Hamazazpi urteko hamarkada

  • Camembert helburu  :: Jon Alonso

    Susa, 1998.

    344 orrialde.

    14,25 euro.

Hala esan nion lagunari: Jon Alonsok baduela hamarkada bat, oparoa oso, zeinean isuri zuen bere ekoizpen literario guztia, gero isiltasun berdin literario batean gordetzeko edo. Berandu hasi zela estandarretarako, 37 urteen bueltan, 1995ean, Idiaren eraman handia saiakera eta Katebegi galdua nobela ia aldiberekoekin. Eta hamarkada luzexkoa akitu zuela Erretzaileen eremua ipuin bildumaren ondoren, 2007an, Astrolabioa saioarekin. Tartean hartuko lituzke hartara tarte honetarako aukeratu dugun Camembert helburu edo berdin aukera genezakeen Euskal karma (ez naiz ausartzen sailkatzera, baina 2001ekoa da liburua).

Camembert helburu, beraz, gaur hemen Alonsori hizpide hartuko dioguna. Euskal karma zail bada sailkatzen (rapsodia gisa eman zuen idazleak berak), eskuartean dugun hau ez da hainbeste, baina bai gutxienez bitxi. Edaten du, minimo, bi txorrotatik: saiakera eta nobela, nobela eta saiakera. Batetik da saioa, eta ez prezisamente gastronomiakoa: mikroan Toulouse-Lautrec margolaria du jomuga, makroan arteaz hitz egiteko. Eta bestetik da eleberria, bere pertsonaia, bere trama, bere apareju guztiekin.

Eta nola egiten den bi horiek txirikordatzeko? Bada, gaizki ez, kontrara: leun, natural, hasieratik kristolako ostiakoa hartuko duela ikusten duzun protagonista baten bitartez, pertsonaia entrainablea azkenerako, hain da, hain, kalamidadea. Batetik ematen digu, luze eta zabal, artearen historian kapital izan zen denbora-leku baten berri; arteak, gaur ezagutzen (edo ezezagutzen) dugun artea izateko, hartutako bihurgunea seinalatzen digu, dokumentazio ilun eskergarekin, eskuzabal, entsegurik mamitsuena bailitzan. Eta bestetik nobela bat ari gara irakurtzen, lasai demonio, patxada ederrean, gerturako betaurrekoak jantzi beharrik gabe. Nobelaren baselinak sartzen digula barruraino bestela saiakera gotorra litzatekeena.

Ai, baina lagunak, horixe dira besteren aurretik, lagun, eta laguntzeko daude tarteka. Okerretik atera ninduen berehala: Camembert helburu baietz, aldarrikatu beharreko liburua dela, baina hamarkadarena kentzeko kaskotik. Testu bat ederrestea gauza ederra dela, kuriosoa litzatekeela Alonso hamarkada batez hitz egin ahal izatea. Baina hamarkada hori luzatzen eta beraz papurtzen duela Tropiko tristeak itzulpenak. Aktibo asko dagoela Alonso, alegia. Intuizio bat izan nuen orduan: orain ere zerbait izango ote duen eskuartean. Haren lanak gogo biziz irakurri ditugunok hori desio genukeela otu zait, urte berriari zerbait eskatzekotan.

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Jon Alonso
'Naparra'-ren desagertzeari buruzko ikerketa-liburua argitaratu du Jon Alonsok

Jon Alonso idazleak Naparra: kasu irekia (Elkar) liburua aurkeztu du ostegun goiz honetan. 1980an Batallon Vasco Español (BVE) talde parapolizialaren eskutik desagerrarazitako militanteari buruzko ikerketa sakona eskaintzen du obrak.


2020-01-24 | ARGIA
Saramagoren 'Lisboako setioaren historia' euskaraz berrargitaratu dute

Lehenbiziko aldiz euskaraz argitaratu zenetik 20 urte baino gehiago igaro direnean, José Saramagoren Lisboako setioaren historia nobela berrargitaratu du Elkar argitaletxeak.


2018-02-25 | Jon Alonso
Leterenak

Robert Lowell (1917-1967), poeta estatubatuar bat izan zen. Amerikako Estatu Batuetako Liburuaren Sari Nazionala (National Book Award, 1960, Life Studies obrarengatik) eta Pulitzer Saria, poesian (1947an eta 1974an), irabazi zituen. Bakezalea zelako zaigu ezaguna: kontzientzia... [+]


Jon Alonsok badaki sintetizatzen

Batzuetan elkarrizketaren erantzunak poesia dira. Edo mikroipuina, segun eta nondik begiratzen zaion. Jarri Jon Alonso adibidez: pasa den asteburuan egin diote elkarrizketa bat Hernaniko Kronikan eta eman dituen erantzun batzuk apartak dira.


Idazle baten galderak mende berriaren aurrean

Jon Alonso ::Agur, Darwin eta beste arkeologia batzuk

Pamiela

orrialde kopurua ::135

prezioa ::11,50€


Eguneraketa berriak daude