Datozen hamarkadetako apustua: itsasoa energi iturri

Lau hamarkadatan 330.000 turbina paratuko dira itsasoan, aurreikusi denez.
Lau hamarkadatan 330.000 turbina paratuko dira itsasoan, aurreikusi denez.Sabella
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Itsasotik energia lortzea oso nekeza da izan da orain arte, batez ere itsas hondoan lan egitea ez delako erraza; han jarritako gailuak azkar herdoiltzen dira.
Oraingoz, itsasoetako korronteak edo mareen mugimenduak baliatzen dituzten bi zentral daude munduan. Bata Frantziako La Rancen dago eta 240 megawatteko potentzia du; besteak, Hego Koreako Sihwa lakuaren ondoan dagoenak, 254 megawattekoa. Zentral horietan, diametro handi samarra duten gurpil batzuen bidez lortzen da energia. Itsasoko ur korronteek gurpilak higitzen dituzte, eta higidura horrek elektrizitatea sortzen du.
Aurten beste bultzadatxo bat emango zaio sistemari: Bretainiako Ouessant irlan hamar metroko diametroa duen turbina itsasoratuko dute 55 metroko sakoneran. Haren bitartez, megawatt bateko potentzia lortuko da. Bi urte barru beste lau turbina itsasoratuko dituzte leku berean; era horretan uharteko behar energetikoen %70 asetzea espero dute.
2050. urterako sistema hori mundu osora hedatzea aurreikusi da. Itsas azpian 330.000 turbina inguru jarriko direla estimatu da, 334.000 megawatteko potentzia sorraraziko dutenak. Hau da, mundu osoko energia beharren %20.


ASTEKARIA
2013ko apirilaren 28a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Energia krisia
Eguneraketa berriak daude