Barregura, kezka eta amorrua


Xabier Letona @xletona
2013ko abenduaren 01a
Nafarroa osoan D ereduan ikasteko eskubidearen alde 2010ean Iruñean egin zen manifestazioa
Nafarroa osoan D ereduan ikasteko eskubidearen alde 2010ean Iruñean egin zen manifestazioa

Arrastaka bada ere, legealdi amaierara iristeko bereak eta bi egingo ditu Yolanda Barcina Nafarroako Gobernuko lehendakariak. Egoera ez da erraza, baina legealdi hasieratik gaur arte bota duenarekin eutsi badio, badira arrazoi asko pentsatzeko hala izango dela. PSNk du giltza eta, egia esan, gaur egun Barcinak baino beldur handiagoa diete Jimenezek eta bere jarraitzaileek hautesontziei.

Eskuin espainiar zalea, ordea, narrasean baino erasoan dago ohituago Nafarroan, aurkaria fisikoki desagerraraziz, 36ko Gerran moduan, edo Nafarroa espainiarrarekin bat egiten ez duen ikuspegia ETArenarekin parekatuz, oraintsu Guardia Zibilak D ereduaren txostenarekin egin duen legez.

Hemen txostenaren laburpena ezer ez dakienarentzat. ETAk eta bere ingurukoek aspaldi erabaki zuten Nafarroaren konkistari hezkuntzatik ekingo ziotela. Orain D eredua ere baliatzen ari dira horretarako, eta “ezker abertzaleak” dagoeneko lortu du infiltratzea irakasleen %26,7. D eredua eskaintzen duten 155 zentroetatik 28 aztertu ditu Guardia Zibilak –ezker abertzaleak boto gehien eskuratzen duen eremuetakoa– eta hortik ondorioztatu du 1.652 irakasletik 441ek “ezker abertzalearekin” harreman zuzena dutela.

Ez da fikzioa, Guardia Zibilaren txostena baizik. Gehiago ere bada, El Mundo-k iragan igandean argitaratu zuenaren arabera, Iruñeko Amaiur Ikastola eta Iturramako Institutua ETAren kabi dira eta azken zentro honetako arduradunak ezker abertzaleari lotuak daude.

Eta bati irribarrea eta kezka nahasten zaizkio barrenean. Irribarrea, absurdoa delako, Espainia Nafarroan zein baldar ari den eta eskuin nabarrista etorkizunarekin eta datorren hauteskunde sasoiarekin zein kezkatua dagoen erakusten duelako. Lehen buelta 2014ko maiatzean izango da, Europako Legebiltzarreko hauteskundeekin eta bigarrena 2015eko udaberrian udal eta Nafarroako Gobernuko hauteskundeekin.

Baina kezka ere bada, ez nolanahikoa gainera, eta kezkarekin amorrua, euskal herritar askok larrutik ordaindu dituelako Guardia Zibilaren hau bezalako txosten barregarri eta absurduak. Eta ez da iragana, aste hauetako Madrilgo makroprozesuak dira adibide gordin eta bizi-biziak.

Kezka Nafarroako herritar askorentzat Guardia Zibilaren erranak egia direlako, beste askoren artean zalantza zabaltzen duelako eta beste batzuk, sinetsi ez baina albistea irakurrita “badaezpada” D eredura ez matrikulatzeko jarrera har dezaketelako, eta batzuk hartzen dutelako. Eta kezka, honek guztiak legedian aldaketak eragiteko balio dezakeelako.

KATEATUA dago dena. Barcina lehendakariak argi esan zien iragan igandean UPNren egunean bere jarraitzaileei: “UPNk ez du utziko Batasunak Nafarroa desagerraraz dezan”. Eta Carlos Salvador UPNko diputatuak Espainiako Kongresuan eskatuko du legeak alda daitezen pederastia, xenofobia eta terrorismo delituengatik zigortuak izan direnak ezin daitezen irakasleak izan. Eta eskatu du Espainiako Kongresuan Jorge Fernández Díez Barne Ministroak azaldu dezan Guardia Zibilaren txostena. Baina bitxia bada ere, UPNk ez du gauza bera eskatu Nafarroako Legebiltzarrean eta hor oposizioak eskatu du UPNren agerpena, Guardia Zibilaren txostenaz zer duen esateko ager dezan eta D ereduko irakasleei Legebiltzarraren sostengu osoa agertzeko. Eta hala egin du Legebiltzarrak, UPN eta PPren aurkako botoekin, Guardia Zibilak adoktrinamenduarekin lotzen duen euskal adar horri sostengu osoa eskaini.

TESTUINGURU honetan askoz hobeto ulertzen da zergatik Nafarroako Gobernuak ez duen ETBren seinale analogikorik nahi Nafarroan, nahiz eta Barcinaren botoemaile ugarik ere eskertuko lukeen, batez ere hainbat pilota edo futbol partidu jarraitzeko. Horregatik, duela hiru urteko itzalaldi digitala eman zenean, Nafarroako Gobernuak argudiatu zuen ez zuela txintik ere ordainduko ETB ikusteko Nafarroan –milioi bat euro ei zen–, hori Eusko Jaurlaritzari zegokiola, honek hala nahi izanez gero.

Bagenekien ez zela hori baina EAk erakutsi zuen dirua ez zela arazo, Erreniegako antenetan behar adinako ukitu teknikoak egin eta erraz lor zitekeela seinale digitala. 45.000 euroko isuna ezarri zion Espainiako Gobernuak.

Lehenago mapak ziren, geroago dirua edo Eusko Jaurlaritzaren begirune instituzional eskasa eta orain, Mariano Rajoyk Aitor Esteban jeltzaleari gogorarazi dion legez, berak ez du arazorik, baina Eusko Jaurlaritza eta Nafarroako Gobernuaren artean akordioa lortu behar dute.

Ez da broma, laster aterako da Guardia Zibilaren txostena EiTBren arriskuak aireratuz.
 

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Nafarroaren Konkista  |  Arkeologia

Nafarroaren Konkista kanaletik interesatuko zaizu...
2018-08-09 | Zabalik elkartea
Eusklabo alaiak
MULTIMEDIA - solasaldia

Asisko Urmenetak sortu duen azken komikia parodia satirikoa da. Intzura Handia uhartean kokatu du istorioa, Euskal Herriaren erdigunean dagoen Bidasoa ibaiaren bokalean. Bertan bizi dira Defoeren pertsonaiak. Robinson Crusoe nagusituko da irlaz eta birbataiatu egingo du Faisan(e)s Island gisa. Haren aurkezpena egin zuen Donapaleu uztailean.


Nafarroako konkista garaiko dorre batenak izan daitezkeen aztarnak agertu dira Iruean

Gaztelua itxurako eraikinaren gainean, zuzenean mailu pneumatikoarekin aritu izan dira langileak baina lanak eteteko erabakia hartu du Iruñeko Udalak, eta aztarnak ikertuko dituela adierazi du.


2017-09-11 | Patxi Larrion
Hor dira geure paperak

Irailaren 10ean Iruñean jokatu zen Joanikot pastoralaren kronika.


2015-08-04 | Garazi Zabaleta
Historia berreskuratzen, Orreagako gudua gogoan

Hainbat ekitaldi antolatu dute abuztuaren 15ean Orreagako guduaren omenez. Iruñea suntsitu ondoren, baskoiek Karlomagnoren tropei egindako erasoa gogoratuko dute ekimenetan.


Nafarroa 1515, bost mende erabaki gabe

Gaztelak Nafarroako erreinua militarki konkistatu ondoren, juridikoki anexionatu zuela 500 urte igaro dira. Urtero egiten den Noaingo martxan oso presente eduki zuten data hori.


Rosa Luxemburg Amaiur postmodernoan: estetika politikoaz gaur

Ludwig Mies van der Rohe arkitekto eta diseinugileak Rosa Luxemburg eta Karl Liebknecht iraultzaile espartakisten omenez adreiluzko oroitarri bat eraiki zuen Berlinen, Fiedrichsfeldeko hilerrian, 1926an.


2014-10-21
Eliza(k) eta Nafarroaren konkista
MULTIMEDIA - solasaldia

Hizkunek antolatutako Roldan Jimenoren hitzaldia Zaldiko Maldiko elkartean, Iruñean 2012ko urriaren 17an.


2014-02-16 | Mikel Asurmendi
Aingeru Epaltza
"Nafarroako Erresuma gure nahi eta ezinen metafora da"

(Iruñea, 1960) Erresuma eta fedea trilogiari errematea eman dio Gure Jerusalem galdua nobela amaituta. Ez du lan historiko soila idatzi horregatik. Egile nobela ere bada obra itzel hau: “Nire eredua ez da historia nobela klasikoa idaztea, Marguerite Yourcenar edo Alejo Carpentierren eredua da, baina ni ez naiz bata ez bestea. Noski, gustatuko litzaidake pitin bat haien lanei hurbiltzea”, erran digu apal.


2014-02-04
Konkista aitzineko izpirituaren konkista?
MULTIMEDIA - solasaldia

Hizkunek antolatutako Asisko Urmenetaren hitzaldia Zaldiko Maldiko elkartean, Iruñean 2013ko otsailaren 2an.


2013-12-10 | Patxi Larrion
Katalunia 1714-2014

Datorren abenduaren 12an, Bartzelonan, Espanya contra Catalunya: una mirada històrica (1714-2014) sinposioa hasiko da.


ASTEKARIA
Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude