: testuak pisu handia zuen, paperean indar handikoa seguru, baina taula gaineko mundu fisikora eramateko konplexua. Testua komedia iluna dela esan liteke, bufoi batentzat idatzia eta ironiaz betetakoa. Bufoiaren munduko alderdi asko bere egiten du Artetxek lan honetan: hausnarketa ironia zenbaitetan bortitzarekin uztartzen du, gorputzaren erabilera neurri batean gakotua, gizarte-maskarak bezain aurpegierak une batetik bestera erradikalki eraldatzen dituzten eztandak...

Zubi ekimenak eta haren lehen fruitua izan den Konpota antzezlanak ezohiko berri ona ekarri dute euskarazko antzerkigintzara. Berri ona, euskarazko estreinaldi bat beti delako ongi etorria, are gehiago sortze prozesu sendo baten ondorioz etorri baldin bada; ezohikoa, urriak direlako Euskal Herrian sortze prozesuak bere oinarritik laguntzen dituzten bideak, antolatzaileek dioten moduan “elkarrekin egin duten gogoeta baten ondorioz sortua”, besteak beste helburuen artean profesionalizazioan laguntzea xede, ahal dela proposamen berritzaileak egiten dituzten sortzaileen artean, eta horrekin batera antzerki konpainien eta programatzaileen arteko zubi lana erraztea.

Abenduan Durangon eta Lezon izan ostean, datozen hilabeteetan Zubiren babesaz iritsiko da Konpota hainbat aretotara, besteak beste Zornotza, Leioa, Gernika eta Kanbora.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Antzerkia
Trapu gorria, Arestiren omenez

Ekainaren 5ean 50 urte beteko dira Gabriel Aresti zendu zela, jaio zen hirian bertan, Bilbon. Ziutatearen tristeziak bestelako kolore bat duen garaiotan, belaunaldi berri batzuek Arestiren hitzak goratzeaz aparte, haren esanak gaurko egunetik aztertu dituzte hiri horretan... [+]


Bunkerretik ihes egiteko manifestua

Heriotzak Eduardo du izena

  • Egilea: Formol konpainia (eta Ander Lipusen manifestua)
  • Non: Modelo Aretoan, Zarautzen, Literaturia jaialdia
  • Noiz: Maiatzaren 23an.

-------------------------------------------------------------

Bunker batean garatzen da antzezlana... [+]


Amagoia Gurrutxaga eta Ximun Fuchs:
“Sinpatikoak izaten saiatu gara, baina horrek ez digu funtzionatzen”

Ziburuko Euskal Liburu eta Diskoen Azokak 6. edizioa izango du aurtengoa. Ekainaren 7an egingo da, ohi bezala larunbatez, Baltsan elkarteak eta ARGIA komunikabideak antolatuta. Atarian, sorkuntzaren gibelean dagoenaz mintzatzeko, maiz bistaratua ez den baina zorionez geroz eta... [+]


Icebergaren punta

Putaren bakarrizketa eroetxean

  • Egileak: Franca Rame eta Dario Fo.
  • Itzultzailea: Xabi Martinez De Lezea.
  • Aktorea: Laura Penagos.
  • Noiz: apirilaren 12an.
  • Non: Zizurkilgo Atxulondo Kultur... [+]


Gidoia jarraitzen ez dutenen agertokia

Koiunturak alarma gorria piztu dio euskal antzerkigintzari, eta ez da izango zauririk ez duelako, baina hilzorian al dago? Fokuek zer argitu nahi duten eta zer ez, hori da gakoa. Butakaren noranzkoa, alegia. Oihala zabaldu da eta antolatzaileak eserlekuei begira daude. Lanari... [+]


“Benetan horrek egin nau komiko: emanaldia gaizki doanean ere gozatzen jakiteak”

Iruñea ez da oso handia, baina Beñat Iturbek elkarrizketarako lekua hautatu duen arte ez dut jakin institutu berean ikasi genuela. Madril eta Iruñea artean bizi da, han hemen baino gehiago, oraingoz. Etxera egin duen bisita bat probestu dut harekin... [+]


Interview. Urez eta hondarrez
Lurra zapaltzeko moduak

Eguneraketa berriak daude