Koherentzia politikoa eta sinesgarritasuna

Inguru politikoari begiratzerakoan deigarria egiten zait iritziak, argudioak eta helburuak aldatzeko politikariek duten trebetasuna, eta aldaketa edo itzulipurdi horiek jasateko gizarteak daukan gaitasuna.

Azkeneko hilabeteotan ere koherentzia politikoa faltan antzeman dut hainbat kasutan; bestetan, koherentzia garbia ikusi dut. Koherentzia norberaren iritziekiko edo ibilbidearekiko eta gizartearen oinarriekiko.

Gertaera batzuk azalduko ditut:

López lehendakariak agindu du PPren Espainiako Gobernuak –eta Gorteek– erabakitako murrizketak ez dituela hemen beteko, baldin eta legez ez badago behartuta, ongizatea eta autogobernua defendatu nahi dituelako. Ongi da, bai; helburu duinak eta ezinbestekoak edozein gobernarirentzat. Baina, tamalez, Lópezi sinesgarritasuna falta zaio, gutxieneko koherentzia galdu duelako. Bestela, nola ulertu 2010. eta 2011. urteetan PSOEren Espainiako Gobernuak –eta Gorteek– erabakitako murrizketak Euskadiko Erkidego Autonomoan zehazki eta zorrozki aplikatu izana? Nola ulertu orain Eusko Jaurlaritza erabiltzen ari den argudioak –autogobernuaren, ongizatearen eta negoziazio kolektiboaren defentsa...– orain arte kontuan ez izana eta juridikoki arrazoi guztiz kontrakoak erabili izana? Non daude lotura, oinarria, interes orokorra eta herritarron defentsa? Alderdiari zor dion fideltasunak eta errentagarritasun politikoak eman diote kasu honetan “koherentzia” lehendakariari.

Andaluziako gertaerek ere zer pentsatu eman dute. Juan Manuel Sánchez Gordillok eta beste kide batzuek supermerkatu batzuetan janaria ostu eta sekulako eskandalua sortu da. Ez dut nik defendatuko lapurreta –niretzat, gainera, hori ez da lapurreta– eta gutxiago biolentzia, baina “eraso” horiek guztiz koherenteak iruditu zaizkit. Koherenteak gizartean gertatzen denarekiko eta herritarrok pairatzen ari garenarekiko. Koherenteak, baita ere, herritarron eskubideekiko, funtzio sozialak mugatuko duelako jabetza pribaturako eskubidea, Espainiako Konstituzioak dioenez. Beraz, nahiz eta horretarako legeak eta prozedurak behar diren, argi dago herritarron ongizatea jabetza pribatuaren gainetik dagoela. Ekintza horiek, bada, eman den manipulazioaz gain, guztiz koherenteak izan dira eta oinarrizko eskubideei buruzko eztabaida soziala eta hausnarketa sakona probokatu dituzte.

Koherentziaz mintzatzerakoan datorren urriaren 21eko hauteskundeak ere aipatu nahi nituzke. Aurtengo maiatzaren hasieran galdu zuen López lehendakariak PPren babesa eta, beraz, kargura iristeko eduki zuen sostengu bakarra. Une hartan, koherentzia politikoak eskatzen zuen legebiltzarreko beste talderen batekin itun iraunkorra lortzea edota hauteskundeak deitzea. Lehendakariak ez zuen horrelakorik egin nahi izan eta, azkenik, derrigortuta ikusi omen du bere burua, nahiz eta inork ez dakien zer aldatu den maiatzetik hona.

Baina hauteskundeek beste zeresanik eman dute. Kontua da batzuek aldarrikatzen dutela ETAren mehatxuen ondorioz Euskal Herritik alde egin dutenek botoa hemen eman ahal izatea. Koherentea izango litzateke erbesteratuei itzultzeko eskubide eraginkorra bermatzea, mota guztietako laguntzak emanez. Baina botoa hemen eman izateari ez diot inolako koherentziarik aurkitzen, botoa eman behar delako norberaren interesak jokoan dauden esparruan eta, kasu honetan, boto horrek ez du eraginik izango kanpoan bizi direnengan. Egia esan, gauza bera gertatzen da emigratzaileen botoarekin eta, beraz, hau ere birpentsatzea eskatuko nuke.


Azkenak
Euskara okupatu, marisolasteko

Urtez urte eta belaunaldiz belaunaldi hitzak aldatzen doaz, eta horiekin batera hitzen esanahia. Modu asko daude norbere burua izendatzeko: soropil, biziosa, marioker, ez-binario, maritxu, eta beste. Pertsona sexu-genero disidenteen beharrak asetzeko euskara zikintzeaz eta... [+]


Peio Ormazabal eta Beñat Aldalur
"Batasun estrategikoa lantzen ari gara Europako Alderdi Komunista sortzeko"

Joan den abenduan aurkeztu zuten Euskal Herriko Kontseilu Sozialista (EHKS), Euskal Herrian Mugimendu Sozialista egituratzea helburu duen alderdia. Europan Alderdi Komunista eratzea dute helburu eta iraultza sozialista gauzatzea. Peio Ormazabalek eta Beñat Aldalurrek EHKS... [+]


Loa (txuntx)urrun

Zutabe hau idazten ari naizenean, eskola-oporrak hastear daude. Lankide eta ikasleek besterik ez dute ahoan, nola ez. Norabait joanen ote zara? Baietz, ezin duzu moztu, bestela. Etxean geldituz, begi bistan egonen zaizu lanerako deia: zuzendu beharreko kopiak, prestatzekoak... [+]


Joera kontrajarriak?

“Inoizko [EAEko] parlamenturik abertzaleena” vs. “Independentismoa minimo historikoetan dago”. Bi baieztapen horiek azken aldian entzuten ditugu, eta areagotu dira Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan apirilaren 21ean izandako hauteskundeen ondotik. Bi esaldi... [+]


Amador Fernández-Savater. Filosofia pirata
"Gure gizartean desira gutxi dago, eta obedientzia asko agindu neoliberalei"

Martxoaren amaieran Donostiara etorri zen Amador Fernández-Savater bere liburu berria aurkeztera: Capitalismo libidinal [Kapitalismo libidinala]. Bisita labur batek mami handia izan dezake. Madrilera itzuli aurretik elkarrizketatu genuen, harilkatuz politika,... [+]


Eguneraketa berriak daude