ARGIA.eus

2020ko abenduaren 06a

Liburutegi unibertsala hurbilago?

Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena
2010ko irailaren 12a
Google bilatzaileak milioi bat liburu italiar digitalizatuko ditu. Besteak beste, Danteren lanak.
Google bilatzaileak milioi bat liburu italiar digitalizatuko ditu. Besteak beste, Danteren lanak.www.poetryconnection.net
Google bilatzaileak Italiako gobernuarekin akordioa sinatu du, herrialde horretako 1860. urtea baino lehenagoko milioi bat liburu inguru, hala nola Danteren, Petrarcaren edo Galileoren lanak, digitalizatzeko.

Orain arte Googlek 40 liburutegi ingururekin zituen adostuak horrelako akordioak, baina sekula ez herrialde bateko gobernuarekin. Gastuak bilatzaile ezagunak hartuko ditu bere gain eta, lana burututa, bertsio digitalizatuak obrak utzi dizkion erakundearen eskuetan ere utziko ditu.

Askorentzat liburutegi unibertsal birtuala osatzeko bidean pauso garrantzitsua da hau, baina Alpeez bestaldean, Frantziako gobernuak ezezkoa eman dio Googleren antzeko proposamen bati. Kultura ministroak “konkistatzailetzat” jo du Interneteko erraldoiaren ekimena.
ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!


Azkenak





ASTEKARIA
2010ko irailaren 12a
Azkenak
EGILEA
Argia buletina
Egunaren laburpena
zure e-postan
Eguneraketa berriak daude