«Ez ditugu atsegin klitxe eta estereotipoak, askotan hutsalak direlako»


2012ko urriaren 14an

“Errimen meategi, bertsoen etxea”. Etorri ona daukazu Juantxo. Non inspiratzen zara?

Gehienetan zaila egiten zait errimen meategira iristea eta batzuetan bere kasa dator. Idazten jartzea da kontua, batzuetan gauza baliagarriak ateratzen dira.

“Ladies & gentlemen” berdintasunaren aldeko kantu desberdina da, moralkeria gabe, kaleko mailan idatzitakoa...

Ikusten dugun zerbait da, edozein juergatan antzeman baitaiteke emakumearen aurka dagoen biolentzia estrukturala, gizartean dagoena.

“Izanaren zamak” bultzatzen gaitu talde bat egin eta barrukoa askatzera?

Bai, izanak zama handia har dezake eta talde batek lagundu dezake hori arintzen, baina barrena askatzeaz gain oso garrantzitsua da gauza baliagarriak esatea, kontatzea edo interpretatzea,  pentsarazteko eta zerbait astintzeko balio dezaketenak.

Zer da “garden ikusten utzi nahi ez” duzuena?

Gizartea da glaukomak jota dagoena eta garden ikusten ez duena. Ez dugu atentzioa behar den tokietan jartzen eta gauza distiratsu eta boteretsuei besterik ez diegu kasu egiten. Gutxitan agertzen dira telebistan hiri bateko periferiako zonaldeak. Musikan gauza bera gertatzaen da estilo minoritario edo periferikoekin.

Betiko lau musika taldeak dabiltza bueltaka, gehienon arreta eskuratzen dute; eta inguruan beste hainbat estilo, talde eta ekimen ere badaude.

Ez zarete “ez ganstak, ez rastak”. Ez duzue tribuekin ezkondu nahi?

Ez gara gangstak eta ez gara rastak, Gipuzkoako hainbat herritako bost mutil gara, gustuko dugun musika egiteko gogotsu. Ez ditugu atsegin zenbait musika estilotan ikusten ditugun klitxe eta estereotipoak, askotan hutsalak direlako.

Ezohiko sentitzen zarete musika eszenan?

Ez. Oso gustura aritu gara orain arteko kontzertuetan eta ez gara arraro sentitu, baina egia da rapa eta zenbait reggae mota faltan ikusten ditugula Euskal Herrian.


Azkenak
2024-04-30 | ARGIA
Netanyahuk dio Rafah inbadituko dutela su-eten akordioa "egon zein ez egon”

34.000 palestinar baino gehiago hil ditu Israelek urriaren 7az geroztik Palestinan, eta beste milaka dira desagerturik edota larri kolpaturik. Jarraipena egiten ari gara.


Netanyahuk dio Rafah inbadituko dutela su-eten akordioa "egon zein ez egon”

Israelek 40 eguneko su-etena eta preso trukea eskaini dio Gazari, baina akordioa lortu edo ez Rafah inbadituko dutela adierazi du Netanyahu lehen ministroak. AEBk eta Erresuma Batuak Hamas presionatzen ari dira Israelen eskaintza onar dezan. Astelehenean 47 palestinar hil zituen... [+]


2024-04-30 | ARGIA
Hil egin da Artzentalesen zauritu zen basogintzako langilea

Langilea larri zauritu zen apirilaren 24an, eta astelehenean, hilak 29, hil da. 22 urte zituen eta sektorean bi hilabete soilik zeramatzan lanean. 2024 urtean hildako 22. langilea da.


2024-04-30 | ARGIA
Eneko Bidegainen 'Bichta éder' eleberriak jaso du 111 Akademiaren Saria

Karmele Jaioren Maitasun kapitala-rekin lehiatu da finalean. 2023ko “libururik gogokoen” izendatu dute Bidegainen “bihurgune askotako” thriller politikoa 111 Akademia osatzen duten literaturazaleek.


Eguneraketa berriak daude