Ibarretxe plana legealdi bukaeran aktiba liteke (Bero-beroan)


2005eko abenduaren 18an
Urte hasieran Madrilgo Kongresuak di-da batean atzera bota zuenetik, Ibarretxe Plana alboratua geratu da plano mediatikoan. Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak etorri ziren gero eta apurka balizko bake prozesu batek hartu du protagonismoa euskal politikan. Sortutako hiruki ospetsuaren erpinetako bik, PSE-EEk eta Batasunak, alboratutzat jo dute. Ibarretxe lehendakariak, aldiz, planak berriz gaurkotasuna hartuko duela iragarri izan du. Eusko Jaurlaritzako sailburu eta EAko buruzagi Joseba Azkarragak iragarri berri du elkarrizketa batean Ibarretxe Planak berriz hartuko duela indarra legealdi honen azken bi urteetan; bakea eta normalizazio politikoa lehenesteko, legealdi hasieran alboratzea erabaki zela, baina prozesu hori bideratu ondoren berriz eztabaidatu beharko dela plana.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Juan Jose Ibarretxe
2021-06-01 | Axier Lopez
AEBetako inteligentzia zerbitzuek "terrorismoaren aurkako formakuntza" eman zioten Ertzaintzari Ibarretxeren garaian

2004an Ertzaintzak "antiterrorismoari buruzko formakuntza" jaso zuen AEBetako funtzionarioen eskutik, AEBetako Estatu Departamentuak desklasifikatu duen dokumentu batean agertzen denez. José María Aznarren gobernuak AEBetako nazioarteko politikei eta... [+]


Mas eta Ibarretxeren artean, Elorrieta falta zen Kursaalean

Artur Mas eta Juan Jose Ibarretxe. Bi lehendakari, bi ibilbide, amets bat: herrien erabaki eskubidea. Kataluniakoa nola doan azaldu zuen Masek, hemengorako bere klabeak Ibarretxek. Eta atzoko Kursaalen Joxe Elorrietaren izpiritua falta zen.


2017-02-22 | ARGIA
[ZUZENEAN] Ibarretxe eta Masen arteko hitzaldia

Kataluniako prozesua eta erabakitzeko eskubidea hizpide izango dute gaur arratsaldean Juan Jose Ibarretxe lehendakariak eta Artur Mas Kataluniako presidenteak Donostiako Kursaalen. Hitzaldiaren leku guzti beteta dagoenez, 19:00etatik aurrera zuzenean jarraitzeko aukera izango da... [+]


Sarek biktima anitzak elkartuko ditu bake eta bizikidetza jardunaldien baitan Gasteizen

“Giza eskubideak, Konponbidea, Bakea” jardunaldiak aurkeztu ditu Sarek. Azaroaren 28tik 30era bitartean Gasteizen egingo diren hiru mahai-inguruz osaturik egongo dira. “Bizikidetza, ezberdinekiko errespetua, elkarrizketa eta ekintza iraunkorra jendartearen... [+]


Eguneraketa berriak daude