Pentsiodunek Urkullu kritikatu eta 30eko greba orokorra sostengatu dute

  • Hego Euskal Herriko pentsiodunak astelehen honetan ere, hilak 20, mobilizatu dira 2018ko urtarrilean hasita astelehenero egin duten gisan. Elkarretaratze jendetsuena Bilbokoa izan da eta bertan mugimenduaren eledunek, pentsiodun askok bizu duten egoera gero eta larriagoa salatzeaz gain, berretsi dute erretretadunen sostengua urtarrilaren 30eko greba orokorrari.


2020ko urtarrilaren 20an - 17:03
(Argazkia: @Eljoventopo)

Hego Euskal Herriko karrika askotan entzun dira astelehen honetan ere pentsiodunen kexu eta aldarrikapenak:

 

 

Bi urteotan astelehen guztiz egin duten moduan, urtarrilaren 20an ere Hegoaldeko erretretadunek kalera atera dituzte beren eskakizunak, tartean gutxieneko pentsioak 1.080 eurotara igotzekoa. Aldi berean, baliatu dute bat egiteko urtarrilaren 30ko greba orokorrerako deiarekin.

Naiz irratian Jon Fano Bizkaiko pentsiodunen plataformako kidea gogor mintzatu da Iñigo Urkullu lehendakariaren aurka ELA eta LABekin biltzeari ezezkoarekin erantzun diolako argudiatuz urtarrilaren 30eko greba «politikoa» omen dela: «Tontakeria hutsa da greba politikoa dela esatea, mobilizazio denek dute kutsu politikoa, halako argudioak beti dena nahasteko erabiltzen dira». Espainiako Gobernuak iragarritako pentsioen %0,9ko igoerak «haserrea» eragin diela adierazi du.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: M30 Greba
2020-11-11 | Hala Bedi
Urtarrilaren 30eko Greba Orokorraren harira
Lau gazte deklaratzera deitu eta horietako hiru atxilotu ditu Espainiako Polizia Nazionalak Gasteizen

Espainiako Polizia Nazionala lau gazteen etxean agertu zen eta soilik bi atxilotzea lortu zuen. Asteazken goizean hirugarren bat atxilotu dute. 19:30ean manifestazioa egingo dute Gasteizen atxiloketok errefusatzeko.


2020-02-13 | Ahotsa.info
Iruñean 3 lagun atxilotu ditu Poliziak Greba Orokorraren harira

Espainiako Poliziak gutxienez 3 lagun atxilotu ditu gaur goizean Donibanen. Atxiloketak Greba Orokorran izandako oldarri polizialarekin lotura dutela pentsatzen da. Egun horretan Espainiako Poliziak gogor kolpatu zituen Donibaneko piketean ari zirenak inolako arrazoirik gabe... [+]


2020-01-30 | ARGIA
Hamar lagun atxilotu dituzte Greba Orokorraren aldeko ekintzetan

Burlatan, Donostian, Ermuan, Zornotzan eta Iruñean izan dira atxiloketak.


Zatoz Alemaniara, lana nahi duten ausarten paradisura

“Zoazte Alemaniara” diotse gazte espainiarrei, gureei barne, 1971n Pedro Lazagaren “Vente para Alemania, Pepe” film lotsagarri hartan kantatutako antzeko doinuan. Zain dauzkate araurik gabeko lanpostuen ugazabak. Ezagutu Mathilde Ramadierren istorioa... [+]


Eguneraketa berriak daude