Energia garbitzat saltzen den negozioa

  • Nekazaritzaren sektorea energia-iturri berriztagarri bihurtzen hasi da, eta duela urte batzuetatik, soja edo ekilorea landatzen dira biodiesela edo bioetanola bezalako bioerregaiak, edo hobe esanda nekazaritza-erregaiak, lortzeko. Denak, ordea, ez daude aukera horrekin ados, nekazaritzaren prezioak eta oinarrizko elikagaiak garestitu egingo baitira.
Nekazaritza-erregaia erabiltzen duten gasolindegiek ekilorearen irudia daramate.
Dani Blanco
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
“Nekazaritza erakundeak, kooperatibak eta industria eraldatzaileak, Espainiako Nekazaritza Ministerioak koordinatuta, akordioa negoziatzen ari dira zerealak, erremolatxa, ardoa, ekilorea, koltza edo soja landatzeko. Horrekin, biodiesela, bioetanola eta antzeko bioerregaiak eskuratzea da helburua, industriarentzat errentagarritasuna eta lehengaien hornikuntzan segurtasuna lortzeko”. Horixe zekarren Madrilgo El País egunkariak, joan den urtarrilean argitaratutako albistean. 2010era bitarteko energia berriztagarrien garapenari buruz Europar Batasunak dituen aurre-konpromisoen testuinguruan kokatu zuen albistea. Horien arabera, Espainiako Estatuak gutxienez 1,5 milioi hektarea erabil ditzake helburu energetikoak dituzten produkzioak lortzeko. EBk dituen helburu berriekin, 2020rako horrelako lehengaien premiak areagotu egingo dira.

Inportazio asko (koltza batez ere) egin beharko direla aurreikusten bada ere, xede horretarako landaketen azalera bikoiztu egin daiteke. Azken kanpainan, nekazariek Espainiako Estatuan 220.000 hektarea erabili zituzten nekazaritza-energetikoen laborantzarako, baina laborari askok euren zereala merkatuan animaliek eta pertsonek jateko saltzen den zereala baino askoz merkeago saldu zutenez, horrelako produkzioak uztea pentsatu zuten. Bere aldetik, Energiaren Euskal Erakundeak (EEEk) bioetanola hornitzeko Hego Europako lehen guneak instalatu ditu Gipuzkoan eta Araban, EAE bioetanolaren nahasketaren banaketan aitzindari bihurtuz.

Zer dira biodiesela eta bioetanola?

Biodiesela jatorriz begetala den erregai berriztagarria da eta ekoizteko, lehengai berriztagarriak erabili ohi dira, bai olio-landareak –besteak beste, koltza, ekilorea edo palmondoa–, bai erabilitako olio begetalak. Bioetanola berriz, jatorriz begetala den alkohola da. Fabrikatzeko azukrean edo almidoian aberatsak diren lehengaiak erabili ohi dira, adibidez, erremolatxa, azukre-kanabera eta zerealak. Espainiako Estatuko Petrolio Operadoreen Elkarteak biodieselaren alde egin du eta bioetanolak gehiago kutsatzen duela esan du.

Bioetanola eta biodiesela bezalako nekazaritza-erregaiak iruzurra eta trikimailu hutsa direla diote EHNE sindikatuko kideek eta EBko Nekazarien Koordinakundeak. Euren ustez, nekazaritza-lehengaien helburua elikagaiak ekoiztea da. Horrez gain, haien aburuz, multinazionalek lehengai horiek nekazaritza-erregai bihurtzeko duten interesa ez da berotegi efektuari aurre egitea, oraingo petrolio-ekoizleekiko dagoen mendekotasuna murriztea baizik.

Multinazionalentzako negozio

Iritzi guztiak bat datoz zera esaterakoan: nekazaritza-erregaien garapenak nekazaritza-produktuen eta, ondorioz, oinarrizko elikagaien (ogia, esnea, arrautzak, oilaskoa…) garestitzea eragingo du. Washingtongo Internacional Food Policy Research Institute-n (Elikagaien Politika Inbestigatzeko Nazioarteko Institutuaren) esanetan, nekazaritza-erregaien estrategiak %20 eta %33 artean igoko ditu prezioak 2010. urtean eta %26 eta %135 artean 2020an. Beraien lurretatik botako dituzten nekazariek ez dute onurarik izango, multinazionalek bai ordea. Multinazionalek energiaren negozio berri hau euren eskuetan izango dute, jendeari pentsaraziz garbiagoa dela. Hala ere, horretarako soroak, basoak eta elikagaiak hondatuko dituzte. Lehenengo eta behin artoa, palmondoaren orriak eta koltza txikitu eta zukua atera beharko diote, erregai preziatuaren tantak lortzeko. Nazioarteko konpainia eta erakunde batzuek “energia-iraultza” berriaren antza hartu diote apustu honi, nahiz eta jende gutxiren esku egon. Hori dela-eta, petrolio, nekazaritza eta finantza-konpainia handiak elkarlanean ari dira sektorea lehenbailehen kontrolatzeko.

Petrolio eta energia-multinazionalak dagoeneko hasi dira mugimenduak egiten, 2010. urterako ekoizpen eta negozio-eskenatoki horretan kokatzeko. AEB eta Brasil aitzindariak izan dira. Europar Batasuna iazko uztailean hasi zen eta ondorengo helburua ezarri dio bere buruari: energiaren fakturazioaren %10 nekazaritza-erregaiak izatea. Hilabete horretan bertan Petrobas brasildarrak eta Galp portugaldarrak hitzarmena egin zuten Brasilen urtean 600.000 tona olio-landare ekoizteko eta biodiesela komertzializatu eta banatzeko. British Petroleumek (BP) 360 milioi dolar eman zizkion Kaliforniako Unibertsitateari, biodieselaren eta bioetanolaren garapenean aurrera egin zezan. Korporazio handiek eta multinazionalek dagoeneko sinatu dituzte hitzarmenak erregai horiek garatzeko. Hala nola, azpimarratzekoak dira Chevron eta Volkswagen; BP, Dupont eta Toyota; edota Repsol, Total, Cargill eta Singentaren artekoak.

Bionor, aitzindari

Euskal Herrian –eta Espainiako Estatuan– Bionor enpresa aitzindaria izan da erregai horiek sustatzen. 2000. urtean, utopia zirudien txoferrei biodiesela saltzea. Orduan, Bionor enpresa sortu zen, zenbait erakunde publikoren eta olio-enpresetako buruen arteko proiektu gisa. Lau urte itxaron zuten Euskal Herriko eta Espainiako gasolindegietan gasolinaz eta biodieselaz osatutako nahasketa saltzeko. Lehen lantegia Araban eraiki zen 2001-2002an eta 2004an jarri zuten martxan. 15 gasolindegirekin hasi ziren eta hiru urte eta gero, hamar aldiz gehiago dituzte. Produktu hori saltzen duten gasolindegietan ekilorearen irudia ikus daiteke. 2004an lehen fakturazioa 5,6 milioikoa izan zen eta, hurrengo urtean, 68,3 milioikoa.

Bionorrek inportatu behar izan zituen lehengaiak, besteak beste soja edo ekilorea. Hasieran, enpresa horren asmoa olio birziklatuak erabiltzea zen –ospitaletatik, hoteletatik eta antzeko lekuetatik ateratakoa–. Baina, azkenean, Brasilgo eta Argentinako soja eta ekilorea inportatzea erabaki zuten, Euskal Herrian eta Espainian ez baita, orain arte, industriarako zerealak edo ekilorea lantzearen alde egin.

Hego Euskal Herrian, biodiesela eta bioetanola ekoiztuko duten zazpi instalazio egitea aurreikusi dute. Lehen aipatutakoaz gain, beste bi lantegi daude martxan: bata Bilboko Portuan –bioetanola ekoizten– eta bestea Nafarroan. Bilboko Portuan biodiesela lantzeko beste lau instalazio egitea aurreikusi dute; bakoitzak 250.000 tona ekoizteko gaitasuna izango du. EAEk urtean 50.000 tona biodiesel ekoizteko asmoa du 2010. urterako eta urtean 220.000 tona bioetanol.

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ingurumena
5.000 eta 10.000 euro arteko zigorrak Aroztegiko zazpi auzipetuentzat

Iruñeko Hirugarren Zigor Auzitegiak 5.850 eta 9.450 euro arteko zigorrak ezarri dizkie Baztango Aroztegiko zazpi auzipetuei, derrigortze edo bortxa delituagatik. Baztertu egin du, ordea, talde kriminala osatzen zutela.


Suteak, noren mesederako?

Edozein arlotan, arazo bat suertatzen denean, eta ia inor ados jartzen ez denean, ohiko galdera plazaratzea da onena: Nori egiten dio mesede?


2025-09-15 | Iñaki Sanz-Azkue
Aspis sugegorria
Gorrian zuri

Sugea ikusi orduko: “Sugegorria!”. Telesforo Aranzadi zenak esaten baitzuen, begiek ez dutela ezagutzen dutena baino ikusten. Eta sugegorria ezagutu, ezagutzen dugunez (entzunaz, sikiera), hori bera izaten da joera: ikusten dugun suge oro sugegorria dela iruditzen... [+]


2025-09-15 | Garazi Zabaleta
Aztal
Iruñetik artzain eskolara, eta handik Otsagabira artaldea osatzera

Artzain gisa hirugarren kanpaina du aurtengoa Koldo Vicente Eseberrik. Familia Otsagabikoa izan arren, Iruñean bizi izan zen txikitatik, baina abeltzaintzaren munduarekin harreman estua izan du beti. “Osaba artzaina zen, haragitarako ardiak zituen hemen, eta txikitan... [+]


2025-09-15 | Jakoba Errekondo
Arboletarako eroa daukat

Bada Garde. Urrutira gabe hor dago, urrutieneko mugaren guardan. Umetan ezagutu nuen Garde, ez dut gogoan zenbat urte nituen, baina landatuta geratu zitzaidan han ikusi nuena.-


Suteak

Dei batek dena alda dezake. Eguna bai, bederen. Hurrengo orduetako martxa, sikiera. Ourensen dagoen lagunak jasotzen du Noainen dagoen Lugoko lagunaren deia. Dei bakar batek ekarri zituen Galizako elkarte bateko zortzi artzain eta ahuntzain bat etxera. Zoragarria izan zen... [+]


Basozainei argazkiak manipulatzea leporatu diete Valle de Odietako akusatuek

Valle de Odietako epaiketa epaiaren zain geratu da ostiral honetan Iruñeko Justizia Jauregian akusatuek deklaratu eta akusazioek eta defentsak haien ondorioak azaldu eta gero. Ez da aldaketarik egon alde bakoitzak egindako eskaeretan.


Apoak klima aldaketaren seinale

Vichamako (Peru) aztarnategian, arkeologoek 3.800 urte inguruko estatuatxo berezi bat aurkitu berri dute. Caral zibilizazioaren azken arokoa da, eta bi apo irudikatzen ditu.

Aztarnategi bereko hainbat hormairuditan gosetea, lehortea eta, finean, ingurumen krisiari lotutako... [+]


2025-09-11 | Nicolas Goñi
Munduko auzitegi gorenak klimari buruzko estatuen ardurak argitu izanak ze aldaketa dakar?

Garaipen historikotzat jo dute hainbatek: duela sei urte Ozeano Bareko estatu zaurgarrietako ikasle talde batek bultzaturiko ekimen baten ondorioz, Nazio Batuen auzitegi gorenak iritzia plazaratu du uztailaren 23an, zeinak munduko estatuek klima aldaketari begira dituzten... [+]


2025-09-11 | Xuban Zubiria
Hondartzan bainua hartzeko ordaindu egin behar

Italiako hainbat hiritan hondartzen eta itsasoaren izaera publikoa aldarrikatzeko mobilizazioak egin ditu udan Itsasoa Aske mugimenduak. Hondartzen erdia enpresa pribatuek kudeatzen dutenez, bainua hartzeko ordaindu beharra daukate herritarrek. Zonalde turistikoenetan ordainpeko... [+]


Trekutz eguna

2023ko uztailean jaso genuen berria antzuolarrok. Irimon bi aerosorgailu erraldoi jartzeko proiektu bat aurrera eramateko eskaera jaso zuela Udalak. Hasieran zalantzak eta galderak: nor zegoen proiektuaren atzean? Zein zen proiektuaren benetako helburua? Zein izango... [+]


2025-09-10 | Estitxu Eizagirre
Onintza Enbeita eta Feli Madariaga
"Azokako mahaiaren bestaldetik desprezioa ikusten da, asko"

Emakumea eta lurra elkartzen dituen liburua idatzi du Onintza Enbeitak: Bizitza baten txatalak. Gure aurrekoen bizimodua jaso du, andre baten ahotan: "Baserria bere horretan, erromantizismorik gabe". Feli Madariaga (1932, Baldatika, Forua, Bizkaia) da andre hori, lurrari... [+]


Frantziak lehen ministro berria du
Zein da Sébastien Lecornu? Antinuklearren etsaia, ehiztarien laguna, Macronen zale fidela

François Bayrouk dimisioa eman eta ordu gutxitara izendatu du Emmanuel Macron Frantziako presidenteak ordezkoa: Sébastien Lecornu izango da lehen ministro berria, aurretik Defentsa ministro izandakoa eta Macronen oso gertukoa. Oposizioa haserre mintzatu da, ezker zein... [+]


Eguneraketa berriak daude