Makina bat kontu


Izar baten energia

Sagitario konstelazioan dagoen SGR 1806-20 neutroi-izarra lehertu zen 2004ko abenduaren 27an, eta ikerlariak hainbat datu interesgarri lortzen ari dira. Leherketako hamar bat segundotan askatu zen energia, eguzkiak 150.000 urtean askatuko lukeena adina izan da, Italiako Astrofisikako Institutu Nazionaleko GianLuca Israelek eta lagunek Astrophysical Journal Letters aldizkarian argitara emandakoaren arabera.
NASAren X izpiko Rossi deituriko teleskopioarekin ari dira behaketak egiten eta leherketaren lehen minutuetan neutroiek igorritako X izpien oszilazioak Lurreko uhin sismikoen oszilazioen antzekoak direla ikusi dute. Horrela, oszilazioak aztertuz neutroi-izarren egitura hobeto ezagutzea espero da.
Izar hauek supernobetako izar baten nukleoak bere erregai guztia agortzean sortzen dira. Horrela antolatutako neutroi-bolak dentsitate izugarria du; esaterako, Eguzkiak dentsitate hori izanez gero 16 kilometroko diametroa baino ez luke izango.
Neutroi-izar batzuk, magnetare deiturikoak, oso eremu magnetiko bortitzak inguratuta daude, Lurrak duena baino milaka batzuk handiagoz. Batzuetan eremu magnetikoak deformatu dezake izarren gainazala.
Bitxia da abenduaren 27ko leherketaren soinua mailuak kanpaia jotzean ateratzen duenaren antzekoa izan dela.


Hiru eguzkiko planeta

Hiru eguzkiren inguruan biraka ari den planeta aurkitu zuela argitaratu zuen Maciej Konacki ikerlariak uztailaren 14ean, Nature aldizkarian. Ezaugarri hori duen lehen planeta da, oraino topatu direnetik behintzat.
Hiru eguzkiren inguruan osatutako planetak galdera askori erantzun beharra eragin die ikerlariei. Astronomoek jakin badakite bi edota hiru izarreko sistemak izar bakarrekoak baino arruntagoak direla, baina egun exoplanetak detektatzeko dauden teknikekin oso zaila da izar batzuetako sistemetako planetak detektatzea.
Konackik Hawaiiko Keck teleskopioarekin HD 188753 sistema hirukoitza detektatzeko sistema berri bat erabili du. Hark izar baten inguruko planeta grabitate-indarrari esker detektatu du eta horrela topatu du planeta den gas-bola erraldoi honek, eguzkiari bira bat emateko hiru egun eta erdi behar dituela. Planeta mota honi "Jupiter beroa" deritzo eta izarretik urrutira osatzen dela pentsatzen da, beroa hain handia ez den lekuan, izotzezko gune batetik abiatuz. Hala ere, kasu honetan izar batekiko beste bi izar biratzen ari direnez, sistema hauei buruzko galderak erantzun nahian dabiltza ikerlariak. Horretarako datozen urteetan 450 izar aztertu nahi dituzte ea eguzki askotako planeta gehiago topatzen diren eta horien formazioa ulertzen den.


Azkenak
2025-05-02 | Mikel Zuloaga
Askatasunaren Ontzidiko Mikel Zuloaga ‘Mikelon’en adierazpena Maltatik

Deshumanizazioa barru-barruraino sartu da Mendebaldeko botereetan, eta axolagabekeriaz begiratzen diote Gaza pairatzen ari den holokaustoari; Gazan, bonbek hiltzen ez bazaituzte, goseak hilko zaitu.

Gure itsasontzia bonbardatu duten honetan inpotentzia erabatekoa da, gu ondo... [+]


Palestinaren aldeko Askatasunaren Ontzidia bonbardatu dute Maltatik gertu

Ostegunetik ostiralerako gauean dronekin egin diote eraso Gazako blokeoa apurtu eta genozidioa salatu nahi duen nazioarteko ekimenaren itsasontziari, Maltatik hamahiru miliara, nazioarteko uretan. Aktibisten artean Mikel Zuloaga Mikelon euskal herritarra dago. “Hemen hau... [+]


Immigrazioa eta sindikatuak, eskubide unibertsalak ala porrot kolektiboa

Gabezia guztiekin ere, sindikatuek gizateriaren alde inoiz egon den beste edozein giza erakundek baino gehiago egin dute. Duintasunari, zintzotasunari, hezkuntzari, ongizate kolektiboari eta giza garapenari beste edozein pertsona-elkartek baino gehiago lagundu... [+]


Harri-jasotzea
Harri eskolek emandako bultzada

Harri-jasotzearen gorakada nabaritu da azken urteetan, batez ere emakumeen artean. Gazteek harri eskoletan ikasten dute kirolean esperientzia dutenengandik. Crossfit-a, sare sozialak eta telebista faktore garrantzitsuak izan dira kirolaren piztualdian, harri eskolekin batera... [+]


Kanboko Marieneko lurrak irauli dituzte ELB, Lurzaindia eta Ostia sareak

Maiatzaren 17an bertaratu eta barazkiak landatzeko hitzordua jarri diete herritarrei. Karia horretara egun osoko egitaraua osatu dute, Marieneako lurrak laborantzarako atxikiak izatearen alde.


Itzalaldiaren biharamunean, Espainiako Gobernuaren eta Red Eléctrica de Españaren arteko tirabirak dira nagusi

Pedro Sánchezek hornitzaile pribatuei eta Red Eléctrica de Españari egotzi die itzalaldiaren inguruko informazio gutxi eskaintzea, baina azken honek jakinarazi du "gutxi gorabehera" aurkitu dutela Iberiar penintsula osoko argindarra joatearen arrazoia... [+]


Homo erectusek hitz egiten zekiten?

Rudolf Botha hizkuntzalari hegoafrikarrak hipotesi bat bota berri du Homo erectus-i buruz: espezieak ahozko komunikazio moduren bat garatu zuen duela milioi bat urte baino gehiago. Homo sapiens-a da, dakigunez, hitz egiteko gai den espezie bakarra eta, beraz, hortik... [+]


Iraultza, iraultza baino lehen

Böblingen, Germaniako Erromatar Inperio Santua, 1525eko maiatzaren 12a. Georg Truchsess von Waldburgek Wurtembergeko nekazari matxinatuak mendean hartu zituen. Handik hiru egunera, maiatzaren 15ean Filipe Hessekoak eta Saxoniako dukeak bat egin zuten errebelde turingiarrak... [+]


2025-04-30 | Jon Torner Zabala
Aramu + AimarZ
Bizirik bada, musikaren berotasunagatik da

Aramu + AimarZ
Noiz: apirilaren 26an.
Non: Zumarragako Zelai-Arizti frontoi irekian.

---------------------------------------------------------

Udalaren webguneak dio: "Bide Bizia marka turistikoa eta izen bereko jaialdia Zumarragaren arima munduari erakusteko,... [+]


Gorputz hotsak
“Oso literala naizenez, marrazten dudana ulertzea gustatzen zait”

Irudimentsua eta umoretsua da, eta marraztea bere pasioa da. Oihan Iriarte Eletxigerrak (Bilbo, 2001) Autismoa eta biok (Txalaparta, 2025) liburu ilustratua sortu du autismoa ikusarazteko. Bere bizipenetatik abiatutako liburua da. Arte figuratiboaz baliatu da batez ere:... [+]


2025-04-30 | OlatuKoop sarea
Maiatzaren Lehenerako proposamen bat: lan desiragarriak eta burujabeak denontzat

Maiatzaren Lehenaren kari, bere gogoeta partekatu nahi izan du Olatukoop Ekonomia Sozial Eraldatzailea sustatzeko sareak. Langileen egunari lotuta, lanaren izaeraren eta zentzuaren inguruko gogoeta egin dute, lan burujabe eta desiragarriak denontzako garatzeak gure bizitzak eta... [+]


Eguneraketa berriak daude