Gabriel Arestiri eskainitako ikuskizun zaharberritua aurkeztu zuen Oskorri musika taldeak otsailaren 22an Tolosan. Lehen emanaldia izan zen, Udalak antolatuta eta Kilometroak 13ren babespean egina (nabaritu zen sarrera salmentan), egun batzuk lehenago Donostiako Victoria Eugenia clubean gonbidatuentzako saio berezia egin bazuten ere.
Musika taldea izan beharrean, antzerki taldea ikustera joan al ginen galdetu zidan ondoko lagunak, taldekideak eszenaratzen ikusi zituenean. Izan ere, eszenografiak eta partaideen sarrerak gehiago zuen antzerkitik musikatik baino. Gabardinaz, kapelaz, berokiz eta aterkiz hornituta, banaka sartu ziren Leidor antzokian. Argiek ere giro intimista lortzen laguntzen zuten. Kontzertuan zehar karetak, belarriak eta bestelako elementu batzuk ere erabili zituzten musikariek.
Gabriel Aresti biszitan izena jarri diote ikuskizun berriari eta poeta bilbotarra bertan izan zela esan daiteke, behin eta berriz aipatu baitzuen Natxo de Felipek bere aurkepenetan. Oskorriren eta letren egilearen arteko harremana estua izan zela argi gelditu zen. Ez dugu ahaztu behar bere lehen diskoa Arestiri eskaini ziola taldeak, jadanik oso urruti gelditzen den 1975ean. Izan ziren tartean Arestirenak ez ziren kantak, baina nolabaiteko erlazioa zutenak idazlearekin.
Errepertorio zaharra, aski ezaguna aurkeztu zuten, baina moldaketa berriekin. Lan bikaina egin arren, zaila da entzulea harritzea askotan kantatu dituen doinuekin. Emanaldiaren erritmo lasaia Bizkaiko aberatsak, Astoarena, Guretzat, Oskorri, Aita semeak, Sautrela eta Gora ta gora beti abesti ezagunenekin bizkortu zen, ikusentzuleen inplikazioa ere bereganatuz horrelakoetan. Azkenean, propina parea ere oparitu zioten entzulegoari: Forjarien kanta eta Egia da. Denboraldi luzean Pub ibiltaria ikuskizunarekin aritu ondoren, betiko doinuetara itzuli da taldea. Abisatu zidan kontzertura joan ez zen beste lagun batek, ETB ematen ari den “Eskerrik asko, Petrov!” dokumentaleko saio batera al nindoan esan zidanean.
Tonu intimista eman nahi izan diote ikuskizun berri honi eta boskotea agertu zen Leidorreko taula gainean, azkenaldian ohikoak ziren perkusioa eta baxu elektrikoa alde batera utziaz. Kantari nagusia eta gaien aurkezlea Natxo de Felipe da, beti bezala, kanta bakoitza mimoz prestatuz eta luze azalduz. Gitarra eta perkusioa ere tarteka erabiltzen ditu. Beste beteranoa, Anton Latxa, du laguntzaile gitarra eta ahotsean. Bixente Martinez gitarra elektrikoa eta mandolinarekin aritu zen. Etxean jokatzen zuen Xabier Zeberiok biolina eta nickelarpa eskandinaviarra erabili zituen herrikideen aurrean, tarteka ahotsetan ere lagunduz. Azkenik, Josu Salbide haizezko tresnak astindu zituen: txirula, gaita, alboka, txistua… Musikari ezin hobeak, dudarik gabe, akatsik gabeko interpretazioa burutu zutenak, nahiz eta agian berotasun pittin bat faltan bota haien jarreran. Estreinaldien kontua izango da, hartuko dute martxa.
Zer: Biarritz Piano Festival. Amaierako errezitaldia. Benjamin Grosvenor, pianoa.
Egitaraua: Schumann eta Moussorgskyren lanak
Lekua: Biarritzeko ‘Espace Bellevue’.
Data: abuztuaren 8a.
-------------------------
Biarritz Piano Festival... [+]
Zuzeneko musika gustatuz gero, ziur azken hamarkadan Eider Iturriagak egindako argazkiren bat ikusi duzula. Bere bi grinak uztartu ditu bermeotarrak: musika eta argazkilaritza. Eszenatoki batean hain azkar pasatzen den une hori harrapatzeko abilezia du, ikuslearen begietan... [+]
Lau egunez Lakuntza milaka lagunez bete du Hatortxu Rockek. Aurtengo edizioak presoen aldeko jaialdiaren bideari amaiera eman dio. Hala ere, abenduak 27rako jaialdi berria iragarri dute: Aske.
Iritsi da uda. Egunak argi, bero eta luze dira orain, eta kostaldea jendez, sonbrilaz, krema usainez eta doi-doi ulertzen ditugun hizkuntzez bete da. Zuzeneko musikan ere gauzak asko aldatzen dira: mailarik gorenean daudenek makrojaialdietako birari ekiten diote, poltsikoak... [+]
26 urtez euskal preso eta iheslariak etxeratzeko aldarria oholtza gainera eraman ondoren, Hatortxu Rock jaialdiak bere azken edizioa egingo du ostegunetik igandera bitartean, Lakuntzan (Nafarroa). Jaialdian bildutako dirua preso sein senideentzat dispertsioak zekarren zama... [+]
Kneecap taldea BBK Liven egoteak eztabaida piztu du makrofestibalek protesta politikoaz egiten duten instrumentalizazioaz eta kultura-eredu nagusiaren kontraesanei buruz.
Bilboko Bilboko Kontseilu Sozialistaren Laneko Autodefentsa Sareak BBK Live jaialdiko lan-baldintza prekarioak argitara atera nahi ditu, baira horien erantzuleak seinalatu. Horretarako, solasaldia antolatu du uztailaren 2an.
Ezta Ilen + High Vis
Non: Gasteizko Jimmy Jazz aretoan.
Noiz: ekainaren 7an.
---------------------------------------------------------------
"Etorkizunik Ez" (No Future) punk lelo klasikoak duen gaurkotasuna azpimarratu du Enrique Zamoranok Hijos del Brexit... [+]
IDOIA ASURMENDI
Non: Bilboko Kafe Antzokian.
Noiz: maiatzaren 29an.
AZETangana! eta Mark Duti
Non: Tira IV jaialdia, Gasteizko Korda espazioan eta Gaztetxean.
Noiz: maiatzaren 10ean.
BRN + Auzoko eta Sain mendi + Odei + Monsieur le crepe eta Muxker
Zer: Uzta jaia.
Noiz: maiatzaren 2an.
Non: Bilborock aretoan.
---------------------------------------------------------
Ereindako haziek ura, argia eta denbora behar dute ernaltzeko. Naturak berezko ditu... [+]
Bi festibaletara joateko bonuak 150 euro balio ditu eta maiatzaren 6tik 19ra eskuratu daiteke. EHZ jaialdia ekainaren 27tik 29ra ospatuko dute Aberatzen eta azken Hatortxu Rocka Lakuntzan izango da, uztailaren 24tik 27ra.
Aramu + AimarZ
Noiz: apirilaren 26an.
Non: Zumarragako Zelai-Arizti frontoi irekian.
---------------------------------------------------------
Udalaren webguneak dio: "Bide Bizia marka turistikoa eta izen bereko jaialdia Zumarragaren arima munduari erakusteko,... [+]
24 talde berri iragarri ditu Hatortxu Rock elkartasun jaialdiak. 63 talde iragarri dituzte dagoeneko eta guztira, 100 talde izango dira jaialdiko bost eszenatokietan.