Irakurleak galdezka: Kiwia

  • Yang tao pare bat landatuta dut, arra eta emea. Orain dela hiru urte emeak hogei fruitu eman zizkigun baina iaz eta aurten bat ere ez. Inausketa dela-eta arazoren bat dugula suposatzen dut. Enborretik ezker eta eskumara doazen adar nagusiak ere moztu beharko dira? Eskerrik asko. Edorta Miranda (Leioa).

Kaixo Edorta. Kiwiaren jatorrizko izena da yang tao. Arra eta emea, lehen urteetan biak antzera inausi behar dira, eusteko jarritako egituran zabaltzeko. Lan horretan adar nagusi izango direnei mutur ahulak kentzea komeni da, urtetan fruta asko hazteko gai den egitura indartsua sortzen ari baitzara. Behin zabalduta, fruta emateko desberdin inausi behar dira. Arra lorea eman ondoren, beti, udaberrian sartuta. Haren lan guztia loreak ematea da, emearenak polinizatzeko; beraz neguan ez inausi, behin lorea pasatakoan baizik. Gero, hurrengo negua artean, adar berriak eman eta hurrengo urteko loreak prestatzeko nahikoa denbora izango du. Emea aldiz lorea eman aurre horretantxe inaustea komeni da, beti ere fruta adar nagusietatik bertan zintzilik izan behar duela pentsatuz. Honetarako, adar nagusi horietan adar motz eta ahulak utzi behar dira eta inausten ditugunak bi edo hiru begi utziz, horietatik hurrengo urtetan loreak eta fruituak emango dituzten adar txikiak sor daitezen.


ASTEKARIA
2009ko azaroaren 01a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
Gorka Peñagarikano Goikoetxea
#2
Zigor Olabarria Oleaga
#3
Gorka Bereziartua
#4
Estitxu Eizagirre
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Galderak
2017-12-31 | Jakoba Errekondo
Irakurleak galdezka

Kaixo Jakoba. Etxe inguruan 4-5 sagarrondo ditugu. Noiz inausi behar dira?

Larraitz Aurrekoetxea (Elorrio)


2017-12-24 | Jakoba Errekondo
Irakurleak galdezka

Kaixo Jakoba, permakultura erara jarria dugu baratzea, eta azkenaldian barazki artean perretxiko batzuk ari zaizkigu ateratzen. Zer esan nahi du horrek? Eta desorekaren baten adierazle balitz, zer egin genezake zuzentzeko?   

Bego Tapia (Altzo)


2017-10-01 | Jakoba Errekondo
Irakurleak galdezka

Kaixo Jakoba. Hur zuhaitz bat dugu eta urtero ale mordoa izaten ditu, baina heldu ahala guztiak erortzen dira zulo txiki batekin, “hutsik”, ustelduta... Zer izan daiteke? Sagarrondo eta aranen alboan dago.

Ana Zarandona (Etxebarria)


2017-09-17 | Jakoba Errekondo
Irakurleak galdezka

Kaixo! Baratzea argazkiko belar txarrarekin josita daukagu. Zer da? Ba al dago baratzetik kentzeko modurik? Ahal duzunean erantzuterik izango bazenu eskertuko nizuke.

Asier Altuna (Azkoitia)


2017-09-10 | Jakoba Errekondo
Irakurleak galdezka

Kaixo Jakoba. Veza soloari buelta eman ostean ortuariak landatu edo erein baino lehen karea dantzatzea egoki?

Juan de Atxirika (Murueta)


Eguneraketa berriak daude