Dani Blanco
II
Kalkulagailu eta behatz bat
zerrenda festaren langai
ezker-eskubi jo du kolpea
baita asmatu ere, ai
batzuei hego muturrak moztu
ez nonbait hegatzerik nahi
baina, egiten utzi zutenei
ziri ederra ere bai.
III
Herri zati bat botorik gabe
non uzten dute horrela?
Hor erantzuna garbia izan da,
nota hartu dezatela
nuloak ere baliozkoak
noski balio dutela...
Baldin zenbaitek sinestu ezkero
baliozkoak direla
IV
Ta Nafarroa, askoren amets
ta aldaketa irudi
urte askotako ukazioa
urte askotako eskubi
baina ametsen langa noraino
jaitsi ote zaigu guri?
Orain Sanz ez den beste guztiak
ona ta dena dirudi.
V
Hizkuntza ardatz hartu ezkero
ez gaude oso txukunak:
a zer euskera daukaten Lazkoz,
Elorzak eta Azkunak
Sanz, Puras Prieto, Buen, De Andres Guerra...
presidente zein ahaldunak:
Zortzi aginte aulki nagusi,
eta zenbat euskaldunak?
VI
Bertso gutxitan azaldu ezin
botoen erabakiak
bozkaontziak itxi berritan,
ta ateak irekiak
egun batetik bestera, baina,
alda litezke guztiak
segun da nola trukatzen diren
programak eta aulkiak.