Greba orokorra, beste urrats bat

Manifestazioa Barakaldon.
Manifestazioa Barakaldon.Axier Lopez
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Aste honetan, maiatzaren 30ean, Hego Euskal Herriko langile, pentsiodun eta herritarrak oro har, greba orokorra egitera deitu ditu sindikatuen gehiengoak, murrizketa ekonomiko eta sozialen kontra. Madrildik eta Bruselatik inposatu, eta Gasteizko nahiz Iruñeko gobernu otzanek ezarri dituzten murrizketak dira. Erantzuna bi faktorek zehaztuko dute: batetik, halako neurriekiko herritarrek duten asperraldia, batzuetan amore emateko sentsazioa (“ezin da ezer egin”, “ez dago alternatibarik”…) eta ondorioz desmobilizazioa ekar dezakeena; bestetik, ekintza sindikalerako batasun eza, sindikatu estatalistek ez baitute greba babestu.
Hala ere, hamarnaka mila lagunek egingo dute bat grebarekin, argi baitute mobilizazio iraunkor eta orokorrak baino ez dituela mugituko kapitalismoaren arduradun eta kudeatzaile politikoak. Greba orokor honek merezi izango du. Berriz ere entzungo ditugu kapitalismoaren kudeatzaileak eta bere lekaioak esaten grebak ez duela ezertarako balio izan, egoera okertu baizik ez duela egiten. Esan beharra dute. Baina leherketa sozial handiago baten beldur dira, eta badakite greba hau urrats bat gehiago izango dela sistema kapitalistaren bihotza erasotzeko. Indar sozial, sindikal eta politikoak batzeko urrats bat gehiago, jendartearen kontzientziazioan beste urrats bat. Izan ere, herritarrek gero eta hobe ikusten dute egungo klase borroka, eta ohartu dira ez dela XIX. mendeko kontu bat; kapitalak langileen eta herri sektoreen kontra hasi duen borroka latza da. Bestalde, greba hau urratsa da nazio subiranotasunera bidean, eta ondorioz, euskal esparru sozio-ekonomikoa sortzeko. Kapitalismoaren eta bere kudeatzaileen aurrean belaunikatzen ez den eta hortzak erakusten dizkien euskal jendarteak, duintasunez emandako beste urrats bat izango da.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: M30 Greba
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Larrun #312 zenbakia
El Salvador-eko egoerari buruzko aldizkari monografikoa
Maria Ortegaren eskutik, El Salvador herrialdean bizi duten egoera konplexuan sakontzeko aukera izango dugu.