Engendrokronologia

Jose Luis Padrón
Jose Luis PadrónDani Blanco
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Atzean historia luzea duen Andueza baserrian Zegamako turismo-bulegoa eta Egurraren interpretazio zentroa lekutzen dira gaur. Interpretazio-zentro horren helburua, Euskal Herriko nahiz atzerriko zuhaitz eta zuhaixken egurraren ezaugarri eta erabilerak ezagutaraztea da. 173 zuhaitz-espezie ezberdinen enborrak daude ikusgai. Enbor hauek guztiak Imanol Artola Zegamako basozainak bildu ditu urtetan zehar. Bisita egin nuenean zuhaitzaren bizitza markatzen duten enborreko eraztunak ikusten hartu nuen zirrararik hunkigarriena. Dendrokronologia da zuhaitzaren adina, bere ingurunea eta historia azaltzen dizkigun zientzia. Hazkuntza-eraztunak enborrean agertzen diren zirkuluak dira. Zuhaitz-enborraren ebakiduran agertzen diren eraztunak kontatuz, zuhaitzaren adina eta historia jakin daitezke. Eraztun guztiak ez dira berdinak, batzuk zabalagoak dira eta beste batzuk estuagoak, ezberdintasunek urte bakoitzean izandako eguraldia edo zuhaitzak jasandako gaitzak ematen dituzte aditzera. Zuhaitzak gazteak direnean gehiago hazten dira helduak direnean baino. Hori dela eta, enborraren barrualdeko eraztunak lodiagoak izan ohi dira kanpoaldekoak baino. Eraztun horiek dituzten zuhaitzek beren bizitza eta historia idatzita daramatela esan daiteke eta, urratsez urrats, historiako liburu baten orrialdeak bezala aztertu eta irakurtzea besterik ez dago. Gure sailaren ideiari ere halako itxura hartzen diot neurri handi batean: eraztunak lagun egina bizi da. Inguru berean eta sasoi berdintsuan hazi diren enborraren eraztunak dira gure artikuluak, eta lehen begirada nahikoa da ondorengo idazlanaren ildo nagusiak atera eta beste gauza asko ere azaleratzeko. Zenbat eta eraztun gehiago sartu eta denboran atzerago joan, hainbat hobea eta zehatzagoa izango da ttakun-basea. Bizirik jarraitzen duten eraztun zaharragoen ttakunak eta berriki sortutakoenak gainjarrita azaltzen dira gure “borondate baikorraren” ibilbide kronologikoa zehaztu arte. Eta eraztun-harreman horren gauzarik inportanteena elkarrekin pentsatzeko eta ikasteko, komunikatzeko, elkarrekin bizitzeko, eta baita norbera izateko sustraiak ere ditugula ziurtatzea da. Zuengan dut orain interesa, Ana eta Ixiarrengan, proposatzen ari zareten errealitatean, eta zuen sortzeko ahalmenean. Baina ez dut nire inguruan konfiantzarik. Engendrokronologia baten datu-basea baino besterik ez baitut ikusten inguruan, eta horrek mikaztu egiten du nire diskurtsoa. Engendrokronologia bai, hori besterik ez baitute betikotuko Eusko Jaurlaritzak aurkeztu berri duen Bakearen Aldeko Hezkuntza Plana ikastoletan sartzen badute. Ez al gara jada gu guztiok gatazkaren drama eta ikararen munstro nahiko itsusiak? Zergatik haurrak orain hain modu krudelean zigortu, zuek politikariek zuen artean konpontzen jakin ez duzuen miseria eta arazoekin? Biktimei nire giza elkartasuna, baina, mesedez, utzi haurrak bakean! Utzi irakasleek beraiek elkarbizitza, adiskidetzea eta bakea bezalako balioetan hezi ditzaten, baina, mesedez, ez haurrei errua bota, ez euskal haurrak Espainiako Barne Arazoetako Ministerioak zuzendutako eskolaren giza engendro bihurtu! Zer ikasiko dute gainera, Samaranch “Eraztunen Jauna” frankismoaren diktaduran fusilatuei ezkontza-eraztunak eskuetatik lapurtzen zizkieten pelotoien lagun peto-petoa kirol olinpiarraren mesedetan egin zela?

Azkenak
Ehunka herritar elkarretaratu dira Hernanin San Joan gaueko eraso arrazisten kontra

Hernaniko Txosna Batzordeak azaldu duenez, gutxienez hiru eraso arrazista izan ziren herrian ekainaren 23ko gauean, eta horren harira zabaldutako “bulo eta gezur arrazistak” salatu ditu. Udalak ere adierazpen instituzionala onartu du gertaturikoa gaitzesteko. Amher... [+]


Sánchezen NATOko tratuak hautsak harrotu ditu zenbait estatu kideren artean

Asteazkenean bozkatuko dute NATOra bideratutako diru kopurua, eta Pedro Sánchez Espainiako presidenteak kuoten igoeran lortutako salbuespenak haserrea piztu du AEBetako eta Europako zenbait herrialdetako gobernuetan.


Galdakao-Usansoloko eta Gernika-Lumoko ospitaleetako “prekaritatea” salatu du ESK-k

Sindikatuak adierazi du bi ospitale horietan behin-behinekotasunean daudela langile gehienak, eta ordezkapenak ez direla bermatzen; ondorioz, langileen lan-karga areagotzen dela. Gehitu du larrialdi zerbitzuetan “gainkarga” dagoela.


Mizgin Ronak
“Turkierak hautsi zuen nire pertsona”

Egungo kurduerazko idazle esanguratsuenetakoa da Mizgin Ronak. Zortzi liburu ditu idatzita, bost eleberri eta hiru olerki liburu. 16 urte zituenean ihesera jo zuen, eta urte eta erdiren ondoren haren jaioterrian atxilotu zuten, Diyarbakirren. 1992an, 18 urte besterik ez zituela,... [+]


2025-06-25 | June Fernández
Meloi saltzailea
Persepolis

Irango hiru gune nuklearrei eraso diete AEBek pasa den asteburuan. Donald Trump eta aiatolaren arteko pultsuan eta Netanyahuren rolean zentratu dira hedabideak albistea ematerakoan, ez ordea bertoko zein diasporako herritarren larritasunean: Teheranetik ihes egiteko bultzakada,... [+]


Ezusteko bila

Madrilgo presidente Ayuso faxistak itsuskeria egin dio EAEko lehendakari Pradalesi, euskaraz aritu delarik, harrokeriaz, aldibereko itzulpen sistema erabiltzeari uko egin eta alde eginda. PPko senatari batek ere “txorradatzat” hartu du “hogei... [+]


2025-06-25 | Castillo Suárez
Alferrikako bidaia

Lehengoan batera elkarrizketatu gintuzten Gonzalo Hermo poeta galiziarra eta neu. Kontatzen nion niri ere gustatuko litzaidakeela esatea nire aurrekoak marinelak izan zirela, baina nire familian denak dira galdatzaileak. Gainera, eremu industrial batean bizi naiz, itsasotik... [+]


Oporrik ez elkartasunari

Prekaritateak prekaritate, Euskal Herriko ezkerreko militanteak, oro har, ez gara txarto bizi. Udako oporrak dira horren adibide, asko baikara atseden plan bikaina dugunok; ikastaldi aroko gure ekologismoari, ordea, keroseno kiratsa dario. Zein baino zein hegaldi garestiagoak... [+]


Israelek gerra hasi eta Mendebaldeak babestu

Wesley Clark AEBetako jeneralak azaldu zuen moduan, 2001eko plana zen bost urtetan zazpi herrialde hartzea: Afganistan, Irak, Somalia, Sudan, Libano, Siria eta Iran. Ez dira bost urte izan, baina denak, azkena Siria, erori dira, Iran izan ezik.

Iranek erasoak Sirian, Iraken... [+]


2025-06-25 | Onintza Enbeita
Oihana Bartra. Bertsolaria
“Bertsolaritzan ere badago aurrerapenaren kontra dagoen korronte erreakzionarioa”

Lau urtero hiru txapelketa jokatzen ari da Oihana Bartra Arenas azken hogei urteetan. Bertsolaritza lehia baino gehiago dela jakitun da, baina lehia uzteak ekar lezakeen amildegiak beldurra ematen dio.


Ey, ey... Turismo kolonialaren bonba lehertu duela bad Bunnyk

Reggaetonarekin eta antzekoekin, musika estilo bat ez ezik, Puerto Ricok beste ideia bat zabaldu du mundu osora: turistifikazioaren eta iragan kolonialaren artean dagoen lotura estua. Milioika jarraitzaile dituen Bad Bunny artista da mezu horren bozgorailu. Azken diskoan Jorell... [+]


Eguneraketa berriak daude