Marrazki bizidunik gabeko haurrak

marrazki bizidunak
Telebista gosaltzeko, telebista bazkaltzeko, askaria hartzeko eta, batzuetan, afaltzeko ere, telebista pixka bat. Horixe izaten da oraingo haur anitzen eguneroko asti-menua. Baina ez natzaizue horretaz ariko, ez eta haurrek ikusten dituzten telesaioen edukien egokitasunaz ere, anitz aldiz zalantzan jartzeko modukoak izaki ere.

Telebista erreferente eta eredu iturri eraginkorra da txikiendako. Haurrek pantailako pertsonaiak gogoko izaten dituzte, haien abenturatxoen zale amorratuak izaten dira eta, sarritan, horien gainean aritzen dira solas-jolasean. Yogi Hartza, Popeye Marinela, Dinosauroak... Zein haurrek ez ditu ezagutzen?

Ezagutu bai, haur guztiek, segur aski, baina batzuendako marrazki bizidun horiek euskaraz egiten dute arrunki, eta bertze batzuendako aldiz, erdaldun hutsak dira. Horrela gertatuko zaie egungo haur nafarrei, joan den irailetik ez baitute marrazki bizidunak euskaraz ikusteko aukerarik. Eta hori, nolatan?

ETB1ean ematen zuten haur programazioa ETB3ra aldatu zutenetik haur nafarrek ezin baitituzte EAEko haurrek egunero ikusten dituzten euskarazko telesaioak ikusi. Nafarroan ETBko kateak ez dugu Lurreko Telebista Digitalaren bidez hartzerik eta lehenagoko molde analogikoan segitzen dugu –noiz artio ez dakigula– ETB1 eta ETB2 jasotzen. Gainera, Nafarroako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak 2009an sinatutako hitzarmenak Foru Komunitatean ETBren lehen bi kateak jaso ahal izatea aurreikusten du baina ETB3 aipatu ere ez du egiten.

Hitzarmena egon badago, halere, hura betetzeko borondate falta nabarmena da. Ez sinatzaile batak ez bertzeak ez du Nafarroan ETB hartzeak lekarkeen gastua bere gain hartu nahi. Sanzek “nafarrei onurarik ez dakarkien kontua” dela dioen bitartean, milioi bana euro oparitzen die urtero Canal 4, Canal 6 eta Popular TV telebistei, eman beharreko euskarazko emanaldi kuota betetzen ez badute ere.

Gauzak horrela, nafar euskaldunok zenbait gauzetan makurrago gaude orain duela hogei urte baino. Hogei urteotan haurrendako telesaioak (Clan, Canal Disney, ETB3...) berretu diren bitartean, Nafarroan aldiz, genuen aukera bakarra galdu dugu. Honezkero hasi zaigu –beren gurasoek ez bezala– marrazki bizidunek (Bob Esponja, Iggle Piggle, Patito Feo eta halako anitzek) euskaraz egiten ez dutela uste izanen duen lehen belaunaldia. Batzuek interes larria dukete haur nafarrak euskarazko tele-erreferenterik gabe haz daitezela.

Azkenak
Aroztegiko epaiketaren kronika (bosgarren eguna)
Frogarik gabe, zigor eskaera gogorra auzipetuen gainean

Fiskalak eta akusazio partikularrak zazpi auzipetuen zigor eskaerak berretsi dituzte, 46 hilabeteko kartzela zigorra eta 56.000 euro enpresei egindako kalteen ordain gisa. Auzipetuen abokatuek absoluzioa eskatu dute. Epailearen eskuetan geratu da erabakia.


Arabako zentral fotovoltaikorik handienari baimena eman dio Espainiako Gobernuak

231.000 panel jarriko dituzte, Arabako hego-mendebaldeko ehun hektareatan zehar: Armiñonen. EUskal Herriko bigarren eguzki parke handiena izango da.


2025-05-23 | Gedar
Preso politikoei harrerak egitea debekatzen saiatuko dira berriz Espainiako Estatuan

PPk Senatuan proposatu du, gainera, euskal preso politikoek damua erakutsi behar izateko xantaia areagotzea.


2025-05-23 | ARGIA
Arantxa Tapia fitxatu duen enpresak diseinatuko du Jaurlaritzaren mila milioi euroko inbertsioa

Maiatzaren 22an EAEko Legebiltzarrak mila milioi euro zorpetzeko lege proiektua onartu du “zientzian, teknologian, enpresan eta industria sektorean eragiteko”. Naiz hedabideak jakitera eman duenez, Eusko Jaurlaritzak KPMG Asesores SL enpresari eskatu dio plana... [+]


2025-05-23 | Irutxuloko Hitza
Aldi baterako alokairu kontratuen “iruzurra” salatu du Donostiako Stop Kaleratzeakek

Donostiako Parte Zaharreko maizter batek 11 hilabeterako alokairu kontratua bost urterako legezko kontratu bihurtzea lortu du.


Netanyahuk dio ‘Palestina askatu’ dela gaur egungo ‘Heil Hitler’

Washingtonen Israelek duen enbaxadako bi langile tiroz hilda agertu eta gero egin ditu adierazpenak Netanyahuk. Israelgo Gobernuak zuzenean lotu ditu Washingtongo erasoak eta  Europako zenbait gobernuburuk Gazako sarraskiaren aurka egindako adierazpenak.


Seaskaren baliabideak emendatzeko eskatu diote Frantziako Hezkuntza ministroari Ipar Euskal Herriko parlamentariek

Maiatzaren 21ean bidali diote gutuna Elisabeth Borne Frantziako Hezkuntza ministroari Ipar Euskal Herriko sei parlamentariek. Dagoen ikasle kopurua ikusita, ikastoletarako aurreikusi dituzten lanpostuak "aise gutxiegi" direla deitoratzen dute gutunean. Kexua adierazteko... [+]


Eibarko Udalak jai batzordeari jarritako oztopoak salatu dituzte

Eibarko San Juanetara begira, Eibarko jai batzordeak udal-gobernuaren eta alkatetzaren aldetik jasotzen ari duen jarrera salatu du. JHH Jaixak Herrixak Herrixandakoak batzordeak luzatu proposamenak "arrazoirik gabe" errefusatu dituztela deitoratzeaz gain, Udalak... [+]


2025-05-23 | Elhuyar
Ipar globaleko konpainia gutxi batzuk dira baliabide naturalen erauzketarekin lotutako gatazken arduradun nagusiak

Ehun konpainia multinazional baino ez daude baliabide naturalen erauzketarekin lotutako gatazka guztien % 20aren atzean, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoak egin duen ikerketa baten arabera. Ikerketak agerian utzi du iparralde globaleko herrialdeetako konpainiak baliabideez... [+]


“Arau askorekin jaten ikasten badugu, agian ez ditugu gorputzaren beharrak nabarituko”

Mireia Centeno Gutierrez psikopedagogoak haurren elikaduraren inguruko zenbait gako eman ditu; hala nola jatera behartzeak eta jakiak debekatzeak dituen ondorioak aipatu ditu.


Aroztegiko epaiketaren kronika (laugarren eguna)
Taldean erabakita, dena era baketsuan egin zutela esan dute auzipetuek

Ostegunean auzipetuek deklaratu dute, eta haien adierazpenetatik honakoa laburbildu liteke: Lekarozko plazan edo akanpadan biltzen ziren herritarrek taldean erabakitzen zuten zer egin; oro har, obren eremura joan eta makinen aurrean era pasiboan jarri.


Eguneraketa berriak daude