«Goazen emakumeak espaloiaren erditik»

  • Euskal Herrian egon, Granadan egon, bere tokian dago.
Isa Bernal
Dani Blanco

Psikologia ikasi zenuenean garbi zeneukan gero zertan lan egin nahi zenuen?


Ez. Almerian emakume taldetxoetan militatzen hasi nintzen. Unibertsitateko talde antimilitaristaren barruan zegoen emakume taldean eman nuen izena. Azkenean, emakumeok talde antimilitaristatik kanpo antolatu genuen gure burua, eta hor hasi nintzen feminismoa arnasten. Gero Neskaixe emakumeen liburu-dendaren proiektua sortu zen...
 

Zergatik dira garrantzitsuak emakumeen liburu-dendak?


Feminismoa kalera eramaten dutelako. Liburu-dendak liburu-denda baino askoz gehiago dira: emakumeen topaleku dira. Bestela oso zaila da material feminista ezagutzen duten liburu saltzaileak topatzea, norberaren mailaren arabera gomendioak egingo dizkigutenak. Feminismoak alderdi intelektual oso garatua du; baina ez dugu denok unibertsitario izan beharrik. Fanzineak, saiakerak, komikiak... Material hori guztia erakusleihoan jartzeak funtzio sozial handia betetzen du: espazioa okupatzea da, ikusgarritasuna lortzea.
 

Festak egiten zenituzten liburu-denda aurrera ateratzeko?


Emakumeen Munduko Liburu-Denden Sarean Madrilgoak eta Bartzelonakoak ezagutzen genituen, eta gure proiektua jarri genuen abian Bilbon. Liburu-dendaren beste aldean tetegia zegoen, emakumeentzako espazio bat, topaleku bat, txoko ludiko bat. Baina oso gaizki atera zitzaigun, gazteak ginen eta ilusioz gainezka geunden, baina oso gutxi genekien liburugintzaz. Festak egiten genituen dirua ateratzeko. Bilboko festetan txosna ematen zuen hark. Astelehenean izugarrizko kalimotxo usaina zegoen, eta oinak lurrera itsasten ziren... Eta gu gure liburutxoekin! Azkenean itxi egin behar izan genuen. Baina ordurako banekien emakumeekin lan egin nahi nuela, feminismotik eraiki nahi nuela nire bidea, eta orduan izan nuen aurreneko kontaktua autodefentsa tailerrekin.
 

Zer premisatik abiatzen dira autodefentsa tailerrak?


Sinestezinezko biolentzia matxista dagoela, eta hura identifikatzen eta hari aurre hartzen jakin behar dugula. Prebentzioa lantzen dugu. Garrantzitsuena identifikatzea da, hainbeste gauza dauzkagu normalizatuta! Tailerretara etortzen diren emakumeek bortxaketari edo hilketari buruz hitz egingo diegula uste dute, baina hori ez da izebergaren punta baino. Horretara iritsi aurretik gauza asko gertatzen dira, eta mikromatxismo horiek normalizatzen ari gara barre txikiekin, txisteekin, aitzakia merkeekin... Mozkortuta zegoen, drogatuta zegoen, behin baino ez da izan... Aitzakia pila bat dauzkagu erasoari eraso izena kentzeko. Ez gara ekintza horiek salatzera ausartzen. Eta ez naiz legalki salatzeaz ari, momentuan bertan geldiarazteaz baizik. Izugarrizko nahaspila dago genero-indarkeriaren inguruan, eta korapilo hori askatzen saiatzen gara gako batzuk emanda.
 

Gorputza bezainbeste edo gehiago landu beharko da burua.


Tailerrak bi atal ditu: psikologikoa eta fisikoa. Wendo autodefentsa deitzen diogu, baina ez dugu sekula wendo hitza erabiltzen, jendeak arte martzialekin lotzen baitu segituan, eta ez du inongo zerikusirik. Atal fisikoan teknika erraz-errazak erakusten ditugu, edozeinek egiteko modukoak. Alderdi psikologikoa da gogorrena, ikasteko gaitzena. Nik jakin baitezaket ukabilkada bat ematen, baina gero eman egin behar da. Zer gertatzen zaigu defendatzen jakitetik defendatzera arteko tartean? Ez gara ausartzen, beldurtu egiten gara, gero zer gertatuko den pentsatzen dugu, ea beste ukabilkada batekin erantzungo digun... Autoestimua lantzen dugu; emakumeen arteko elkartasuna; genero-indarkeriari buruz eztabaidatzen dugu: zergatik mantentzen den, norentzat den onura, mikromatxismoak identifikatzen saiatzen gara... Bloke psikologikoa garatu dugu hainbat dinamikaren bidez dauzkagun mugak desblokeatzeko, mitoak eta gezurrak deseraikiz, ideia feministak landuz, feminismoa kalera ateraz, diskurtsoa landuz, feminismoari aurpegiak eta gorputzak jarriz.
 

Nola identifikatzen dira mikromatxismo horiek?


Norberaren eguneroko bizitzan arakatzetik hasi behar da. Tailerretan eraso sexistarik jasan ote duten galdetzen diet emakumeei, eta hasieran denek ezetz erantzuten dute. Baina adibide bat jartzea nahikoa da denak, banan-banan, eraso sexisten adibideak jartzen hasteko, gertatu zaizkienak, bata bestearen atzetik. Eraso sexistak jasan ditugula onartzea gertatzen zaizkigun hainbat egoerari izena jartzea da, ez besterik. Izendatu ezean badirudi ez direla existitzen. Eraso, indarkeria... Halako hitzak saihesten saiatzen gara, guri ere gogorra egiten baitzaigu erasotuak izan garela onartzea. Indarkeriak ez du zertan jipoi forma izan, traba egiten dizun komentario bat izan daiteke, zure espazioa ez errespetatzea, telebistako iragarkiak, anorexia eta bulimia... Hori emakumeen aurkako indarkeria argi eta garbia da.
 

Zeintzuk dira emakumeek aipatzen dituzten erasoak?


Neska gazte askok mutil-lagunek sakelakoa miatzen dietela aitortzen dute, nork deitzen dien jakiteko. Sexu maskulinoko lagunak badauzkate, izena aldatzen diete telefonoan: Jabi jarri beharrean Teresa jartzen dute, mutil-lagunaren erreakzioaren beldurrez. 15 urterekin ezin dute gizonezko lagunik izan! Nerabe askok kondoirik gabe izaten dituzte sexu-harremanak mutil-lagunei hala gustatzen zaielako eta, baldintza hori onartu ezean, abandonatuak izateko beldurra dutelako. Izugarrizko xantaia emozionala jasaten dute. Gustagarri izateko kondoirik gabe egin behar dute. Eta horretan erortzen dira. Janzteko moduan gauza bera: mutilentzat erakargarriak izateko ikaragarri deserosoak diren arropak janzten dituzte, hotza pasatzen dute, orekarik gabe gelditzen dira takoiak janzteagatik...
 

Eta emakume helduagoen kasuan?


Esaterako, kalean bakarrik ibiltzeari egiten diote erreferentzia. Ibilera bera al daukagu emakumeok egunez eta gauez? Nola ibiltzen gara emakumeok gauez? Makurtuta eta uzkurtuta, sakelakoa edo giltzak eskuan... Emakumeon arteko harremanak ere aipatzen dituzte, zergatik dagoen gure artean halako lehiakortasuna...
 

Erasotzeko eta defendatzeko hainbat modu daude.


Bai, eta guztiak landu behar dira: begirada, ahotsa, gorputza, jarrera... Nola begiratzen dugun, gure ahotsak zer transmititzen duen, gure gorputzak zer esaten duen. Hori lantzea da prebentzioa. Defentsa fisikoa azkena da, eta hobe sekula erabiltzeko beharrik ez badugu. Eskoletan sekula ez dut esaten ukabilkadak jotzen hasi behar garenik! Baina egia da ukabilkada bat jotzen jakite hutsak segurtasun handia ematen duela: zure burua fisikoki defendatzeko gai ikusten baduzu, agian ez duzu mutil bati begietara begiratzeko beldurrik sentituko, eta hori nahikoa izango da hark atzera egiteko. Edo ezetz irmotasunez esaten ikasiko duzu, eta ez barre txikien artean, ezetzaren, lotsaren, beldurraren eta baietzaren artean. Eztabaidatan ez sartzen ere erakusten dugu. Imajinatu mutil batek berarekin joateko eskatzen dizula eta ezetz esaten diozula, eta hark zergatik? galdetzen dizula. Azalpenak eman beharrean mozten ikasi behar dugu, ez dugu zertan elkarrizketan jarraitu. Atseginak, menpekoak eta pasiboak izaten irakatsi digute, eta kosta egiten zaigu zakarrak izatea. Nahi dugun modukoak izan gaitezke, baina batzuetan irmo jarri beharra dago. Inori ez zaio gustatzen mugak markatzen ibili beharra, baina ez dago beste biderik.
 

Hitza ere lantzen duzue?


Emakumeen eta gizonezkoen hitzak ez du pisu bera. Emakumeek, arretarik bereganatuko badute, behin eta berriz erakutsi behar dute azkarrak direla eta gauza interesgarriak esateko gai direla. Kontuan hartzen diren emakumeak, oso irmoki hitz egiten duten horiek izan ohi dira, nolabait esateko, hitz egiteko eredu maskulinoa imitatzen dutenak. Niri asko gustatzen zait horrekin jolastea: gauza bera tonu diferentetan esaten badut ez dut emaitza bera lortzen. Irmoki hitz egiten badut kasu egiten didate, baina oso gauza interesgarriak esan ditzaket modu zalantzatian! Badirudi dudak pisua kentzen diola hitzari. Gauza interesgarri askoak esan daitezke ahots apalean edo ahots zoli-zoliarekin. Emakumeoi askotan gertatzen zaigu zerbait esan eta inork kasurik ez egitea. Handik bi minutura gizon batek gauza bera esan eta guztiek erreakzionatzen dute.
 

Nolakoa da emakumeen begirada, ahotsa, gorputza... hau guztia landu aurretik?


Uzkurtuta ibiltzen gara, ezkutuka, behera begira eta espazioa okupatu gabe. Beti esaten dugu espazioak berreskuratu behar ditugula, geure lekua hartu behar dugula. Ez dugu espaloian paretaren ondotik ibili beharrik, har dezagun lekua, goazen espaloiaren erditik. Lagunekin goazenean ez dugu zertan elkarri kateatuta joan, elkarren babesean. Edo komunera binaka joatea. Zergatik egiten dugu? Babestuago sentitzen garelako, elkarrekin hitz egiten dugun bitartean zailagoa izango da inor gure espazioan sartzea. Ezin dut ezabatu eta ez dut nahi-ra igaro behar dugu. Zerbait egiten ez badugu izan dadila nahi ez dugulako, ez mugatuak sentitzen garelako. Erasoaren irudiak izu handiagoa eragiten digu erasoak berak baino. Asko gara eraso gogorrik jasan ez dugun emakumeak, indarkeria sotila da jasaten duguna, baina erasoren bat jasateko beldurrez gauza asko egiteari uko egiten diogu, eta onartu egiten dugu.
 

Zergatik da garrantzitsua gorputza entrenatzea?


Autodefentsa ikastaroak egiten dituztenean, emakumeak zeharo harrituta gelditzen dira duten indarrarekin, malgutasunarekin. Sekula ez digute erakutsi gure gorputza lantzen. Gizonei bai. Txikitatik egiten dituzten jolasak gorputza lantzera bideratuta daude, borrokaren simulazioak dira horietako asko, elkar neurtzen dute, indarrak alderatzen dituzte... Guk ez dakigu horri buruz ezer. Ariketak egiten hasten garenean gure ezaugarri ezezagun asko deskubritzen ditugu. Ahulak garela erakutsi digute, eta frogatzen saiatu gabe, onartu egin dugu: buruak maiz irabazi egiten dio errealitateari. Ikastaroan oso politak dira indarra lantzeko ikastaroak, geure indar propioaz jabetzen baikara; baina ez hori bakarrik, besteei begiratzen ikasten dugu, eta erreferenteak sortzen. Esaten dugu: Begira ze hanka dituen horrek! Edo, a ze giharrak! Ez diogu elkarri sekula begi horiekin begiratu. Badakigu gure artean nor den polita eta nor zatarra, bakoitzaren galtzen neurria ere badakigu... baina ez dakigu nor den azkarra korrika, nor den indartsua, nork dauzkan izugarrizko hartz-eskuak, nork duen erantzuteko azkartasuna eta abilezia... Gauza horietaz ohartzea magikoa da. Gure burua beste emakume batzuengan islatuta ikusteak erreferenteak sortzen laguntzen digu, eta indarraren, azkartasunaren eta malgutasunaren erreferente bilakatzen ditugu emakumezkoak ere.
 

Nola defenda dezakegu gure burua defentsiban egon gabe?


Oso garrantzitsua da hori, psikologikoki oso gogorra baita defentsiban egotea. Juxtu horretan laguntzen dute autodefentsa ikastaroek. Segurtasun falta da tentsioan egotera garamatzana, segurtasun falta hori ezkutatzen egon beharra. Baina zure buruarekin benetan seguru sentitzen zarenean desagertu egiten da tentsioa, jada ez baituzu ezer interpretatzen egon beharrik, erantzunak kalkulatzen egon beharrik. Naturalizatu egiten da prozesua.
 

Emakume guztiok jasaten dugu genero indarkeria?


Telebistak berak genero indarkeria praktikatzen du gugan, beraz, nor dago salbu? Ematen dizkiguten erreferenteak, rolak, estereotipoak... Denoi egiten digu horrek min. Beste gauza bat da denok ohartzen ote garen. Denok ez dugu hau lantzea eta beste eredu batzuk bilatzea erabakitzen. Emakume batzuk prest daude “onura” batzuen truke prezio hori ordaintzeko: zenbait girotako partaide izatearren, zenbait motatako gizonekin eta emakumeekin harremanak izatearren... Eta egia da nolabaiteko kostu pertsonala ere baduela sistema hau aldatzen saiatzeak, eta bereziki neska gazteentzat ez da batere erraza kostu horiei aurre egitea.
 

Zein da emakumeek erasotzaileaz izaten duten irudia?


Oso estereotipatua: ezezagun bat imajinatzen dute, izugarrizko gizon puska, handia, indartsua, esku bat mugitu orduko lurrera botako gaituena. Oso zaila egiten zaie erasotzailea beren zirkuluaren barruan identifikatzea. Urrundu egiten dute: erasotzailea etorkina da, ez du beren hizkuntzan hitz egiten, ez da beraien girokoa... Zailenak berdinetik berdinerako harremanak dira, lagunen artekoak. Azpeitian egindako tailerretan esaten zidaten, marokoar bat etorri eta besotik heltzen badit?. Nik galdetzen nien, eta gauza bera azpeitiar batek egingo balizu?. Kasu horretan onartzen zuten ez zutela erreakzionatuko. Berdinetik berdinerako taldeetan erasotzaileek inpunitate handiagoa izaten dute desberdinen artean baino. Zigorgabetasun handia dago: eraso egin dit, baina ezaguna denez... Erasoen %80 gertuko zirkuluan gertatzen dira, erasotzaileak normalean ez dira ezerezetik agertzen. Egoera sexistak planteatzen ditugunean ere, lehenengo erreakzioa ba nire mutil-laguna ez da horrelakoa! esatea izaten da. Guri ere lotsa ematen digu inoiz erasoren bat onartu eta, are, onetsi dugula aitortzeak.
 

Gazteen arteko indarkeriazko harremanak aztertzen ari zarete. Zergatik jarri fokua gazteengan?


30 urtez azpikoak ziren 2007an eraildakoen %20, eta datu horiek alarma piztu zuten. Mikromatxismoari dagokionez, indarkeriazko jarrera pila bat ikusten ditugu: parranda-gauak narratzean sasi-bortxaketak kontatzen dituzte barre txikien artean: Ligatzerakoan neska mozkortuta badago, askoz hobeto!... eta halakoak esaten dituzte. Badirudi emakumeek gaur egun askatasun handiagoa dutela; sexurako bikotekidea nahi dutenean alda dezaketela; harreman bat baino gehiago izan dezaketela... Baina gezurra da. Oso estigmatizatuta daude halako jarrerak. Gauza batzuk esaten ditugu, baina ekintzek bestelako gauzak adierazten dituzte. Emakumeak pasiboa behar du izan ligatzeko orduan, objektua, aukeratua... Indarkeriazko harremanak ari dira sortzen.
 

Zergatik ematen du kalanbrea feminismo hitzak?


Boterean daudenek oso ondo lan egin dutelako hori horrela izan dadin. Estigmatizatu egin dute feminismoa, ez diote sekula seriotasunik aitortu, ez dute mugimendu politiko gisa tratatzen. Boterearen diskurtsoaren arabera, ideia estrainio batzuk aldarrikatzen dituen emakume talde bat da feminismoa, eta hori saldu dute. Feminismoak mundua aldatzeko moduko diskurtso politikoa du. Ez gara gure gaiez hari. Mugimendu politiko egituratua da, jendarte osoari begiratzen eta eragiten diona. Baina patriarkatuari ez zaio batere interesatzen hori onartzea. Egin duten gauza ikaragarrienetakoa feminismoa matxismoaren parean jartzea izan da, dikotomia absurdu eta zentzugabe hori sortzea. Faborez! Nola izango da feminismoa matxismoaren aurkakoa? Horregatik, neska gazteek ideia feminista batzuk berenganatu dituzten arren ez dizkiote lorpen horiek feminismoari egozten. Gehienek ez dute feminismoaz hitz egiten, feminismoa ez dago normalizatua.
Nortasun Agiria
Isa Bernal Bilbon jaio zen 1974an. Psikologia ikasi zuen Almerian, eta bertan hasi zen emakume taldeetan parte hartzen. Lizentziatutakoan, Bilbora itzuli eta emakumeentzako liburu-denda bat ireki zuen lagun batekin batera: Neskaixe. Bi urtez izan zuten zabalik. Geroztik, emakumeen autodefentsa tailerretako edukiak diseinatu ditu, baita metodologia eta parte-hartze estrategiak garatu ere. Granadan bizi da, baina egunotan Euskal Herrian dabil ikastaroak ematen.
Wendo autodefentsa
“Wendok emakumeen bidea esan nahi du japonieraz. Erasoak lantzen zituen emakume feministen talde bat hasi zen autodefentsa mota hau lantzen Kanadan, orain dela 40 urte. Lehen arte martzialetan ematen zuten izena beren burua defendatzen ikasteko, eta ikusten zuten ez zuela ezertarako balio. Fisikoaz gain alderdi psikologikoa ere landu behar zutela pentsatu zuten”.
AZKEN HITZA
Liburu gomendagarriak
Feminismo para principiantes. Nuri Varela. Ediciones B, Bartzelona, 2005.
 
Los feminismos a través de la historia. Ana de Miguel. http://www.nodo50.org/mujeresred/feminismo.htm
 
Cuadernos inacabados. Hainbat autore. Horas y horas argitaletxea.
 
Luna roja.
Miranda Gray. Gaia argitaletxea.
 
Mujeres malqueridas. Mariela Michelena.
 
Mujeres que corren con los lobos. Clarisa Pinkola Estés. Argitaletxea: Zeta (bolsillo).
 
Mujeres preocupando aldizkaria.
 
Le deuxième sexe/El segundo sexo.
Simone de Beavoir.
 
Deshacer el género. Judith Butler. Paidós, 2006.
 
10 palabras clave sobre mujer. Celia Amoros. Argitaletxea: Verbo divino.

Azkenak
Dela klima aldaketa, dela Ukrainako gerra, arrakalatu egin da Artikoko bake neurtua

Artikoari begira jarri eta XXI. mendeko erronka eta arazo handienez hitz egiten bukatzen dugu aski fite: geopolitika, edo hobeki erran gerlak eta klima larrialdia. Horretaz kontziente, Artikoko Batzarraren baitan egin ahala eraikitzaile eta bakezale izateko jarrera izan dute... [+]


Etorkizunean ere mendien alde

Orain dela hogei bat urte izandako mehatxuak datoz Gipuzkoako mendietara berriro ere, eta ez nolanahiko neurrian, gainera; tamaina eta kantitate handiagoan baizik. Proiektuok –bakarren bat jadanik eraikia; Zubietako erraustegia, kasu– landa-eremuan edota mendian dute... [+]


Migratzaileei hizkuntza harrera egiteko jardunaldiak egingo dituzte Gasteizen

Urriaren 10 eta 11n Gasteizko Europa Jauregian egingo dira Euskalgintzaren Kontseiluak eta Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak lankidetzan urtero antolatzen dituzten jardunaldiak.


Iruñeko Ezpala tabernari eraso egin zioten Boixos Nois taldeko ultren kontrako akusazioa artxibatu du epaileak

Iturramako taberna herritarrari eraso egin zioten egunean bertan Iruñean ziren arren, salatutakoan parte hartu zutenik ezin dela frogatu dio epaileak. 2022ko azaroan Ezpala taberna txikitu eta bertan ziren bezeroak jipoitu zituzten Bartzelonako ultrek.


2024-09-26 | ARGIA
Realeko entrenatzaileak euskaraz jarraitu zuen, zenbait kazetari frantziar kexatu arren

Realeko futbol taldeko entrenatzaile Imanol Alguacilek, Nizan, Europako Ligako partiduaren aurretik eskainitako prentsaurrekoan euskarazko hedabideei euskaraz erantzuten ari zela, hainbat kazetariren kexa entzun behar izan du. Duela astebete antzeko egoera gertatu zen... [+]


EH Bilduk, EAJk eta PSE-EEk akordioa adostu dute Osakidetzako lan eskaintzen eredua berrikusteko

Osakidetzako lan eskaintza publikoen eredua "berrikustea" eta kontsolidazio prozesuak "bukatzea" galdatzen duen ekimen parlamentarioa adostu dute hiru alderdiek.


2024-09-26 | Eneko Atxa Landa
Donostiako Zinemaldia 6. eguna
Por donde pasa el silencio


Greba arrakastatsua Nafarroako Hezkuntza Publikoan

Nafarroan hezkuntza publikoko milaka irakasle greba egitera daude deituta ostegun honetan eta mobilizazio ugari iragarri dituzte sindikatuek. Ratioen jaitsiera, plantillak egonkortu eta gainzama arintzea eskatzen dute, besteak beste: "Gobernuari dagokio hezkuntza publikoa... [+]


2024-09-26 | Euskal Irratiak
Baionako Ospitaleko ehunka langile mobilizatu dira lan-ordutegien berrantolaketaren kontra

Euskal Kostaldeko ospitaleko zuzendaritzak aurkeztu duen lan denboraren berrantolaketa proiektuaren salatzeko, intersindikalak mobilizaziorako deia egin zuen asteartean. Berrantolaketa proiektu horrek 2002an sortutako hitzarmena hausten duela diote sindikatuek, besteak beste RTT... [+]


2024-09-26 | Gedar
Ertzain bat Desokuparen parte dela argitaratu dute

Otavio da Silva ertzaina irakasle aritzen da Desokupan, eta emakume gisa dago erregistratuta. Bestalde, badirudi udan bere bikotekidea erailtzen saiatu zen ertzaina ez dutela Poliziatik bota.


Gaza iparraldeko zibil guztiak kanporatzea aztertzen ari da Netanyahu, begirada Libanon jarrita dagoela baliatuta

“Zonalde militar itxia” bilakatuko litzateke Gaza iparraldea, eta palestinar zibil guztiak kanporatzea ekarriko luke. Astebetean joaten ez diren guztiak helburu militar gisa hartu eta hil egingo lituzkete, planaren arabera.


Armen salmenta sekretupean mantentzeko akordioa daukate Israel eta Espainiaren artean

José Luis Zapatero Espainiako presidente zela hasi ziren akordioa lantzen 2011n eta 2014an gauzatu zuten Espainiako Mariano Rajoy eta Israelgo Shimon Peres presidenteek. Publico komunikabideak eman du akordio horren berri.


Sail Ofiziala. 6.eguna
Ihes egin heriotzari, aurrerantz

Izaten da, tarteka, dena loturik dagoenaren sentsazioa. Denetarik-edo ikusteko aukera izanen da Zinemaldian, baita Sail Ofizialean ere, marko baten pean betiere. Ikusi ditugu umore ukitudun batzuk, negarra eragiterainoko dramak, suspenseak, dokumental tankerakoak, baita... [+]


Eguneraketa berriak daude