Kontsulta: abiapuntu, helbide, helburu?


2005eko uztailaren 03an
Hurrengo lehendakaria nor izango den jakin gabeko gogoeta da. Hori inportantea izan baliteke ere, ez du gogoeta hau baldintzatzen. Azken hilabeteotan bazter askotatik nago entzuten aukera berrien garaia dela oraingoa Euskal Herrian, ziklo zaharra agortu eta ziklo berri baten atarian garela. Hala bedi! Badira uste horretarako hainbat adierazle, barreiatuak eta bananduak izan arren. Elkarrizketa, akordioa, herri kontsulta, iraganean inoiz ez besteko aldiz oraingoan entzuten ari garen hitzak dira, inoiz ez besteko bazter desberdinetan entzun ere. Bada, bai, aukera berrien garaia izan daitekeela pentsatzeko arrazoirik. Hala ere, zoritxarreko ziklo zaharra ez dela inoiz amaitzen eta zorioneko berria ez dela inoiz abiatzen begitantzen zait.

Euskal Herriko politika munduan izaten ari diren kontuokin meteorologian direnekin bezala gertatzen zait: eguraldiaren gaurko gertaerak klima-aldaketaren adierazle diren ala ez, urte batzuk pasatu eta atzera begiratuta jakingo dugu, gertatu momentuan ezina baita jakitea gertaerok ausazko gorabeherak diren ala klimaren eboluzioan benetan inflexio. Zelan jakin, urteak pasatu arte itxaroten egon gabe, Euskal Herriko gaurko gertaera politikoak gatazkaren konponbide demokratikoan benetako inflexioaren adierazle diren ala norabide desberdinetako loturarik gabeko saiakera diferenteak?

Gurea bezalako gatazka politiko luzeak berez dira konplexuak, sustraietan baino gehiago adarretan; baina noiz edo noiz eutsi behar zaie adarrei ere! Beharbada, hasieran gatazka guztiak dira sinpleak, baina, nahitaez, neutrala ez den denboraren poderioak konplexu arazten ditu. Hortaz, filosofo harena gogoan -«sinplea dena faltsua da eta konplexua dena erabilezina»- ondo uztartu behar dira bata eta bestea gatazka gainditze bidean, sinplekeriak konplexua desitxuratu ez dezan, eta konplexuak konponbiderako ausardia gelditu ez dezan.

Nire pentsaeraz, azken hilabeteotan urrats inportanteak izan dira prozesuaren konplexua argitu eta aletzen. Argitu da konponbide politikoaren gako nagusiak, lurraldetasuna eta erabaki-ahalmena, kudeatuko dituen mahaiko kideak zeintzuek behar duten izan. Jada ez da esaten Euskal Herriko ez dakit zein ehunekok honen edo horren alde egin duela, hauteskundeak zazpi lurraldeetan ez baizik eta hirutan izanda. Lurraldetasuna eta lurralde batasuna kontzeptu desberdin modura agertzen dira; hura, edozein konponbidek elkarrizketarako funtsezko behar duen esparru geografiko modura, Euskal Herri osoan delako markoa ezbaian, eta bigarrena, lurralde bateko eta besteko herritarrek erabakitzeko ahalmena gauzatzearen ondorioz hartutako hautu politiko modura. Azken batez, eskubide historikoak lekuan leku eta unean une gorpuzten dituzte herritarrek.

Gero eta sarriago aipatzen da herri-kontsultarena ere, lurralde guztietan. Oinarrizko Akordio Demokratikoa izenpetu duten dozenaka eragilek kontsultatuak izateko eskubidea aldarrikatu dute. Beste batzuek zuzen esaten ez badute ere, zeharka aitortzen dira hasiak, lurralde guztietan. Beste gauza da zertaz galdetu, non eta nola, kontsultari erabaki politikoen katean dagokion lekua, eta jakina! zer balio eman erantzunari. Galderak erantzuna eskatzen du eta.

Belodromoko proposamenak asko lagundu du prozedura argitzen, metodo bat eskainiz. Baina horrekin batera edukiak behar dira, nork bereak, metodoak dakarren mahaian gai-ordena izan dadin. Mahai politiko baten inguruan kudeatu beharko da konponbidea, batere bazterketarik gabeko batean, ez territorialik ez ideologikorik. Aulkia beharko dute eragile sindikal eta sozialek ere, mahaia hodeien azpian izan dadin. Europako azken asteotako erreferendumek agerian utzi dute goiko politikaren eta plazaren arteko jauzia. Prozesuak beste modu batera ulertzeko erreferente.

Imajinatzen hasita mahai horren lehenengo momentuko irudia, denak jezarrita ikusten ditut, nahastu gabe, eta aurrean paper bana, zuriz. Seguruenik, paper zuritik abiatu behar delako elkarrizketa, denok maila beretik hasiko badira. Papera zuriz, baina ez burua. Horrexegatik ikusten dut funtsezko metodo argi baten alde egin apustuan bezala eduki argien alde ere egitea, nork bereak, eta subiranozaleok gureak, mahai-aldi horretan noiz edo noiz proposamen zehatzak bota beharko direlako, gatazkaren gako bi horien inguruan.

Askotan ematen da aditzera eragileok mahaian hizketan hasi eta ezinbestean akordio batera iritsiko direla, asko kostata bada ere, baina akordiora. Alde guztiok gustura onartzeko moduko akordioa, gero kontsultara bideratua. Baliteke. Baina litekeena da ere akordiorik ez izatea, aldeek dituzten abiapuntuak, gaurko markoaren baliagarritasunaz, ezin uztarturik. Eta? Akordiorik ezean proposamen desberdinak kontsultara ateratzeko moduaz behintzat lortu beharko zen gutxieneko adostasuna.

Hortaz, kontsulta ezin da hartu soilik prozesu baten azken helburu, prozesuaren beraren tarteko helmuga ere hartu behar da, gizarte zibilaren esku-hartzea indartze aldera, eragile politikoek prozesuaren fase desberdinetan gizartearen hitza erreferente hartu dezaten. Eta beharbada, mahaian ezin aurreraturik egonda, kontsulta abiapuntu ere hartu behar da, gaur indarrean den markoak gaur duen indarra neurtzeko modu bezala. Inork ez dezan bere gaurko apustu politikoa iraganeko portzentaietan ezkutatu. Galderaren erantzuna behintzat bada galdetuaren adierazle.


Azkenak
2025-06-04 | Uriola.eus
Manteroekin eta Ainararekin elkartasuna adierazi dute Bilboko Epaitegiaren aurrean

Ainararen aurkako epaiketa dela eta, Bilboko Epaitegiarekin aurrean elkartu dira Manteroekin bat! plataforma eta bertaratutakoak poliziaren gehiegikerien eta egiturazko arrazakeriaren aurrean, elkartasunez antolatuko direla aldarrikatzeko.


2025-06-04
“Traumak eta deserrotuta egoteak saharar guztion bizitzak zeharkatzen ditu”

Munduko gatazka ugariak kontatzera ohituta, oraingoan bere gatazka propioari jarri dizkio berbak Ebbaba Hameidak (Tindufeko errefuxiatu guneak, 1992) bere lehen eleberrian: Flores de papel (Paperezko loreak) (Peninsula, 2025). Hiru belaunalditako emakume banaren istorioak... [+]


Iruñeko Alde Zaharreko etxegabetzea geldiaraztea lortu dute

San Lorenzo kalean 57 urteko emakume bat –Ana Belen– etxegabetzeko agindua zegoen asteazken goizerako. Hori eragozteko, etxearen atarian 07:30etik aurrera bilkura deituta zuen Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak. Azkenean ez da etxegabetzea gauzatu.


Hana Zjakic. Inguruari adi
“Ez nintzateke ase sentituko, lau urteren ostean, hemengo kulturaz eta hizkuntzaz ezertxo ere ez baneki”

Iaz ezagutu nuen Hana Zjakic, Bollotomaseko bertso-saioaren aurretik mahai-buelta berean suertatuta. Ingelesez egin behar niola aipatu zidaten. Eta ni, orduan, kezkatu egin nintzen, ea saioan bertan inor arituko ote zitzaion xuxurlari. Lasai egoteko esan zidan berak, lehenago... [+]


Albert Le Layek ez zuen trukean ezer eskatu

Canfranc (Huesca, Espainia), 1940ko ekaina. Charles De Gaulle jenerala buru zuen Londresko Frantzia Askearen gobernuak erabaki baten berri eman zion Albert Le Lay Canfranceko nazioarteko tren geltokiko Frantziako aduanako arduradunari: bere postuan geratu behar zuen. Ez zirudien... [+]


Talentu bila

Talentua garai honetan zaindu, babestu eta erakarri beharreko altxorra ei da. Horregatik, Kutxabankeko lehendakari Anton Arriolak hezkuntzan ingelesari garrantzi handiagoa eman behar zaiola adierazi du, eta euskara horretarako oztopo izan daitekeela Poloniatik etor litezkeen... [+]


2025-06-04 | ARGIA
Osasun arreta euskaraz bermatzeko zortzi eskaera egin dituzte EHEk eta Aintzatek

Osasungintzako 501 langilek bat egin dute zortzi eskaera zehatz dituen manifestuarekin. Helburua, osasun arreta euskaraz eskaini, eman eta bermatzea, “edonon eta edonoiz, maila guztietan eta ahoz zein idatzizko harremanetan”.


2025-06-04 | Itxaro Borda
Begi zabal itxiak

“Hauxe titulu bitxia” erranen du aspaldian leitzen nauen ARGIAko irakurleak. Jakingo du halaber Stanley Kubrick zinegilearen azken filmaren zale amorratua naizela. Horrek hura esplika dezake. Funtsean, begiak zabal itxita begiratzen diogu munduari, bereziki Gazako... [+]


2025-06-04 | Gorka Menendez
Armatzea eta autodefentsa

Badirudi Europar Batasuna eskalada beliko betean sartu dela. Munduaren ordena geopolitikoa kolokan dabil eta Europak bertan zuen pribilegiozko lekua galtzeko arriskua ikusi du. Autonomia estrategikoaren lemapean, beste neurri askoren artean, industria armamentistikoa... [+]


2025-06-04 | Cira Crespo
Greba orokorra

Euskal Herriko mugimendu abertzaleen hasieran, langile borrokak kanpotik inposaturiko zerbait balira bezala ikusi ohi ziren. Euzkadi egunkariko orrialdeetan maiz irakur zitezkeen sozialisten kontrako diatribak. Harritzekoak ere ez ziren erasook, egia esan, egunkari sozialistetan... [+]


Teknologia
KoipetsuAA

Aspaldi egin nuen lantegi batean, kapitalismoaren izaera alderatu zuten itsasoan koipe jario batekin, zabaltzen doan orbana, bidean hondakina eta miseria sortzen duena eta garbitzeko zaila dena.

Egun, AAren koipea nonahi dugu,beharbada ezagunenak honakoak direlarik:... [+]


2025-06-04 | Axier Lopez
Elon Musken adimen artifiziala Telegramen sartuko dute

Elon Musken xAI enpresak garatutako Grok adimen artifizialeko txatbota Telegramen txertatuko dute. 1.000 milioi erabiltzailetan sartuko da eta horren truke 264 milioi dolar jasoko du Pável Dúrovek zuzendutako enpresak. Orain arte, Grok X sarean edo Musken bestelako... [+]


Eguneraketa berriak daude