Industria militarrari loturiko etorkizuna

  • Euskal aeronautika sektoreak 11.000 enplegutik gora sortu du. Duela gutxira arte abiazio komertzial zibilaren alorrean jardun izan bada ere, laster industria aeroespazial militarrari ere lotuko zaio, A-400M Airbusaren proiektuan parte hartuko baitu. Hain justu, proiektu horretako lehen garraio-hegazkin militarrak joan den abenduan egin zuen estreinako hegaldia, Sevillan.
Airbus A 400M hegazkin militarra
Airbus A 400M hegazkin militarrahttp://www.militar.org.ua
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Batik bat Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako aeronautika-sektorearen arduradunek eta horiek sortutako Hegan elkarteak kontu handia izan dute beti industria militarrarekin lot ez ditzaten, eta behin eta berriro errepikatu dute elkarteko enpresak arlo zibil eta komertzialean dihardutela, soil-soilik. Azken aldian, berriz, –joan den azaroan, zehazki– Airbus A-400M garraio-hegazkin militarrak bere lehen hegaldia egin du Sevillan (Espainia), eta agerian utzi du Hegan elkartean bildutako 21 euskal enpresek parte-hartze garrantzitsua izan dutela egitasmoan. Hortaz, euskal aeronautika sektorearen etorkizuna industria militar aeroespazialari lotuta dago, aeronautika zibilaren aldeko apustu garrantzitsua ahaztu gabe, noski –hala erakusten du A380 proiektuan, historiako bidaiari-hegazkin zibilik handienean, izandako partaidetzak–.

Airbus A-400M hegazkin militarra eraikitzeko proiektua

Airbus A-400M programa 2003an jaio zen, partzuergo batean bildutako zazpi herrialdek 180 aireontzi erosteko konpromisoa hartu zutenean. Aurrekontua guztira 20.000 milioi eurokoa zen, eta partzuergoa osatzen zuten herrialdeak honakoak: Espainia, Frantzia, Alemania, Turkia, Belgika eta Luxenburgo. Ordutik hona 184 hegazkin eskatu dituzte: Espainiak 27, Frantziak 50, Alemaniak 60, Erresuma Batuak 25, Turkiak 10, Belgikak 7, Malasiak 4 eta Luxenburgok 1.

Airbus eredu horren lehen hegaldia 2008. urteko hasierarako aurreikusten zen, baina, hainbat arrazoi medio –politikoak zein teknikoak– izandako atzerapenaren ondoren, hasierako aurrekontua asko igo da; 5.000 eta 8.000 milioi euro artean, hain zuzen. A-400M hegazkina Sevillako EADS plantan (Ayrbus Military-ko kidea) hasi ziren muntatzen 2006ko urrian, eta handik ia bi urtera bukatu zuten lehenengo hegazkina, 2008ko ekainaren 26an, jendaurreko aurkezpen-ekitaldi bat eginez. Inaugurazio-hegaldia iazko abenduan egin zuen garraio-hegazkin militar erraldoi honek, Sevillan bertan. Orain 3.700 hegaldi-ordu bete beharko ditu, datozen hiru urteetan, 2012 urtearen bukaera aldera Frantziako ejertzitoari lehen hegazkina eman baino lehen. A-400M garraio-hegazkin militarra munduko hirugarren handiena da, Antonov AN-255 errusiarraren eta Lockeed C5 Galaxy estatubatuarraren atzetik, baina beste biak baino moldagarriagoa da, eta gai da ezein lurrazal-motetan eta pista laburretan lur hartzeko.

Euskal Herriko 21 enpresa

Hogeita bat euskal enpresa ari dira lanean dagoeneko, Hegan elkartean bat eginda (Euskadiko Aeronautikako eta Espazioko Klusterra), A-400M Airbus proiektuan. Enpresa horien artean honakoak nabarmendu daitezke: Sener, ITP, Aernova (Gamesa ohia) eta CTA (Teknologia Aeronautikoen Zentroa). Guztien artean, aeroegiturarekin, motorrekin, sistemekin eta ekipamenduekin lotutako hainbat osagai garatzen lagundu dute.

Euskal enpresek hainbat arlotan egin dituzte ekarpenak aireko erraldoi militar horren eraikuntzan; hala nola, ingeniaritza, egituraren diseinua, prozesuen berringeniaritza, metalezko osagaiak fabrikatzea, azalen tratamendua eta mekanizatzea, eta egiaztatze-entseguak.

Hegan elkarteak dioenez, ordea, hori ez da hasiera besterik, proiektuari lotutako enpresek etorkizunean ere ekipamenduak eta zerbitzuak ematen jarraitu beharko baitute; eta eredu berri horrek hainbat hamarkadako bizitza izango omen du. Ekarpenik garrantzitsuenetakoa Zamudioko ITP enpresak egin du, beraiek arduratu baitira presio baxuko turbina, horren irteera konoa, gasen ihes-hodia eta kanpoko zenbait osagai diseinatzeaz.

Hegazkingintza merkatu krisi nabarmenean murgilduta dagoen une honetan, A-400M hegazkinak dibertsifikazioa ekarri dio euskal industriari, eta horrek, Heganen hitzetan, sendotzen eta garatzen lagunduko dio. Elkartea osatzen duten enpresek 1.229 milioi euro fakturatu zituzten 2008an; kopuru horren %51 EAEn kokatutako enpresetatik dator, eta bere 9.055 langileen %45 enplegatu ditu.


Euskal klusterra bidaiari-hegazkin handienean lanean

EAEn egoitza duen aeronautika sektorea gazte samarra da oraindik. Sener enpresak espazioaren sektorean egindako jardueraz gainera, 80ko hamarkadaren hasieran ez zegoen aeronautika-sektorean ziharduen enpresa bakar bat ere. Azken hamabost urteotan, euskal administrazioaren laguntzaz, gora egin dute aeronautikaren industriako inbertsioek, enpleguek zein ekoizpenak, eta espazio-sektoreko jarduera sendotu egin da. 1998an klusterra sortu eta Hegan elkartea eratu zen. Gaur egun 9.000 pertsonatik gora ari dira lanean sektore horretan, eta fakturazioaren ia %20 I+G-ra bideratzen da. EAEn biltzen da Espainiako industria aeroespazialaren %17. EAEko industria aeroespazialak fakturatutakoaren ia %50 motorren sektoreari dagokio, eta %43 egituren sektoreari. Sistemen eta ekipamenduen sektoreei %5 eta %2 dagokie, hurrenez hurren.

EAEko industria aeroespazialaren bilakaeran, beste hegazkin erraldoi batek ezarri zuen mugarria: A380ak. Airbus fabrikatzaileen partzuergoaren ustez, inoiz eraikitako bidaiari-hegazkin handien hori da Europako industriaren lorpenik esanguratsuenetakoa, eta euskal enpresek haren ingeniaritza, garapen eta fabrikatze lan ia guztietan hartu zuten parte. Nolanahi ere, ekarpenik handiena Zamudioko ITP enpresak (Industria de Turbopropulsores, S.A.) egin zuen orduan ere, zalantzarik gabe, enpresa hori munduko erreferentzia nagusietakoa baita motor aeronautikoentzat presio baxuko turbinak ekoizten.

EAEko aeronautika sektoreak A380 hegazkinaren alde egin izanak ehunka milioi euroko inbertsioa ekarri zuen garapen-lanetarako. Proiektua ekoizpen fasean dago une honetan; horrek esan nahi du lana bermatuta dagoela hegazkinak iraungo dituen hogei urteetarako. Aeronautikaren arloan diharduten gainerako euskal enpresek ere egin diote ekarpena A380 proiektuari, eta etorkizunean ere egingo diote, osagaiak eta lanabesak eraikiz.
Ipar Euskal Herria, aeronautikaren gune historiko
Ipar Euskal Herrian ere aeronautikaren gune oso garrantzitsu bat dago, Baiona, Angelu eta Biarritz inguruan; eta badirudi etorkizun handia duela. Berrogei bat enpresa ez oso handi ari dira lanean aeronautika sektorearentzat, eta 2.000 enplegu inguru sortu dituzte. Lan hori Dassault Aviation enpresa multinazionalera bideratzen da, batik bat. Hain zuzen ere, Dassault Aviation da Ipar Euskal Herrian enplegu gehien sortzen duen erakunde pribatua, Baionako Merkataritza eta Industria Ganberaren informazioaren arabera.
Sortu zenetik (1936), multinazional horrek arlo militarrean zein espaziokoan dihardu lanean. Frantziako hainbat tokitan ditu enpresak (Ipar Euskal Herrikoa Biarritzen dago), bai eta bost kontinenteetako beste 70 herrialdetan ere. Mundu osoan, enpresa-talde horrek bakarrik diseinatzen eta ekoizten ditu borroka eta negozio-hegazkinak. Hain justu, gama altuko negozio-hegazkinak ekoizten dituen enpresa nagusietakoa. Hona hemen bere hegazkin-eredu garrantzitsuenak: Mirage, Rafale, Falcon eta nEUROn. 1975etik hona, beren salmenten %67 esportatu egin dute. Falcon hegazkinak soilik aintzat hartuz, ordea, salmenten %90 esportatu dute. Hain zuzen ere, azken bost urteotan Falconek betetzen du, batez beste, fakturazioaren %58, eta eskaeren %80.

Dassault Aviation-en Ipar Euskal Herriko egoitza Biarritzen dago, esan bezala. Planta horretan, orain arte behintzat, arlo zibilera bideratutako lanak egiten dituzte, arlo militarrera baino areago. Hegazkinak mihiztatzen eta Falconen fuselajeak bateratzen jarduten dute, beste hainbat pieza eraikitzeaz gainera. Orobat, ekipamenduak eta egitura-osagaiak konpontzeko eta ikuskatzeko sail bat daukate. Aeronautika-multinazional horrek enplegu asko sortzen ditu Ipar Euskal Herrian, bere enpresako langileak ez ezik azpikontratatzen dituen beste enpresa batzuetakoak ere zenbatu behar baitira. Hala, Biarritz, Angelu eta Baiona inguruan 40 bat enpresa ari dira aeronautikaren sektorean, lehen aipatu dugunez, eta 2.000 bat pertsonari ematen diote lana.

Joan den urtean Technocité izeneko poligonoa sortu zuten inguru horretan, jarduera aeronautikorako. 28.000 metro koadro hartzen ditu, eta Akitania eta Midi-Pyrénées eskualdeek erdibanatzen dute. Bukatzeko, esan daiteke poligono aeroespazial horrek mundu mailako lehiakortasunerako bokazioa duela.

Azkenak
NATOren eta Trumpen irizpideen aurka, Espainiaren aurrekontu militarra %5era igotzeari uko egin dio Sánchezek

Oraindik ez dago garbi noiz arte eutsiko dion bere erabakiari Pedro Sánchez Espainiako Gobernuko lehendakariak, baina korapilo handi samarra sortzen ari da NATOren barruan, honek aurrekontu militarra %5era igotzea arbuiatu ondoren.


Elkarte frankistak debekatuko dituen legea onartu du Espainiako Kongresuak

Espainiako Gobernua osatzen duten PSOEren eta Sumar alderdien arteko koalizioak aurkeztutako lege proposamena onartu dute Kongresuan ostegun goizean, frankismoaren apologia egiten duen edozein erakunde debekatuko edo legez kanpo utziko lukeena


Beste familia bat etxegabetu dute Iruñeko Alde Zaharreko Jarauta kalean

Ostiral goizaldean emakume bat eta bere semea etxegabetu dituzte Iruñeko Alde Zaharreko Jarauta kaleko 82. zenbakian. Espainiako Poliziaren laguntzarekin, epaitegiko segizio judiziala etxebizitzan sartu eta eta bizilagunak kanporatu dituzte.


2100. urtean herritarren %60 urak har ditzakeen eremuan biziko dira Eusko Jaurlaritzaren azterketaren arabera

Bero boladak ohikoagoak eta luzeagoak dira, azken bi mendeetan 20 zentimetrotan igo da itsas maila eta EAEko bataz besteko tenperatura 0,3 ºC igo da hamarkada bakoitzean.


Donostiako Gladys Eneako paumei emandako tratu txarrak salatu ditu Eguzki taldeak

Eguzki elkarte ekologistak salatu du Donostiako parkean gertatutakoa. Parkean bizi diren hainbat paumari lumak erauzi dizkiote, odoletan utzita. Beraz, erasoa izan dela ondorioztatu dute eta ez dela hegaztien lumaberritze prozesu naturala izan. Eguzki


Hamabost migratzaile bizi ziren kanpaleku bat hustu du Getxoko Udalak

Algortako Larrañazubi inguruan dago kanpalekua, eta Getxoko Udaltzainek hori husteari ekin diote ostegun goizean. Alkateak adierazi du han bizi ziren pertsonen "segurtasuna" bermatzeko eta "ingurune natural hori zaintzeko" desegin dutela. Getxoko EH Bilduren... [+]


Zizurren ikasleak komun eta aldageletan grabatzen zituen irakasleak 180 urteko zigorra jaso dezake

Zizur Nagusiko institutu batean 41 pertsona grabatu zituen eta haietako 30 bere ikasleak ziren. Argazki batzuk sare sozialak erabilita lortzen zituen eta adimen artifizialarekin aldaketak egiten zituen.


Jaurlaritzak babestu du Jerusalemgo kolonoentzat CAF egiten ari den tranbia

Beasaingo enpresaren akzioen %3ren jabe da Eusko Jaurlaritza, eta adierazi du CAFek nazioarteko legedia errespetatzen duela. BDZ Euskal Herriak gogorarazi dio gobernuak derrigortuta daudela okupazioa bultzatzen duten proiektuen aurka egitera.


Irungo ‘auzokide patruilen’ atzean, islamofobia, xenofobia eta erailketarako deiak

Maiatzaren 5ean “Lo Vimos en Irun” WhatsApp taldea sortu zenetik, 700 lagun baina gehiago bildu dira larunbatetan patruilak antolatzen dituen taldera. “Segurtasuna bermatzeko” eta “delituak prebenitzeko” aitzakien gibelean, gorrotoaren haztegi... [+]


2025-06-20 | Gedar
Basauriko Sidenorrek 1.207 tona altzairu bidali dizkio arma-ekoizle sionista bati

Egoitza nagusia Basaurin duen enpresak IMI Systemi egin dio bidalketa. Armagintzan bakarrik aritzen da Israelgo Estatuko konpainia hori.


Arabako Mahastiak sor-markari behin betiko itxi dio bidea Espainiako Auzitegi Gorenak

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak ezetza eman zion ABRA Arabako Errioxako Upategien Elkarteak bultzatutako sor-markari. Elkarteak helegitea jarri zion ebazpenari, eta orain Espainiako Auzitegi Gorenak ezetza berretsi du.
 


Beskoitzen ikastola eraikitzeko lursaila eskuratu du Seaskak

Ikastola 2013an sortu zuten eta ondoko urtean jarri zuten prefabrikatu bat herriko etxearen lursail batean bertatik bideratzeko ikaskuntza. 2022an eraikin sendo bat eraikitzeko proiektua aurkeztu zuten, baina herriko kontseiluak ez zuen horrelakorik onartu. Gatazka gogorra egon... [+]


Osasungintzak guztiz publikoa izan behar duela exijitu du OPA Plataforma Herrikoiak

Jose Ignacio Martinez Ortegak, OPA Herri Plataformako bozeramaileak, salatu du  Eusko Jaurlaritzak “azkar” itxi nahi duela osasun mahaiko eztabaida.


Eguneraketa berriak daude