Gameluak eta irakasleak


2008ko ekainaren 22an
Paula Kasares
Paula KasaresMikel Saiz
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Duela hilabete batzuk César Vidal COPEko esatariak euskararen gainean errandakoa zabaldu zen gure artean. Euskara hizkuntza primitiboa dela ez baitu unibertsalik atzematen. Euskara partikularretan oinarritua dela (pagoak, pinuak, makalak...), unibertsalik dagoenentz ere somatzen ez duen giza adimen erabat garatu gabeari lotua. Horregatik, unibertsala adierazteko (arbola) hizkuntza mailegura jo behar izan duela.

Anitz izan ziren erreakzioak eta erantzunak. Nik ez nion erantzun, baina lagun filologo batzuen erantzun idatziak irakurri eta gozatu nuen haiek emandako erantzunez.

Ia ahantzita nuen kontua, duela bi aste artio. Errefuxiatu sahararren kanpamentuetara berriki egindako bidaia kontatu nien Unibertsitateko lankide batzuei. Filologo eta antropologo senak bultzaturik nola animatu nintzen, ohiko agurrez gain, hassania hizkuntzaren hitz batzuk gehiago ikastera. Sahararrek te hartzearen zeremonia solasean aritzeko bereziki probesten baitute, tea edaten ari gineneko batean hasi nintzaien galdezka. Gamelua, adibidez: “Nola erraten duzue gamelua?” galdegin nien. Eta haiek, berehala erantzun ez eta galdegiten hasi zitzaizkidan: “Gamelu arra ala emea? Gamelu umea ala gamelu heldua? Gamelu bakarra ala gamelu taldea? Gamelu ar taldea, gamelu eme taldea ala gamelu ar-eme taldea?...”. Guztietarako hitzak zituzten. Adibidea egokia ez zela pentsaturik, bertze bat eman nien: te ontzia, hain justu, tea edaten ari baikinen. Haiek berriz: “Te ontzi handia ala txikia? Bertakoa ala kanpotik ekarria? Egunerokoa ala berezia?”. Horietarako ere hitz andana zuten. Etsirik, gamelua eta te ontzia, edozein, edonolakoa, edonongoa, edozertarakoa... nola erraten duten ikasi gabe geratu nintzen.

Lankide erdaldunei ari nintzaien pasadizoa kontatzen eta, haien irri artean, bat-batean irrati ultra-katolikoko esatari hark errandakoaz oroitu nintzen. Momentu horretan saharar bat egon izan balitz gure artean eta galdegin izan baligu gure lanbideaz, begi bistaz denak unibertsitateko irakasleak izanda ere, erantzun ezberdinen parrastada hasiko zen: batek unibertsitate irakasle katedraduna erranen zuen, bertzeak irakasle titularra, hirugarrenak irakasle kontratatu doktorea, bertze batek irakasle laguntzaile doktorea, edo irakasle laguntzailea, edo irakasle elkartu doktorea, edo irakasle elkartua... Auskalo zer pentsatuko luke sahararrak gaztelaniaren gainean, akaso, haiendako gameluak bezain garrantzizkoak direla unibertsitate irakasleak gurean.

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Mendebaldeko Sahara
2025-07-23 | Josu Jimenez Maia
Marokoren estrategia zahar-berritua

"Saharar erradikalizatuek Estatu Islamikoaren burutza hartu dute Sahel-en". Izenburu asaldagarria, berriki argitaratua, baina hasierako asalduratik harago, testuaren irakurketa eta analisi sakonago bat eginda, honako ondorio hauek atera daitezke.

Kezka, ezinegona eta... [+]


2025-06-26 | ARGIA
Saharar haurrek uda bakean pasatzeko aukera izango dute Zeraingo aterpetxean

Horbel kooperatibaren proiektu bati esker, errefuxiatuen kanpamenduetan bizi diren Saharako hamabi haur hartuko dituzte bi hilabetez Goierriko udalerri horretan. Orkli kooperatibaren Orklidea ekimeneko dirulaguntza jaso du proiektuak.


“Traumak eta deserrotuta egoteak saharar guztion bizitzak zeharkatzen ditu”

Munduko gatazka ugariak kontatzera ohituta, oraingoan bere gatazka propioari jarri dizkio berbak Ebbaba Hameidak (Tindufeko errefuxiatu guneak, 1992) bere lehen eleberrian: Flores de papel (Paperezko loreak) (Peninsula, 2025). Hiru belaunalditako emakume banaren istorioak... [+]


2025-03-16 | Josu Jimenez Maia
Harearen pisua

Harea-erloju baten bidez irudikatu ohi da denboraren joana. Ospatu berri dugu Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoak 49 urte bete dituela iragan den otsailaren 27an. Urte hauetan guztietan, harearen pisuak ez du oraino estali Saharako populuaren askatasun-nahia eta... [+]


2025-01-29 | Julene Flamarique
Marokok “inolako azalpenik eman gabe” El Aaiunen sartzea eragotzi die Eusko Legebiltzarreko ordezkariei

Mendebaldeko Saharako giza-eskubideen egoeraren azterketa egiteko bidaia egin dute Euskal Fondoko eta Eusko Legebiltzarreko kide batzuek. Hegazkinetik ezin izan dute jaitsi ere egin. Legebiltzarkideek Marokoren jarrera “lotsagarria eta onartezina” dela adierazi dute.


2024-12-30 | Josu Jimenez Maia
Izenorde guztiak

Historikotzat nekez har daitekeen argazkiaren erdian agertzen den neskatoa idazten ari da, zer eta izenorde zerrenda bat: ni, zu, hura, gu, zuek, haiek. Beherantz begira egonik, neskatoaren begirada nolakoa den antzeman ezinik gelditu naiz ni.

Argazkilariaren lanari soraio,... [+]


Nafarroako Parlamentuak Espainiako Gobernuari exijituko dio Barajasko errefuxiatu sahararren deportazioak eteteko

Bizikidetasunaren eta Nazioarteko Elkartasunaren batzordeak Munduko Medikuak erakundearen eskaera onetsi du, PSNk aurka bozkatu duen arren. Irailean zehar 40 bat lagunek Mendebaldeko Saharatik Madrilera bidaiatu zuten nazioarteko babes eske eta dagoeneko haietatik hamasei... [+]


Frantziak Marokorekin bat egin eta Mendebaldeko Sahararen gaineko soberania aitortu dio

Emmanuel Macron Frantziako presidenteak Marokoko Mohamed VI erregeari gutuna bidali dio babesa adierazteko.


Hamalau egun atxikita egon den saharar ekintzaile politikoa libre utzi dute

Ostiral arratsaldean deportatu behar zuten, baina hegaldiaren komandanteak ez zuen sahararraren bidaia ahalbidetu, hegaldia segurua ez zela izango argudiatu zuelako, EFEk jaso duenez. Bilboko Guardia Epaitegiak larunbat goizaldean gaztearen “askatasun-gabezia... [+]


Loiuko aireportuan atxikitako gaztea deportatuko dute, Espainiako Auzitegi Nazionalaren aginduz

Ostiral arratsaldeko 15:00etan deportatuko dute Bilbotik Tangerrera doan hegaldi batean, EITBk informatu duenez. Espainiako Auzitegi Nazionalaren arabera, “gaur egun ez dago demandatzailearen bizitzarako edo osotasun fisikorako berehalako arrisku edo arrisku... [+]


Loiuko aireportuan ekintzaile saharar bat atxikita daukate duela 10 egunetik

Gizona Marokotik zetorren hegaldi batetik iritsi zen eta asiloa eskatu zuen, jazarritako ekintzaile politikoa zelako. Ukatu egin zioten eta gaur deportatu behar zuten, baina atzeratu egin dute. Abokatuek Auzitegi Nazionalaren aurrean aurkezturiko “erreguzko... [+]


2024-03-20 | Reyes Ilintxeta
Kristina Berasain. Sahararekin kateatuta
“Palestinakoa ikusita, zer egingo du orain Marokok Sahararekin?”

Arnas luzeko kazetaritza maite du Kristina Berasainek. Kazetaritza pausatua. Haimaz haima ibili da sahararrekin hizketan, kontakizunak eta testigantzak bilduz, gero horiek guztiak liburu eder batean harilkatzeko. Pasioz eta pazientziaz, ia 50 urte erresistentzian daraman saharar... [+]


2023-12-22 | Euskal Irratiak
Saharari buruzko euskarazko lehen kazetaritza kronika idatzi du Kristina Berasainek

Sahara, herri bat erresistentzian liburua argitaratu du Kristina Berasainek. Urte luzez jarraitu du Mendebaldeko Saharako gatazka, 2005ean BERRIA egunkariko kazetari gisa lurralde okupatuetara lehen aldiz bidaia egin zuenetik.


‘Saharari kantari’ diskoaren kontzertu solidarioa egingo dute Donostian

Mendebaldeko Sahararen alde egingo dute kontzertua hilaren 22an, Kursaalean. Bertan izango dira Oreka TX, Eñaut Elorrieta, Mikel Urdangarin, edo Minatu Embarek, Nayat Hosseinek eta Hayuh Ramsik artista sahararrak, besteak beste. Sahararrak gerran daudela ez dela ahaztu... [+]


Eguneraketa berriak daude