Chucho Valdesek itxiko du Getxoko Nazioarteko Jazzaldia

Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Uztailaren 4tik 8ra izango da Getxoko Nazioarteko Jazzaldiaren 31. edizioa. Orotara 15 emanaldi eskainiko dituzte Algorta auzoan. Jaialdiari Aldo Romano, Louis Sclavis eta Henri Texier musikariek emango diote hasiera. Azken kontzertua, berriz, egitarauko musikari handienetako batek eskainiko du, Chucho Valdes pianista kubatarrak. Bi emanaldi horiek Biotz Alai plazan izango dira, beste hiru egunetako kontzertu nagusiak bezala: Paolo Fresu & Uri Caine (uztailaren 5ean), Charlie Haden Quartet West (6an) eta Lee Konitz Nonet (7an). Bestalde, Jazzaldiak iraungo duen bitartean, Fernando Barcenak 2005ean eta 2006an eginiko argazkiez osatutako erakusketa izango da ikusgai Getxon. Jazzaldiaren inguruko irudiak dira guztiak. Egitarau osoa www.getxo.net web gunean kontsulta dezakezue.

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Getxo
2025eko irailaren 17
Gurutzatuta

Eguneraketa berriak daude