"Gutako batzuek ez diogu inoiz kaseteak entzuteari utzi, gustuko dugu formatua"


2012ko uztailaren 08an

Biniloan eta kasetean argitaratu duzue lana. Berpiztu egin da kasetea?

Kasetean 100 kopia atera ditugu eta bi astetan guztiak saldu dira; gehiago aterako ditugu. Gutako batzuek ez diogu inoiz kaseteak entzuteari utzi, gustuko dugu formatoa. Berpizkundea batez ere HC/punkean ematen ari da. Kantu bat lagunei kaseteak grabatzeari buruzkoa da.

Diskoak sufrimendua, amorrua eta borroka aipatzen ditu. Autobiografikoa dirudi. Barrutik asko atera duzue?

Kantu batzuek hiru urte dituzte eta guztiak etxean eta lokalean lantzen ditugu. Hainbeste buelta emanda, ezinbestekoa da buruan dituzun gauzekin nahastea. Hitzak Lopek (gitarra) eta Juanmak (ahotsa) idatzi dituzte. Hitzek punka, inguruko kaka guztia edota kontu pertsonalak lantzen dituzte, orain ingelesa alboratu eta kantu berriak politikoagoak izango dira.

20 minutuko kontzertuak egiten dituzue.

Euskal Herrian taldeek denbora gehiegi jotzen dute. Horregatik, batek 20 minutu jotzen baditu, jendea harrituta gelditzen da eta gehiago nahi dute. Baina, egia esateko, hobe jendea gogoz uztea aspertzea baino.

“This is the reality”. Modak, jarrerak eta halako tontakeriek ahaztuarazi digute zergatik gauden hemen?

Modak joan eta etorri egiten dira, eta batez ere hirietan ematen dira. Zorionez Euskal Herrian jendeak ez die halako garrantzia ematen; hemengoa autentikoagoa da.

Zer gertatzen da Zarautz aldean? Hardcore-punk giro sendoa dago.

Zarauzko Gaztetxean jende asko gogor ari da lanean DIY (zeuk egizu) punkaren alde eta horri esker astero mundu osoko taldeen kontzertuak ikusi ahal dira. Ezin ditugu ahaztu Getariako Gaztetxea eta Trintxerpeko Mogambo ere.

“Beldurraren gerizpean”.

Gure gurasoek diktadura bizi izan zuten, baina gaur egungo itzaletako asko antzekoak dira. Ez dira ikusten, baina poliki-poliki sentimendu gabeko pertsona egin gaituzte.


Azkenak
2024-04-30 | ARGIA
Netanyahuk dio Rafah inbadituko dutela su-eten akordioa "egon zein ez egon”

34.000 palestinar baino gehiago hil ditu Israelek urriaren 7az geroztik Palestinan, eta beste milaka dira desagerturik edota larri kolpaturik. Jarraipena egiten ari gara.


Netanyahuk dio Rafah inbadituko dutela su-eten akordioa "egon zein ez egon”

Israelek 40 eguneko su-etena eta preso trukea eskaini dio Gazari, baina akordioa lortu edo ez Rafah inbadituko dutela adierazi du Netanyahu lehen ministroak. AEBk eta Erresuma Batuak Hamas presionatzen ari dira Israelen eskaintza onar dezan. Astelehenean 47 palestinar hil zituen... [+]


2024-04-30 | ARGIA
Hil egin da Artzentalesen zauritu zen basogintzako langilea

Langilea larri zauritu zen apirilaren 24an, eta astelehenean, hilak 29, hil da. 22 urte zituen eta sektorean bi hilabete soilik zeramatzan lanean. 2024 urtean hildako 22. langilea da.


2024-04-30 | ARGIA
Eneko Bidegainen 'Bichta éder' eleberriak jaso du 111 Akademiaren Saria

Karmele Jaioren Maitasun kapitala-rekin lehiatu da finalean. 2023ko “libururik gogokoen” izendatu dute Bidegainen “bihurgune askotako” thriller politikoa 111 Akademia osatzen duten literaturazaleek.


Eguneraketa berriak daude