Kuna haurrak eta irakasle gaztelaniadunak

Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Kuna Yala, kuna herriaren lurraldea, Panama ipar-ekialdean dago eta Kolonbiako mugaraino iristen da, Karibeko itsasertzean zehar. Kultura arteko Hezkuntza Elebidunaren erreforma gauzatzen ari dira, zer konpondua bai baitaukate.
 
Robert Scarcia kazetariak idatzi du Panamako kuna herriari buruz www.gipuzkoaeuskara.net webgunean. Hezkuntzan kuna herriak eta, batez ere, kuna hizkuntzak duen egoeraren isla da Scarciak kontatutakoa: “2002an, 2003an, 2004an eta 2005ean, haurrek gaztelaniadun irakasleak izan zituzten haur eskoletan, eta kuna hiztunik ez. Kuna haurrek beren hizkuntza baino ez dakite, ordea, eta ezin dute ikasketa prozesu normala osatu, halakoetan ama hizkuntza erabiltzen baita komunikazio tresna nagusitzat. Horregatik dira kuna haurrak hain lotsatiak, itxura batean”.

Azkenak
Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.