CAN: erregimenaren zutabea noiz eroriko

Azken boladan, Iruñera datozen turista saldoek, ohiko bisita lekuez gain (Santo Domingo aldapako ukuiluak, Estafetako bihurgunea, zezen plaza...) txoko berri  bat aurkitu dute: San Bartolome gotorleku txikiaren harresiko arraila. Iruindarrok uste genuen ia ez ginela ezertaz harritzen, baina turista horiek arrakala xume bati argazkiak egiten ikuste hutsak lortu du harridura berriro gugan piztea. Nafarroako Gobernuko Turismo Departamentuak lortu ez duena Cerveraren eta Asiainen sugetzarrak erdietsi du: Nafarroak (Shakespearek aurreikusi zuen bezala) mundu osoa harritu du.

Bistan denez, arrail horretan jadanik ez dago inongo gutun-azalik. Baina egon al zen noizbait? Ala guardia zibilek jarritako amua da han egondako dokumentu bakarra? Eta gutuna existitu bazen, zer zuen barruan? Agian, norbaitek Cerverari aurrea hartu zion eta argitaratu diren azken  eskandaluak arrail xume horretatik irtendakoak dira.

Agian, gutun-azal ospetsu horretan azaltzen ziren azken urte hauetan UPNren eta PSNren buruzagiek kobratutako 800.000 euroko dietak, gehienak ezkutukoak, aitortu gabeak. Edo Washington-en Nafarroako Kutxak 2010ean irekitako bulegoaren truke (ia hasieratik itxita egon dena) urtero ordaintzen den 3 milioiko alokairua. Edo CANek zenbat diru ebatsi dien ehunka hiritarri lehentasunezko akzio traidore horien bidez. Edo azken hiru urteotan enpresaren balantze ekonomikotik nola lurrundu diren 1.000 milioi euro... Edo nork agindu zituen 80 milioiko galerak eragin zituzten hainbat inbertsio industrial, hori dena urte bakar batean (2011n, hain justu). Edo inpunitate, zigorgabetasun sentsazioa noraino iristen den 500 euroko billeteak hain modu zakarrean garbitzeko, Barcinaren Gobernuko kontseilari-ohia zen Pejenaute gizajoak egin zuen bezala. Edo non dauden CANen Iruñeko bulegoak saltzeagatik kobratutako 86 milioi euroak, eta nortzuk (Barcinaz gain) erosi zuten urteko %6ko interesa bermatuta (euriborra %1era ez dela iristen kontuan hartuta. Edo nork erabakitzen zuen UPN, PSN, patronala eta Nafarroako betiko erregimena kudeatu dutenen aldeko mailegu malguegiak (nolabait esateagatik) onartzea.

Hala ere, Cervera-Asiain aferak harrotutako hautsak ez dezala lausotu benetako mamia: Nafarroako erregimenaren zutabe nagusia, Nafarroako Kutxa hain zuzen ere, elite ezagun baten proiektu faraoniko eta galgarriak finantzatzeko tresna hutsa izan da: Gendulain mamu-hiria, Logroñoko autobidea, Nafarroako Ubidea, eta abar.

Gutxi batzuek gogoratuko dute Washingtongo bulegoko inaugurazio haluzinagarri hartan Urdangarin bera izan zela, eta negoziorako aholkulari bezala De Guindos aukeratu zutela. Orain Miguel Sanz, Enrique Goñi eta Yolanda Barcina epaitegian daude haien txanda itxaroten, Palmako dukearekin berriro noiz elkartuko zain. Baina nola? Giltzapeturik edo gutaz barre egiten? n


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Yolanda Barcina
2021-11-03 | Leire Artola Arin
Mugitu! mugimenduak Iruñerriko markesinetako publizitatea AHTren aurkako kartelengatik ordezkatu du

Salatu dute Espainiako Gobernuko aurrekontuen erdia baino gehiago trenaren lanetara bideratuko dela. Ekintzarekin gogorarazi nahi izan dute duela hamar urte AHTren aurka kexatzeko egindakoa: Yolanda Barcina orduko Nafarroako lehendakariari tartak bota zizkioten.


Barcina eta Sanz CANeko parlamentuko ikerketa batzordera deitu dituzte

Gobernua babesten duten lau alderdiek eskatu dute presidente ohien agerraldia batzordean.  Enrique Goñi Nafarroako Kutxako presidenteak bere burua eskaini du batzorde horretan agertzeko. Jose Antonio Sarria Enpresarien elkarteko presidentea, Jose Antonio Asiain Banka... [+]


2015-10-13 | ARGIA
Telefónicak Barcina fitxatu duela zabaldu dute

Telefónicak Yolanda Barcina Nafarroako Gobernuko lehendakari ohia fitxatu duela zabaldu du Hispanidad.com webguneak.


Barcina, UPN-n ere ez dute nahi

Oraindik Nafarroako Gobernuko lehendakari den Yolanda Barcinak UPNko lehendakaritza ere utziko duela zabaldu du gaur Diario de Navarrak.


"Iruñea After Barcina, Nola?" jaialdian, aldarrikapenak ospakizun

Iruñeko karrikak kolorez eta musikaz girotuko dituzte maiatzaren 28tik 31ra, Iruñea After Barcina, Nola? Fest jaialdiarekin. Egitarau oparoa prestatu dute astebururako, kontzertuak eta desfilea besteak beste.


Eguneraketa berriak daude