Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Euskal Eskola Publikoak dituen erronka eta beharrei ez die erantzuten Hezkuntza Ministerioak proposatu duen erreformak. Ekimen honi aurre egin behar diogu, legea errefusatuz eta hezkuntza sistema propio, publiko, euskaldun, inklusiboa eta adostasun sozial eta politikotik jaioa den sistemaren alde lan eginez.
    Hezkuntzaren kalitatea sustatzeko irakaskuntza publikorako  proiektu espezifikoa izatea eskatzen diot Jaurlaritza berriari, herritar ororen oraina eta geroa bermatzeko. Horretarako, aspektu hauek sakondu beharko lirateke:
–    Inklusibitatea, egitatea eta aukera-berdintasuna hezkuntzaren xede nagusiak izatea, ikasle bakoitzak behar duen curriculum-erantzuna ziurtaturik izatea, ikasleria osoaren eskola-arrakasta bermatzeko.
–    Ikaskuntzaren etengabeko hobekuntza, lehentasun osoa emanez barneko kalitatezko kudeaketa eta ebaluazio ereduei, langileen egonkortasunari, zuzendaritzaren lidergoari eta ikastetxeen autonomiari, hobekuntza integrala ahalbidetzeko.
–    Hezkuntza-sistemaren finantziazioa hobetu behar da: hezkuntza publikoak finantzaketa eredu espezifikoa izan behar du, ikastetxe publikoetan sortzen diren erronkei eta eskakizunei erantzuteko.
–    Kudeaketa ekonomiko deszentralizatua: administrazioaren eta ikastetxeen arteko erantzukizun partekatuan oinarritutako kudeaketa ekonomikoa .
–    Ikastetxe publiko berriak eraikitzeko plan bat zehaztea, ikaspostu publikoen eskaeraren hazkundeari erantzuteko.
–    Elkarrizketa iraunkorra: irakaskuntza publikoko hezkuntza-eragileek ezinbesteko erreferentzia izan behar dute, eskola publikoaren eredu parte-hartzailea eta deszentralizatua sendotzeko. Erakundeen arteko elkarlana, hezkuntza-sistema iraunkorra eta espazio sozialean jarraipena duena.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Eusko Legebiltzarreko hauteskundeak
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!