Hauteskundeok foru ta udal
mapa aldatu digute
izan badira, pasa dira ta
tratuan hor dihardute
teknologia berriek zenbat
Botere eta entzute...
Demokrazia ere ia-ia
digitalizatu dute.
Kalkulagailu eta behatz bat
zerrenda festaren langai
ezker-eskubi jo du kolpea
baita asmatu ere, ai
batzuei hego muturrak moztu
ez nonbait hegatzerik nahi
baina, egiten utzi zutenei
ziri ederra ere bai.
III
Herri zati bat botorik gabe
non uzten dute horrela?
Hor erantzuna garbia izan da,
nota hartu dezatela
nuloak ere baliozkoak
noski balio dutela...
Baldin zenbaitek sinestu ezkero
baliozkoak direla
IV
Ta Nafarroa, askoren amets
ta aldaketa irudi
urte askotako ukazioa
urte askotako eskubi
baina ametsen langa noraino
jaitsi ote zaigu guri?
Orain Sanz ez den beste guztiak
ona ta dena dirudi.
V
Hizkuntza ardatz hartu ezkero
ez gaude oso txukunak:
a zer euskera daukaten Lazkoz,
Elorzak eta Azkunak
Sanz, Puras Prieto, Buen, De Andres Guerra...
presidente zein ahaldunak:
Zortzi aginte aulki nagusi,
eta zenbat euskaldunak?
VI
Bertso gutxitan azaldu ezin
botoen erabakiak
bozkaontziak itxi berritan,
ta ateak irekiak
egun batetik bestera, baina,
alda litezke guztiak
segun da nola trukatzen diren
programak eta aulkiak.
OHARRA: Aukera hau hautatuz gero hurrengo aldietan ez dizu galdetuko ze instantzia erabili nahi duzun.
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...