Robert Laxalt, William A. Douglass


2006ko irailaren 3an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
«Jendeak jakin beharko luke AEBetan bi izar ditugula: Robert Laxalt eta William Douglass. Laxalti dagokionez, aipagarri dira beraren lehenengo lana, Sweet Promised Land izenekoa -Dominique, artzain xiberotar bat Nevadan euskarazko itzulpenean-, lehenengo euskal jaialdia antolatzen egin zuen lana, eta Renoko Euskal Ikasketen Programa eratzen izandako parte hartzea. William Douglass dela eta, honen Amerikanuak liburua, idatzi dituen artikulu pila, eta Programaren koordinazio lanak baitezpadakoak izan dira AEBetan Euskal Herria ezagutzera irits daitezen. Bestetik, Douglass ezagutzen duenak badaki, AEBetan Euskal Herriaren berriemaile izateaz gainera, baduela beste gauza bat ere: bere nortasuna, izateko modu hori, errenazentista -gauza askotaz interesatua-, bitalista, mundua korritzen duena eta kausa galdu guztien alde egiten duena. Izaera berezia, inondik ere».


Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.