Quark kitzikatua

Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Genevako (Suitza) CERN ikerketa zentroan ahalik eta partikula txikienaren bila jarraitzen dute. Horretarako partikulak ahalik eta abiadurarik handienean eta aurkako noranzkoan jartzen dituzte, talka egin dezaten.

Orain arte ezagutzen diren partikularik txikienak Batavian (Illinois, AEB) dagoen Fermilab laborategian antzeman zituzten, Tevatron izeneko partikulen arteko talka eraginez 870 GeV-eko (gigaelectronvolt) energiarekin. Partikula gako horiek quark-ak dira, eta kitzikatzen badira beren baitan egon daitezkeen partikula txikiagoak –existitzen badira– agerian gera daitezke. CERNen Illinoisko errekorra hautsi dute, eta 1.260 GeV-eko energiaraino kitzikatu dituzte quarkak. Azpi-partikulak lortuko diren laster jakingo dugu.

Azkenak
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.