Emakumeak borrokan
Twitter

Zer ari zara doing?

  • Hartu blog bat, telefono mugikor bat eta bat-bateko mezularitza programa bat (instant messenger delakoa) eta sartu pote batean. Irabiatu ondo eta ea zer zapore duen. Sarean ere errezeta sinpleenek ematen dituzte emaitza onenak. Twitterren (www.twitter.com) sortzaileek argi ikusi zuten hori duela zortzi hilabete eskas. Mikroblog sistema bat sortu zuten eta erabiltzaileei what are you doing? –zertan ari zara?– galderari erantzuteko aukera eman. Asmakizuna denen ahotan dabil orain.

    Tamaina izango da arrakastaren gakoa. Gehienez 140 karaktereko mezuak idatzi daitezke Twitterreko mikroblogetan, SMS batean sartzen den testua alegia. Horrek blog bat sortu eta “elikatzea” lan handiegia dela uste dutenei aukera eman die sarean beren txokoa sortzeko. Gainera erabiltzaileek ez dute gai zehatzetan adituak izan beharrik; nahikoa dute momentu bakoitzean zertan ari diren kontatzearekin.
Gorka Bereziartua Mitxelena @boligorria
2007ko maiatzaren 13a
Pertsona bat ordenagailuarekin
Ines Urrutia
Baina ez nahastu, Twitter blog txikiak sortzeko ataria baino gehiago ere bada eta. Mikrobloga sortuta beste twitterzaleekin elkar eragiteko aukera ugari eskaintzen zaizkio erabiltzaileari: web bidez lagunen zerrenda bat osatu eta haiek zertan ari diren jakiteko aukera ematen du, besteak beste. Norberak Twitterren mezu bat idazten duen bakoitzean, bere lagunei ailegatuko zaie eta lagunek idazten dutenean guk jasoko dugu.

Gainera, bat-bateko mezularitza programekin eta telefono mugikorrekin batera erabil daiteke. Beraz, ez da beharrezkoa ordenagailuaren pantaila aurrean egotea lagunak momentuoro zertan dabiltzan jakiteko.

Berria eta arrakastatsua

Asmakizun gaztea da Twitter. Duela zortzi hilabete, jarri zen abian. Aurtengo martxorako lortutako erabiltzaile kopurua eta oihartzuna dela-eta, Texasen (AEB) banatzen diren South by South West saria irabazi zuten sortzaileek blog kategorian.
Ez zuten horrelako arrakastarik espero hain tarte laburrean. Evan Williams proiektuaren bultzatzaileetako bat izan zen eta sariketaren aurretik eskainitako elkarrizketa batean aitortu zuenez, Twitter ez zegoen milaka jarraitzailerentzat diseinatua, talde txikiak harremanetan jartzeko baizik. “Hamarnaka mila erabiltzaile ditugu oraindik [aurtengo martxoan] baina eragin handiko jendea da eta kopurua azkar ari da hazten”.

Esperimentatzen

“Twitter zail samarra da ulertzeko. Jendeak begiratu eta ‘zer arraio da hau?’ galdetzen du” azaldu zuen Williamsek. Sentsazio horixe izan zuen Gorka Julio andoaindarrak (Gipuzkoa) ere mikrobloga probatu zuen lehendabiziko aldian. “Ez nion erabilpen argirik ikusten”.

Asmakizunari arazo eta gabezia batzuk ikusi zizkion Juliok eta horiek konpontzen hasi zen nanoformatoak erabiliz. Horiei esker mezu laburretako informazioa sailkatu daiteke. Hitzaldi edo bilera bat denbora errealean Twitterren bidez jarraitzeko aukera eskaintzen da adibidez, baita edukiak hizkuntzaren arabera sailkatu, erabiltzaileek beren kokalekuak zehaztu edo mezuen edukia baloratu ahal izatea ere.

Informazioa eta komunitatea

Edozein aurrerapen teknologikorekin bezala, ematen zaion erabileraren araberakoa izango da Twitterri atera ahal zaion probetxua. Askok lan ordutan lagunekin hitz egiteko erabiltzen dute, txat baten antzera. Twittervision guneari esker (http://twittervision.com) denbora errealean jakin dezakegu mundu osoko erabiltzaileek zer esateko erabiltzen dituzten beren mezu laburrak. Atari horretan erakusten den munduko mapan Fusedreality izeneko erabiltzailearen esana agertu da: eguraldi txarraz kexu da Eskoziatik; TomVS izenekoa ere kexatzen ari da, baina lan pila duelako. Horrelakoak ikusita, hedabide askotan denbora galtzea iritzi diote asmakizun berriari.

Badira bestelako erabilerak ordea. Informazio iturri aberatsa izan daiteke Twitter. Euskarazko zabaldu.com guneak adibidez, albiste berri bat ematen duen bakoitzean titularra eta lotura eskaintzen dizkie Twitter bidez jaso nahi dutenei. Antzera egiten dute Ingalaterrako BBC News atariak eta The New York Times egunkariak ere.

2.0tik harago

Internet zaleak web 2.0 kontzeptuaz aspertzen hasiak zirenean etorri da Twitter, momentu onenean alegia. David de Ugarte bezalako adituek web 2.1 etiketa ipini diote dagoeneko asmakizunari, berorri esker sareak 0.1-eko jauzitxoa egin duela adieraziz.
Dena dela, oraindik ez dago argi benetako oinarri sendoak dituen komunikazio tresnaren aurrean gauden edo aldi bateko moda besterik ez den. Argi dagoen gauza bakarra erabiltzaile kopuruaren orain arteko hazkunde ikaragarria da. Eta arrakastaren arrastoan, antzeko aplikazioak sortzen joan direla, Dodgeball (www.dodgeball.com) eta Jaiku (www.jaiku.com) adibidez.

Gehiegi puztu den puxika ote? Interneteko iraultza berria akaso? Teknofiloen azken gutizia? Twitterrekin ezin da jakin. Anbiguetatea izenetik datorkio: twitter hitzak txioka aritzea esan nahi du; twit izenak berriz “inozo” adierazten du. Txorien kantu alaia edo memelokeria galanta izan liteke beraz. Goizegi da agian bietako zeren aurrean gauden argitzeko.
ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal honetan artxibatua: Twitter

Twitter kanaletik interesatuko zaizu...
2018-12-19 | Sustatu
Twitter sare sozial matxista eta arrazista da, "emakumeentzat toxikoa"

"Emakumeentzat leku toxikoa" da Twitter, Amnistia Internazionala erakundeak egindako txosten baten arabera. Andrazko kazetari eta politikariek, batez beste, 30 segunduan behin jasotzen dute eraso edo mespretxuzko txio bat. Arazo hori are handiagoa da emakumea beltza, hegoamerikarra edo asiarra bada (ez zuria, alegia). AI-k ondorioztatzen du, beraz, Twitter sare sozial arrazista eta sexista dela, emakumeentzat leku "toxiko" eta deserosoa.


2018-08-23 | ARGIA
Aurrez absolbitutako twitter erabiltzaile bat zigortu du Espainiako Auzitegi Nazionalak

Hiru hilabeteko kartzela zigorra ezarri diote txiolariari, idatzitakoek gorrotoa eta biolentzia indartzen dituela argudiatuz.


Masiboki zelatatutako gizartea

“Denbora askoan, erabat zelatatutako mundu baten ideia erokeria utopiko edo paranoiko gisa hartu izan da, teoria konspiratzaileekin obsesionatutako jendearen irudimen aluzinatua. Hala ere, egiari zor: hemen eta orain Zelataren Inperio antzeko baten kontrolpean bizi gara. Gu konturatu gabe, geroz eta behatuago, espiatuago, zelatatuago, kontrolatuago, fitxatuago gaude.


2018-05-02 | Miren Osa Galdona
Twitterrek ere datuak saldu dizkio Cambridge Analyticari

Facebookek egin bezala, Twitterrek ere erabiltzaileen datuak saldu dizkio aholkularitza enpresa berberari. Hala ziurtatu dio The Telegraphi, baina ezberdintasun batekin: Facebookek ez bezala, txoriaren sare sozialak ez ditu erabiltzaileen datu pertsonalak saldu.


2018-02-01 | ARGIA
Bi urteko kartzela zigor eskaera mantendu du fiskalak, Twitterren iritzia eman zuen Barakaldoko gazte batentzat

Madrilgo Auzitegi Nazionalean Kaiet Prieto Twitter erabiltzailearen kontrako epaiketa hasi da gaur. Fiskalak haren kontrako 2 urteko kartzela zigor eskaera mantendu du, hainbat txiotan euskal presoen egoeraz edo ETAko kide ohien inguruan iritzia emateagatik.


Auzitegi Nazionalera joateari uko egin dio La Haine eta Ahotsako kolaboratzaile batek

Terrorismoa goratzea egotzi diote Ahotsa.info-ko eta LaHaine-ko kolaboratzaile Ruben Ollo Olazti-ri eta prentsa ohar baten bidez ohartarazi du "desobedientzia" ariketa egin, eta ez dela epaitegira azalduko.


2017-12-20 | Miren Osa Galdona
Txio garestiak
Eusko Jaurlaritzak 114.000 euro gastatu ditu hiru Twitter konturen kudeaketan

Urtean 90.750 euro gastatzen ditu Eusko Jaurlaritzak Twitterreko kontu ofiziala kudeatzen. Enpresa pribatu bat arduratzen da horretaz. Hala ere, sailburuek eta organo independenteek beste aholkularitza enpresa bat izateko eskumena dute. Iñaki Arriola Etxebizitza eta Garraio sailburuek eta Pedro Azpiazu Ogasun sailburuek, esaterako, euren kontu pertsonalaz arduratzen diren enpresa bana dute. Orotara, 114.495,85 eurotakoa izan da hiru Twitter kontuen orain arteko kostua.


2017-12-03 | Axier Lopez
Agur eta ohore adierazpen askatasuna

Adierazpen askatasunaren mugei buruzko eztabaida gosea baino zaharragoa da. Ezin konta ahala iritzi daude, gaia filosofiaren mailaraino eramanez. Espainiako erregimenean, ordea, ez dago zalantzarako tarterik. PPren eskutik, arauz –Mozal Legeak– eta epaiz josten ari da autozentsura ideologikoa. Gurpil errepresiboaren azken itzuliak Andeka Jurado harrapatu du: Twitterren bertxiotzeagatik lehen zigortua da.


2017-11-28 | Axier Lopez
Agur eta ohore adierazpen askatasuna

Adierazpen askatasunaren mugei buruzko eztabaida gosea baino zaharragoa da. Ezin konta ahala iritzi daude, gaia filosofiaren mailaraino eramanez. Espainiako erregimenean, ordea, ez dago zalantzarako tarterik. PPren eskutik, arauz –Mozal Legeak– eta epaiz josten ari da autozentsura ideologikoa. Gurpil errepresiboaren azken itzuliak Andeka Jurado harrapatu du: Twitterren bertxiotzeagatik lehen zigortua da.


2017-11-22 | ARGIA
La Haineko 'Boro' kazetariaren aldeko elkartasun kanpaina abiarazi dute

Azaroaren 30ean egitekoa da Espainiako Auzitegi Nazionalean Armiarma operazioaren barruan auzipetutako Boro kazetariaren aurkako epaiketa. Haren aldeko elkartasun kanpaina hasi da Twitterren, #AplastaLaAraña (Zanpatu armiarma) etiketarekin. Urtebete eta zortzi hilabeteko espetxealdia eskatu du fiskaltzak La Haine eta Kaos en la Red-eko kazetariarentzat.


ASTEKARIA
Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude