Taldea guretzat hobbya baino askoz gehiago da, gure sorkuntza askatzeko bidea da


2013ko maiatzaren 06an

Ez da ohikoa Bloody Hotsakek Euskal Herriko taldeen lanak kaleratzea…


Oso pozik gaude gugan jarri duten konfiantzarekin. Bloody Mary disko dendako Juancar aspalditik ezagutzen dugu, bezeroak garelako. Gure EPa entzun eta Sewergrooves taldearekin jotzera gonbidatu gintuen, eta diskoa horren ostean etorri zen. Are gehiago, gure musika diskoetxeko taldeekin bat datorrela uste dugu.

Disko hau egiteko denbora luzea eman duzue… Horrek on egin die kantuei?


Gure lan egiteko modua da, presioak ez digu laguntzen; eta zeregin asko bateratu behar izan ditugu. Dena den, urte bakarrean ez genuke halako diskoa egingo.

Hitzak musikarekiko bigarren maila batean daude? Zertaz abesten duzue?


Bai, musikari eta melodiei garrantzi handiagoa ematen diegu. Hitzetan bakardadeaz, aurrera egiteaz, maitasun minez eta fikziozko pertsonaietaz abesten dugu.

Too old to cry. Bizitzari azken tanta ere atera nahi diozue? Zer ematen dizue taldeak?


Kanta horretan esaten dugu inoiz ez dela berandu akatsak zuzentzeko. Taldea guretzat hobby bat baino askoz gehiago da; gure sorkuntza askatzeko bidea da.

Gaur egungo Euskal Herriko underground soinu ekoizle onenetakoak diren Maikel eta Karlos Txapekin grabatu duzue. Zeren bila jo zenuten?


Lehenengo EPa Maikelekin egin genuen eta oso gustura gelditu ginen; horregatik, errepikatzea erabaki genuen musika oinarria grabatzeko. Horren ostean, erabaki genuen Karlosek ahotsak grabatu eta masterizazioa egitea bestelako emaitza lortzeko.
Abestiek garapen handia dute. Abesti bat bukatutzat emateko buelta asko ematen dituzue?
Bai (barrez). Bi urte pasa ditugu bueltak ematen. Eta zuzenekoetarako aldatu egiten ditugu.

Rakel laugarren taldekidea batzearekin taldeak asko irabazi du…


Bai, zalantza gabe. Giro askoz sakonagoa lortzen dugu eta teklatuaren soinuak berotasun berezia ematen du. n

Azkenak
Hiri eredu bizigarri baten aldeko manifestazioa egin dute ehunka lagunek Donostian

Donostiako hainbat auzo elkarte eta gizarte mugimenduk osatzen duten Donostia Defendatuz koordinadorak antolatuta, hiri eredu bizigarri baten aldeko manifestazioa egin dute igandean ehunka lagunek. 42 talde sozial eta auzo elkartek egin dute bat deialdiarekin, eta 12:00etan... [+]


Gasteiz antzokia: arnasgunea arnasestuka

Aurreko mendeko azken hamarkadan, Bilboko Kafe Antzokiak lortu zuen erreferentzialtasunak kutsaturik, Gasteizen ere tankerako espazio bat sortzeko egitasmoa lantzen hasi ziren zenbait lagun. Ia 30 urte joan dira. Bide nekeza, gazi-gozoa eta gorabeheratsua izan da. Aurten,... [+]


Zahartzaroak

Zahartzearekin aldaketa fisiologiko, emozional eta psikologikoak gertatzea unibertsala bada ere, horiek lurreratzeko modu materialak, sozialak eta pertsonalak ez. Maiz zahartzaroa singularrean deklinatzen da baina elikadura, energia, ura, hezkuntza edo osasun zerbitzuetara... [+]


Eguneraketa berriak daude