«Martxoaren 3ko moduko gertakariak gogoratu behar ditugu, eta errudunak salatu»


2007ko maiatzaren 13an
Betagarri taldeko zenbait kide
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

“Jaiak bai borroka ere bai” 80ko hamarkadako leloaren adibidea zarete. Kritika, kontzientziazioa eta musika dantzagarria, jai girokoa uztartzen dituzue…


Mezu bat zabaltzeko ez du axola musika estiloak: musika alaia, lasaia… Doinu guztiek balio dute. Bestalde, musika dantzagarria oso aproposa da mezua helarazteko.

“Hamaika gara, hamaika pertsona ezagutu eta hamaika lekutan izan gara…”. Zer ikusten duzue atzera eginez gero?


Gauza asko. Beti gogoratzen dugu taldearen hasiera, ilusio handieneko garaia. Gauza txarrak ahaztu egiten ditugu. Japonian, AEBetan eta Alemanian lagunak egitea berezia da.

Haizezko instrumentuek pisu oso nabarmena dute zuen soinuan…


Betagarriren klabeetako bat da. Ez ditugu soinua osatzeko edo konponketak egiteko bakarrik erabiltzen. Haizezko instrumentuek ahotsak bezala euren esaldiak dituzte.

Zergatik zaudete aurtengo liga jokatzeko irrikan? Zer du berezia?


Aurten Txapeldunen Liga jokatzen gabiltza, nazioartean emanaldi asko ditugulako: orain Suitzan eta Alemanian gaude; urrian Hegoamerikara joango gara... Ez dugu nahi lan finkorik; lehenengoa taldea da.

Galdera indiskretu bat: nork irabazi zuen partidua?


Jokalari oso txarrak gara. Ez dugu balio itxurak egiteko. Axubetekin bukatu genuen, orkatila okertuekin...

Goseak ez du aterik jotzen sartzeko, baina gai da dorreak botatzeko?


El Ultimo de la Filak esamolde antzekoa zuen. Irailaren 11n batzuk dorreetatik beren buruaz beste egin zuten. Herrialde askotan, berriz, gosea egunero ateetatik sartzen da eta aurrera egiten dute.

Martxoaren 3ko moduko gertakariek gogortu dizuete bihotza? Zer gehiago behar da jendea sentsibilizatzeko?


Oso biguna da oroimena, oso azkar ahazten ditugu gauzak. Halako gauzak gertatu badira gogoratu behar ditugu, eta horien errudunak salatu. Tamalez, iaz martxoaren 3ko hainbat biktima berriro eraso zituzten.

Azkenak
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!