Irakurleak galdezka: intxaur beltza

  • Bi urtez ibili naiz intxaur beltzaren –juglans nigra– hazietatik –intxaurretatik– zuhaitz berriak sortu nahirik, baina bat bera ere ez zait atera. Azalduko dizuet zein bide segitu dudan: intxaurra irail edo urri aldean, heldua dagoenean alegia, zuhaitzetik jaso. Azaroan lurpean sartu, bost bat zentimetroko sakoneran, eta gero noizbehinka ureztatu, haziak hezetasun egokia izan dezan. Bide berbera erabili dut bertako intxaurrondoaren haziekin –juglans regia– eta arrakasta erabatekoa izan dut. Entzuna daukat intxaur beltzaren haziak zailak direla ernetzeko. Ea argibideren bat ematen didazuen. Mila esker.
    Xabier Mauleon (Donostia).

Jakoba Errekondo @bizibaratzea
2010ko irailaren 12a

Iepa Xabier. Geruzatze teknikarekin egin ezak saioa. Urak alde egiteko moduko zuloak dituen ontzia (zurezkoa onena) eta erreka-hondarra eta lur beltza nahasketa (10-2 proportzioa) behar dituk. Ontzian hondarra, intxaurrak, hondarra, intxaurrak... geruzaka jarri, bukatzeko hondarra jarri lodi. Ontzia kanpoan eduki, toki fresko edo hotz batean; ito gabe baina hondarrari beti heze eutsi. Intxaurrak jango lituzketen animalietatik babestu, sare batekin edo dena delakoarekin.

Teknika honen oinarria haziak ez lehortu, eta pixkanaka udaberrian ernatzen lagunduko dion hezetasuna barneratzea da. Ernatzean adi ibili, azaldu ordurako muintegira edo baratzera pasa, bestela baten eta bestearen sustrai eta enbortxoak nahaspilatuko dira.
Esango diguk...

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Galderak  |  Bizi Baratzea  |  Lan orokorrak

Galderak kanaletik interesatuko zaizu...
ASTEKARIA
Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude