Jon Alonso: «Lekukotasun bat da azken finean «Hodei berdeak» nobela»


2003ko uztailaren 13an
Zer egin nahi izan duzu nobela honetan?
Frankismoaren bigarren partean izan ziren zenbait mugimendu eta historia azalaraztea eta haiei buruzko gogoeta egitea izan da nire asmoa.

Zergatik 60ko hamarkadakoak zehazki?
Beno, batez ere nire ustez hor egon delako belaunaldi bat Francoren kontra bere ahalegina egin zuena eta gero ezezagun gelditu dena, sekula ez delako haietaz hitz egin. Eta niri iruditzen zitzaidan hori berreskuratzea ere ondo legokeela. Hasieran, espioi nobela bat bezala planteatu nuen guztia. Baina memento jakin batean zera galdetu nion neure buruari, ea zentzurik ba ote zuen nik euskaraz espioi nobela bat idazteak. Nola ez nekien zenbaiteraino zeukan horrek zentzurik, momentu horretatik aurrera espioi nobela bezala garatzen ari nintzena beste zerbait ere bihurtu zen, han kontatzen ari nintzen guztiari beste ikuspegi bat kontrastatzeko beharra sentitu nuelako. Hau da, istorioa orain dela 40 bat urte gertatzen ari bazen, gaurko ikuspegitik ere hari kontrapuntu emateko beharra sentitu nuen, nobela horretan fikzioa den guztia datu errealekin egiaztatuz.

Zeintzuk agertzen dira «Hodei berdeak»en?
Hiru mailatako pertsonaiak agertzen dira nobelan. Historikoak, bere izen-abizenekin, batetik; guztiz fikziozkoak diren beste batzuk ere bai, eta badira baita ere erabat historiko edo errealak ez direnak, baina egiazko jendearen ezaugarriak dituztenak. Dena den, lekukotasun bat da azken finean nobela hau, eta horixe du inportanteena.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Jon Alonso
'Naparra'-ren desagertzeari buruzko ikerketa-liburua argitaratu du Jon Alonsok

Jon Alonso idazleak Naparra: kasu irekia (Elkar) liburua aurkeztu du ostegun goiz honetan. 1980an Batallon Vasco Español (BVE) talde parapolizialaren eskutik desagerrarazitako militanteari buruzko ikerketa sakona eskaintzen du obrak.


2020-01-24 | ARGIA
Saramagoren 'Lisboako setioaren historia' euskaraz berrargitaratu dute

Lehenbiziko aldiz euskaraz argitaratu zenetik 20 urte baino gehiago igaro direnean, José Saramagoren Lisboako setioaren historia nobela berrargitaratu du Elkar argitaletxeak.


2018-02-25 | Jon Alonso
Leterenak

Robert Lowell (1917-1967), poeta estatubatuar bat izan zen. Amerikako Estatu Batuetako Liburuaren Sari Nazionala (National Book Award, 1960, Life Studies obrarengatik) eta Pulitzer Saria, poesian (1947an eta 1974an), irabazi zituen. Bakezalea zelako zaigu ezaguna: kontzientzia... [+]


Jon Alonsok badaki sintetizatzen

Batzuetan elkarrizketaren erantzunak poesia dira. Edo mikroipuina, segun eta nondik begiratzen zaion. Jarri Jon Alonso adibidez: pasa den asteburuan egin diote elkarrizketa bat Hernaniko Kronikan eta eman dituen erantzun batzuk apartak dira.


2012-01-15 | Aritz Galarraga
Hamazazpi urteko hamarkada

Camembert helburu  :: Jon Alonso

Susa, 1998.

344 orrialde.

14,25 euro.


Eguneraketa berriak daude