«Gure artean euskaraz egiten dugu, baina ingelesez abestuta diskoetxeek kasu gehiago egiten digutela konturatu ginen»


2007ko apirilaren 08an
Legen Beltza taldeko bi kide

Belgikako diskoetxe ezagun batekin kaleratu duzue diskoa, eta nazioartean izena lortu duzue…


Hasieran merkatuan sartzea zen helburua, edozein diskoetxerekin, eta hainbatek jarrera eskasa izan zuten gurekin. Europan gure musika zabaldu nahi dugu. AEBetan eta Alemanian sartzen gabiltza, baina oso zaila da.

Batzuek thrasha 90ko hamarkadako estilotzat baztertzen dute…


Bai, thrasha gainbeheran joan zela eta gurea atzera egitea dela diote. Guk ez dugu atzera begiratzen, hori da irteten zaiguna.

Mundu ilunak erakartzen zaituzte edo irudi bat landu duzue?


Abeslariak zonbiak eta gorea oso gustuko ditu, eta dibertimendu moduan erabiltzen ditugu.Hitzetan ez dugu politika sartzen; gai orokorrak lantzen ditugu, nahiz eta Bushen eta gerraren kontra idatzi.

Iragan heavy eta sutagarreroa daukazuela esango nuke...


Su Ta Gar betidanik dugu gustuko. Euskal Herrian erreferentzia dira. Hala ere, taldekideok musikazale amorratuak gara, eta denetatik entzuten dugu.

Nola bururatu zitzaizuen War of wars opera egitea?


Kantua egiterakoan, beste abeslariei laguntza eskatzea erabaki genuen. Gonbidapena luzatu eta abeslari eta gitarra jotzaile askok kasu egin ziguten. Bakoitzarentzako pertsonaia sortu, eta bi kantu idatzi behar izan genituen guztiak sartzeko. Musikari bakoitzak bere zatia grabatu eta bidali zigun musutruk.

Zer dela eta abesten duzue ingelesez?


Lehenengo diskoa euskaraz egin genuen. Bigarrena prestatzean demoak diskoetxeetara bidali genituen; baina ez genuen erantzun onik jaso. Hala, kanpora saiakera egitea erabaki genuen, eta kantu batzuk ingelesez idatzi genituen. Espainiatik eta beste herrialde batzuetatik harrera ona izan genuen. Hortaz, abesti ia guztiak ingelesez idazten hasi ginen. Ez zen aurrez pentsatua izan, are gehiago, taldekide guztiok euskaldunak gara, eta euskaraz egiten dugu beti

Azkenak
2024-04-30 | ARGIA
Netanyahuk dio Rafah inbadituko dutela su-eten akordioa "egon zein ez egon”

34.000 palestinar baino gehiago hil ditu Israelek urriaren 7az geroztik Palestinan, eta beste milaka dira desagerturik edota larri kolpaturik. Jarraipena egiten ari gara.


Netanyahuk dio Rafah inbadituko dutela su-eten akordioa "egon zein ez egon”

Israelek 40 eguneko su-etena eta preso trukea eskaini dio Gazari, baina akordioa lortu edo ez Rafah inbadituko dutela adierazi du Netanyahu lehen ministroak. AEBk eta Erresuma Batuak Hamas presionatzen ari dira Israelen eskaintza onar dezan. Astelehenean 47 palestinar hil zituen... [+]


2024-04-30 | ARGIA
Hil egin da Artzentalesen zauritu zen basogintzako langilea

Langilea larri zauritu zen apirilaren 24an, eta astelehenean, hilak 29, hil da. 22 urte zituen eta sektorean bi hilabete soilik zeramatzan lanean. 2024 urtean hildako 22. langilea da.


2024-04-30 | ARGIA
Eneko Bidegainen 'Bichta éder' eleberriak jaso du 111 Akademiaren Saria

Karmele Jaioren Maitasun kapitala-rekin lehiatu da finalean. 2023ko “libururik gogokoen” izendatu dute Bidegainen “bihurgune askotako” thriller politikoa 111 Akademia osatzen duten literaturazaleek.


Eguneraketa berriak daude