Amnistia, txikle hori

Amnistia, txikle hori
Amnistia, txikle horiAbadiñoko Gaztetxea

EPPK-59 presoen azken agirian ez da esan orain arte kolektibo honek era batera edo bestera esan edo onartu gabekorik. Borroka armatua amaitu dela, ezker abertzalearen estrategia berriarekin bat egiten duela eta eragindako mina aitortzen duela dira mezu nagusietakoak. Baina EPPK-ko zalantza publiko handienak 2011ko irailean lurrundu ziren, honek Gernikako Akordioa sinatu zuenean, borroka armatua, bake prozesua eta biktimei buruz zer pentsatzen zuen argi utziz. Harrez geroztik, bestelako esan eta jarduerak espero eta iragartzen zaizkio.
Madrilgo Gobernuaren porlan posizioa presoen teilatura eraman nahiko lukete batzuek, orain gatazkaren irtenbidea Moncloan baino, Herrera de la Manchan edo Fresnesen balego moduan. Baina ez, zakarregia eta baldarregia da ahalegina, egungo euskal gizartearen galbahean iragazi ezina. Espainiakoan bai, ordea, eta PPk hor jarri du bere trintxera, presoei eta haien senideei humanitatez dagokienean ere etsi barik.

Ezker abertzaleak, akaso urrats gehiago ere nahiko lituzke, baina kolektiboaren batasunaren ideia lehenesten zaio prozesuaren abiadurari. Lehen Batasunarekin gertatu zena, alegia. Kohesioaren ideia horretan sakontzen dute Imanol Murua eta Ramon Sola moduko kazetari eta analista politikoek, Berria-n eta Gara-n, hurrenez hurren. Muruak dio espero zela banakako irteerei buruzko zerbait: “Azkenean, ordea, ez da adierazpena esplizituki halakorik aitortzera iritsi, horretarako atea zabalik utzi duen arren, prozesu osoan lehentasuna izan duen irizpideari euste aldera seguruenik: hobe poliki eta baturik, azkar eta zatiturik baino”.

Solak bi mezu lehenesten ditu, presoek bide politiko soilen alde egindako apustua eta hori era bateratuan egin izana: “Kolektiboak orain egin du bere Zutik Euskal Herria, bere barne eztabaida estrategiko handia. Gainerakoa, ´egikaritzea´ deitutako hori, ondoren etorriko da eta onartutako ildoaren ondorio logikoa izango da”.

PRESOEKIN ados egon ala ez, haien esana garrantzitsua izan da beti, ezker abertzalearen espazio soziologikoan bereziki eta multzo zabaletan modu sakratuan ia. Eta samurra ez bada ere, bada ordua hauek ere gero eta gehiago parte har dezaten egoera politiko berriaren irakurketan eta, beraz, konponbidean.

Haien jardun publikoa, baina, bi dialektika nagusiren artean urtzen da oraindik: batetik, parte hartzeko duten askatasuna eta beharra, eta bestetik, presoen jardun libreaz Estatuak errepresiorako egiten duen erabilera. Egoera laxatu ahala, logikoena litzateke dialektika hori ere malgutzea eta presoen gaia, blokeorako eta erabilera politikorako baino, prozesuan aurrerapauso esanguratsua emateko baliatzea.

Amnistiarik gabe, bakerik ez oihukatu du ezker abertzaleak luzaroan, eta akaso, lehen baino orain hartzen du esaldiak zentzurik egiazkoena. Amnistiarik ez da posible indar sistemikoentzat; espetxerako baldintzak berriro sortuko ez dituen egoera da amnistia presoentzat: bihur bedi txiklea eta txikitu-luzatu dadila bakoitzari bakea lantzen utziko dion neurrian. Langa hau gainditzeko, ezker abertzalearen aldebakartasuna ez dela nahikoa da egungo arazo nagusiena, kirtena PPren eskuetan dela eta inoiz baino gatibuago bihurtu dituela presoak. Baina gizarteak nekez irabaziko du bakerik hori konpondu ezean, eta gizarteak nahi du bakearena borobiltzea, batez ere orain, behingoz posible ikusten duenean. Azken finean, inozoenak ere badaki presoena eta biktimena konpondu barik, bizikidetzak jai duela.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: EPPK
2023-04-17 | ARGIA
EPPK-k berretsi du "denen sufrimendua" amaitzeko urratsak emateko prest dagoela

Apirilaren 17an Preso Politikoen Nazioarteko eguna dela eta, agiri bat kaleratu du kolektiboak, eta gogorarazi du urruntze eta sakabanaketa politika bukatu izana “luzaz itxarondako albistea” zela.


2020-07-03 | ARGIA
Marixol Iparragirreren askatasuna aldarrikatu dute bere aurkako epaiketaren aurrean

Uztailaren 8an eta 9an egingo da espainieratu zutenetik izango duen lehenbiziko epaiketa. Marixol Askatu ekimenak Iparragirreren askatasuna aldarrikatu du, egungo ziklo politikoan “epaiketa oro soberan” dagoela esanez.


2020-05-30 | ARGIA
EPPK: "Patxi Ruizen muturreko erabakiaren aurrean sektore jakin batek izan duen jokabidea oso larria da"

"Aipatu sektore horrek, EPPKko kide, EH Bildu, Etxerat, Sare eta Sorturi erasotzeko baliatu nahi izan du egoera hau guztia, Patxiren egoera konpontzeko ezer ez egitea egotziz eta, areago dena, egoera orokorraren errua ere leporatuz", dio Euskal Preso Politikoen... [+]


2019-07-08 | Hala Bedi
Jose Angel Ochoa de Eribe baldintzapean aske geratu da

Urkabustaizko bizilagunak gaixotasun larria du.


2019-04-17 | ARGIA
EPPK-k "beharrezkoak diren ekarpenak" egiten segituko duela berretsi du

EPPK-k  agiri berria plazaratu du Preso Politikoen Nazioarteko Egunean. Egoera “gordina” dela adierazi du, baina ez duela “atzera” eginen erran du ere.


Eguneraketa berriak daude