"Nafarroa ere guztiz espainiar egin zen, Nafarroa izateari utzi gabe"

José Yanguas y Miranda tuterarrak 1830ean lortu zuen Nafarroako artxibozain kargua. Hamar urtez esku-eskura izan zituen paleografian eta historian sakontzeko dokumentuak. Gero politikagintzan murgildu zen erabat, eta Nafarroako historiaz argitaratutako lan haiek 1841eko foru-erreformaren eztabaidan aritzeko baliagarri izan zitzaizkion. Yanguas y Miranda liberala zen oso –absolutismoak kartzelan sartu zuen 1823an aldi batez– eta Nafarroako foru izaera defendatu zuen arren, Gorteen sistema konstituzionalismo berrira “egokitu” behar zela uste zuen, hau da, erreinu izateari utzi behar zion, probintzia bilakatuta.

Yanguas y Miranda Nafarroako liberal foruzaleen intelektual nagusiena zen eta konkistaren inguruko bere diskurtsoak lorratz nabarmena utzi zuen. Aita Santuak nafar erregeak eskumikatu zituela gezurra da bere ustez. Hortaz, ez zen konkista justua izan, “indartsuenaren legez” egina baizik. Fernando Katolikoak baina, foruei zin egin zien, eta “itun” hori da Yanguas y Mirandarentzat urratu ezin zitekeena. Nolabait, 1841eko ustezko “Lege Hitzartua”, 1512ko itun hartan ispilatzen du Tuterakoak.

Ideia horiek guztiak ezin hobeto jaso zituen idazlan batean. 1843an Luis Correak idatziriko kronika famatua berrargitaratu zuen: Historia de la Conquista del Reino de Navarra por el Duque de Alba. Correak konkista bertatik bertara ikusi zuen, tropa gaztelarren altzoan. Yanguas y Mirandaren esanetan “Nafarroako konkistaz idatzi den historia osoena” da. Bada, argitaratzaileak hitzaurre mamitsua gehitu zion Correaren liburuari, konkistari buruzko bere ikuspegia biluztuz. Honako pasarteak hitzaurre horretatik itzuliak dira eta gaztelaniazko testu osoa Nafarroako Gobernuaren webgunean (http://bit.ly/IVGwAM) kontsulta liteke, besteak beste.

“Gaztelako erregeek Nafarroan zuten nagusitasuna finkatzen gehien lagundu zuena Katolikoaren jokabidea izan zen, sakoneko politikarekin, nafarren jitera sartzea lortu zuela baitirudi, eta euren espiritu gerlari eta menderakaitza moldatzeko modua aurkitu zuen: Albako dukearekin kapitulaturikoaren arabera2, foruak gordetzea zin egin bakarrik ez, Nafarroa bananduriko erreinu gisan edukiko zuela ere agindu zien, Gaztelara gehitu arren: fidela izan zen bere tratatuak betetzen eta konkistaren ondoren eskuzabala izan zen etsaiekin eta zinausleekin, eta horrela, antzinako independentzia nazionala ahazteko gogoari bidea ireki zion. Eta nafarren harrotasun jatorrak behin eta berriz horren alde egiten bazuen ere, lau urte geroago Fernando Katolikoaren oinordeko izan zen Karlos V.aren botere kolosalak, eutsi egin zion, bere aitonaren politika imitatuz. Hortaz, nafarrek euren dinastia legitimoa ahaztu eta alboratu egin zuten betiko, areago Joana Albretekoa, Enrikeren alaba eta Joanes erregearen biloba, protestante egin zenetik: orduan, Nafarroa ere guztiz espainiar egin zen, Nafarroa izateari utzi gabe; eta Penintsulako espiritu erlijioso eta nazionalari atxikia jarraitu du etengabe, monarkiaren barruko parte baino, aliatu bezala”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Nafarroaren Konkista
2023-12-13 | Axier Lopez
Gipuzkoa konkistatu zuen Gaztelako erregearen omenezko kaleari izena aldatu dio Arrasateko Udalak herritarren eskariz

Gipuzkoa Nafarroako Erresumatik aterarazi eta Gaztelarentzat konkistatu zuen Alfonso VIII. erregearen omenezko kaleari izena aldatuko diote. Horren partez, “17 emakume" deituko da kale hori, frankismoaren lege matxisten aurka borroka egin zuten herriko emakume batzuen... [+]


2023-09-12 | Euskal Irratiak
Nafarroa bizi dela aldarrikatu dute Donapaleun

Memoria eta aldarrikapen eguna izan da larunbatean Amikuzeko hiriburuan. "Sekulan baino gehiago, gure izanetik aurkitu indarraz, bihar gu girena hazi", izan dira Zabalik elkarteko presidentearen hitzak, Nafarroa Bizirik eguneko ekitaldi ofizialean.


Nafarroako Estatu Nagusiak Donapaleun
500 urteren ondoren, oroimena eta hizkuntza bizirik

1523ko abuztuaren 18an, Henrike II.a Nafarroako erregeak Estatu Nagusiak deitu zituen Donapaleun. Gaztelaren eraso eta konkistaren ondoren, Nafarroa Behereko lurraldera mugaturik geratu zen erresumak bere egiturak bizirik mantentzeko azken saiakera izan zen hura. 500 urte... [+]


Duela 500 urte Nafarroako Estatu Nagusiak bildu zirela oroituko dute Donapaleun

Larunbat honetan egun osoko egitaraua antolatu dute Zabalik elkarteak, Nabarraldek eta Hernani Errotzenek, gogorarazteko 1523an Nafarroako Erresumak Donapaleun ezarri zuela hiriburua eta bere egiturak mantendu zituela.


Eguneraketa berriak daude