Andres Urrutia

“Euskararekin ez dugu arkeologia egin behar, biologia baino”

  • Andres Urrutiaren egunak 24 ordu baino gehiago dauzkala iruditzen bazaizu, oker zaude. Lo ere egiten omen du. “Lo ondo egitea baita beste gauza guztietan ondo aritzeko bide eraginkorrena”.
Sustrai Colina
2008ko otsailaren 17a
Andres Urrutia
Andres Urrutia Euskaltzaindiako buruaIñigo Azkona

Zure ikasleek, nola esan... oso... zorrotza zarela diote.


Irakaslea pentsatzen erakusteko dago. Jende askok uste du mundua ikasgelan bukatzen dela eta berez konpontzen dela. Ez! Jendeak jakin egin behar du ikasgelatik aparte badagoela mundu bat eta mundu horretan igeri egin beharko duela.

Igeri erakutsi partez, liburu artean ito gaituzte asko eta asko!


Unibertsitatean teorizazio larregi eta “praktika” gutxiegi dago. Hala ere, jendeak hasi behar du pentsatzen praktika ez dela osoa, teoria ere beharrezkoa dela, eta biak uztartzean dagoela gakoa.

Oso ondo geratu zaizu....


Esaten badizute “hemen duzu harria eta hasi pikatzen”, matrailuarekin ez daukazu zereginik, pikatxoiarekin hasi behar duzu. Mentalitateak egon behar du gaituta, beste guztiak tresnak baino ez dira.

Zurea bai harrikada! Notarioa eta euskalduna?!


Jurista euskaldunak bi buztaneko txakurrak gara, ala? Egin dezagun deabruaren abokatuaren lana. Euskararekin ez dugu arkeologia egin behar, biologia baino. Euskara bizirik dago.

Notarioekin ez arkeologiarik, ez biologiarik… Kobratzen duzuena ikusita!


Ez dut nire lanbidea aberastearen ikuspegitik ikusten, zerbitzuaren ikuspegitik baizik. Profesional ona izateko, notarioa da gizartera egokitu behar dena, ez alderantziz.

Horrek ez al du Euskaltzaindiarentzako balio? Teknologia berriekin, adibidez...


Horretan, akademiak edo asmatzen du edo etorkizun beltza dauka. Ezin diogu gure buruari arau-emaile izena jarri, baldin eta teknologia berrietan gu ere sartuta ez baldin bagaude.

Dena ez dela ohorezkoa, burua, osoa, eta urgazlea, konpai!


Hierarkia horrek bere premia eta nahitaezkotasuna baldin badu gobernurako beharrezkoa delako da. Baina horrek ez du parte hartzea kentzen. Hori hala, euskaltzain urgazleak gehiago inplikatu behar genituzke, ez izendatu eta ahaztu.

Txillardegi zer da, ohorezkoaren buru osoaren urgazlea?


Txillardegizale amorratua naiz, eta beti errespetatuko dut hark hartutako erabakia. Miresten dut horregatik. Txillardegi afera honen gainetik dago.

Euskaltzaindia ere oso goian ez ote dabilen. Kalean, behintzat...


Euskaltzaindia geroz eta presenteago egon beharko litzateke kalean. Hala ere, kalean ibiltzen gara. Pentsa, batzuetan sarrera hitzaldietan prozesioak ere egiten ditugu!
ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal honetan artxibatua: Arkeologia

Arkeologia kanaletik interesatuko zaizu...
Milaka urteko milaka petroglifo

Duela 12.000-5.000 urte inguru Indiako mendebaldeko kostaldeko ehiztari-biltzaileek egindako milaka petroglifo –arrokatan grabatutako irudi edo diseinuak– aurkitu dituzte Konkaneko kostaldean.


Txokolatea uste baino 1.500 urte zaharragoa da

Ekuador hegoaldeko Santa Ana-La Florida aztarnategian, kakaoaren kontsumo aztarnak topatu eta duela 5.300 urtetan datatu ditu hainbat unibertsitateko ikerlari talde batek, Nature Ecology & Evolution aldizkarian jakinarazi dutenez.
 


Klima aldaketari buruzko 3.800 urteko murala

Vichamako (Peru) aztarnategian ia hiru metroko murala aurkitu dute, giza aurpegiak, sugeak eta hazi antropomorfo bat dituena.


Kaanul erresumaren hedapena zizelkatuta

Guatemala iparraldeko La Corona aztarnategian K.o. VI. mendeko harrizko aldare ikusgarria topatu zuten iaz, eta, orain, 1,20 metroko piezak zizelkatuta zeukan informazioa jakinarazi dute.


Gizakiak egindako marrazkirik zaharrena

Hegoafrikako Blombos kobazuloan silkreta harrian okrez egindako marra batzuk aurkitu dituzte.


2018-09-09 | Ander Leon
Lourdes Herrasti:
"Saharako deshobiratze prozesuari esker, hamaika militar marokoarren kontrako epaia abian da"

Euskal Fondoak diruz lagunduta, ekainaren bukaeran Sahara Askean hainbat deshobiratze egiten ibili da Hegoak, EHUk eta Aranzadik osatutako lantaldea. Antropologoa, historialaria, irakaslea eta talde horretako partaide den Lourdes Herrastik testuinguru historikoaz, teknikaz, arazoez, harresiaz, orainaldiaz eta etorkizunaz hitz egin digu.


Ogia, nekazaritza baino zaharragoa

14.400 urteko ogia aurkitu du Jordaniako Shubayqa 1 aztarnategian Amaia Arranz Otaegi euskal ikerlaria buru duen Kopenhageko Unibertsitateko talde batek.


2018-05-17 | ARGIA
Euskal siderurgiaren erroak aurkitu dituzte: 300 haizeola Araba, Gipuzkoa eta Bizkaian

  Ikerlari talde batek antzina burdina egiteko erabiltzen ziren sistema prehidraulikoak inbentariatu eta aztertu ditu.


Sarkofago edo haragijale

Sarkofago hitzak erro grekoak ditu: sarkós haragia da antzinako grezieraz, phagein, aldiz, jatea, eta -o atzizkiak egilea edo akzioa burutzen duena esan nahi du.


88.000 urteko hatz zati baten garrantzia

El Nefud basamortuan (Saudi Arabia) , Al Wusta izeneko aztarnategian, Homo Sapiens espeziearen hatz fosilizatu bat aurkitu dute eta, uranio serieen bidez, Max Planck Giza Historiaren Zientzia Institutuak 88.000 urtetan datatu du.


ASTEKARIA
Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude