Bertso berriak... Aiako saltsari jarriak


2006ko azaroaren 05an

I

Larunbata zen ilunabarra
irailak hamaseiean
behorrak eta zaldiak proba
jokua zeukaten Aian.
Ikusmin latza sortu zuen hark
Gipuzkoa eta Bizkaian:
milatik gora jende dexente
huraxe ikusi nahian...
Norgehiagoka behar zuena
bukatu zuten ezbaian.


II

Plaza garbitze nahiz pisaketa
hura bazen ikusmina!
Ordu pare bat aurreraturik
jendeak egonezina.
Denok batera sartu nahiean
banaka behar zen baina,
asko kezkati ea lekua
bazen denentzat adina,
ikusi gabe inork etzuen
buelta hartu nahi jakina.


III

Galtzadari eta bere giroaz
hizketan ari ginela
proba harriari ehun kilo bota
eta kulunkan bezela,
esan genuen balantza hura
oso normala etzela.
Noizbait erantsi eta abiatu
zenean Bizkaiko Perla
hirurogeita lau ordu erdiz
eta tartean ustela!


IV

«Ondu baietza» artekariek
beste askok «gatxa dauka!»
baina halere Lanbru hasi zen
ia erlojuaren aurka:
ordu erdia betetzerako
jada ondu zuen marka,
ezetz jokatu zutenak triste
baietz jokatuak mauka!
eta besteok galdezka zeinek
egin ote zuen tranpa.


V

Perla galtzaile Lanbro irabazle
amaitu zen bien txanda
ikusle eta animaliak
batzuek plazatik joanda,
beste batzuek harria plazan
azpikoz gain buelta emanda:
horra argitu lehengo zalantza
harria azpia janda!
Hori horrela egin duena
nongo satorra izan da?


VI

Herri kirolak kultura omen
aritzen dira esaten,
horrela bada egun horretan
etxean ahaztuko zuten!
Halere segi bi aldetakoek
han bildutakoa jaten
baina ez kexatu gero ez bada
inoiz ikuslerik joaten...
Ez berriz ere ez badigute
ejenplu hoberik ematen.


ASTEKARIA
2006ko azaroaren 05a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Argiako Bertso jarriak
2023-01-10 | Imanol Lazkano
Bertso berriak, txapelketako finalari jarriak

Abenduaren 18an, Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako finaletik bueltan jarritako bertsoak.


Xanti Zabalari omenaldia martxoaren 16an
Bertso idatziei ahotsa emateko garaia

2019-03-03 | Miren Osa Galdona
Zeruko Argia eta ARGIAko bertso jarriak
Xanti Zabala "Lexo"ren emaria

2014-01-19 | Imanol Lazkano
Basarriren mendeurrenean
Doinua: Ari naizela

 

Bertsolaritza zeraman bere
bihotz eta bekokian
berrikuntza bat behar zuela
ere berak bazekian.
Ostatuetan jaio zen hura
txertatuaz antzokian
urrats berririk eman ez balitz
norabide... [+]

Eguneraketa berriak daude