Kanpingagsen azken lana: Ipuinen anabasa

  • Deustuko Zubia argitaletxekoak "Bazen behin... gutxi gorabehera" liburua saltzera datozkigu oraingoan Kanpingagsen bidez. Ipuin tradizionalen azalpen aldrebesa egiten dute protagonistek. Euskaraz eta gaztelaniaz prestatu dute antzezlana.

2007ko otsailaren 21ean

Bazen behin Edurne zuri izeneko neskatila eder bat. Egun batean, baina, bere ama-ordeak etxetik bota eta basoan ezkutatu behar izan zuen gaixoak. Gaua heltzear zela, txokolatezko etxe batekin egin zuen topo erreka bazter batean eta gerturatu orduko hiru txerritxok zabaldu zioten atea... edo zazpi antxume ziren? Denok entzun izan ditugu txikitan Grimm anaien edo Hans Christian Andersenen ipuinak. Ezagutzen ditugu Loti ederra, Mari Errauskin, Pinotxo edo Txanogorritxu pertsonaiak, baina sarri ez dugu ipuina ondo gogoratzen, edo bata bestearekin nahasten dugu. Jendeak ipuinekin duen anabasak umorez har zitezkeela pentsatuta erabaki zuten Kanpingagsekoek Patxi Barcoren zuzendaritzapean "Bazen behin... gutxi gorabehera" antzezlana muntatzea.

Shakespeareren obrak eta Biblia osoa saldu ondoren gure haurtzaroko ipuin hunkigarrienen bilduma dakarte Deustuko Zubia argitaletxekoek. Enpresan, baina, aldaketak izan dira eta oraingo honetan argitaletxeko nagusien hiru semeek hartu dute erreleboa. Joseba Apaolaza eta Patxi Barco aktoreek jokatzen dute anaia zaharrenen rola eta Asier Hormazak, berriz, gaztearena. Azken horri egokituko zaizkio antzezlaneko pertsonaia femenino gehienak. Hiru anaien artean ipuin tradizionalen interpretazio berezia egingo dute, beti ere argitaletxeak kaleratu berri duen liburua saltzeko xedez. Emanaldi batzuetan Niko Lizeaga, Ramon Ibarra eta Kandido Uranga aktoreek ordezkatuko dituzte aurreko hirurak.

Joseba Apaolazak azaltzen duenez, hasieratik ikusi zuten ipuinak material egokia izan zitezkeela antzerki testu komiko bat sortzeko: "Nahiko ezagunak izan arren, zalantza asko izaten ditugu askotan ipuinak kontatzerako garaian. Horregatik, gure lan estiloarekin jarraitu ahal izateko, egokiak zirela pentsatu genuen".

Hari beretik tiraka

Bere garaian Tanttakak eszenaratu zuen "Shakespeare osoa... gutxi gorabehera" eta Kanpingagsek iaz estreinatutako "Biblia osoa... gutxi gorabehera" Reduced Shakespeare Company-k sortutako testuen moldaketak izan ziren. Oraingo honetan, ordea, testu original batetik abiatzea erabaki dute. Euskal Telebistako Sorginen Laratza saioko gidoigile Oscar Terol, Kike Diaz de Rada eta Nagore Aranbururen laguntza izan dute horretarako. Jatorrizko testua gaztelaniaz idatzi zuten, eta ondoren, Ritxi Lizartzak euskaratu du. Hizkuntza aldaketarekin zenbait pasarte ere moldatu behar izan dituzte, gaztelaniazko zenbait hitz-jokok euskaraz ez baitute zentzurik. Taldeko kide eta aktoreak onartzen du, oraindik ere lana ez dagoela guztiz finduta: "Estreinatu berri dugu eta oraindik ere egokitu beharra dago".

Aurreko lanetan bezala, antzezlanaren muina jolas eta gagez osatuta dago. Klownetik gertu dago aktoreen lana. Honetan, ordea, erritmoa askoz ere geldoagoa da eta bakarrizketetarako tarte gehiago dago. "Antzezlan honetan algara ez da hainbeste mantentzen. Estilo aldetik badira askoz intimistagoak diren memento batzuk", dio Apaolazak. Dena dela, taldekideen iritziz fidel eutsi diote sorrerako helburuari: "Shakespearerekin bide bat zabaldu genuen eta eutsi nahi izan diogu".

Ipuinetik ipuinera Pinotxok, Hamelinek, Aladinek eta beste hainbatek inoiz egokitu ez zaizkien egoerei aurre egin beharrean ikusiko dute euren burua. Edurne Zuri ipuineko protagonistak, esaterako, Freuden psikoanalisiaz ere azter daitezkeela frogatuko dute liburu saltzaile xelebre hauek.

Espazio eszenikoari dagokionean, besteak beste Moma Teatrerekin lan egin duen Joan Reig eszenografoak egin du diseinua. Taula gainean kuboz osatutako horma bat ageri da, eraikuntzako haur-jolas erraldoia iradokiz. Ipuin ezberdinen hizkiak inprimatuta dituzten kuboak eszenen arabera piztu eta itzali egiten dira. Jantziak eta argiak ere Reigk diseinatutakoak dira.

Joan den urtean sortu zen konpainiak egun "Biblia osoa... gutxi gorabehera" aurreko antzezlana eskaintzen ere dihardu, euskarazko eta gaztelaniazko bertsioetan. Bietan aktore lanetan dabilen Joseba Apaolazak jada nabaritu ditu lan erritmo honen eraginak: "Memento honetan lau bertsio dauzkat buruan eta disko gogorra bete-bete eginda daukat. Pentsa, ez ditut duela hiru hilabete ikusitako pelikulak gogoratzen!", dio irribarre batekin.

"Bazen behin... gutxi gorabehera" ikuskizuna Madrilgo Fila Siete SL ekoizpen eta banaketa etxearekin batera eszenaratu du Kanpingagsek, eta honenbestez Euskal Herritik kanpo taularatzeko aukera dute: "Biblia osoa, esaterako, Euskal herrian bakarrik egin dugu eta badugu gogoa lan berri honekin kanpora irteteko". Horren aurretik, Euskal Herrian ikusi ahal izango da komedia hau Oiartzunen, abenduaren 3an Erandion, eta 12an Billabonan, guztietan euskaraz.

Patxi Barco: «Niretzat antzerkia ekintza ludikoa da»

Azken aldian Patxi Barco maiz azaldu da komunikabideetan, batez ere aurtengo Zinemaldian berak zuzendutako "El final de la noche" filma estreinatu duela-eta. Barcok, ordea, urte mordoa darama antzerkiaren munduan. Hogei urteko ibilbidean aktore jarduteaz gain, antzerki, zine eta telebistarako hainbat ekoizpenetan zuzendari aritutakoa da.

Telebistak azken boladan hartu duen norabidea ikusita, ba al du salbaziorik?
Salbaziorik? Ez dut uste. Esponsorrek agintzen dute gaur egun. Programa arrosak eta eskandalua dira nagusi. Gero eta ordinarioagoa izan, orduan eta arrakasta aukera gehiago duzu. Lehen ez ziren hain garrantzitsuak telebista audientziak. Zuzendaritzak hala erabakiz gero, programa batek parrillan iraun zezakeen. Gaur egun, aldiz, telebista produktu zenbaitek arnasa hartzeko aukerarik ere ez dute.

"El final de la noche" zure lehen film luzea estreinatu berri duzu, zer moduzko esperientzia izan da?
Film labur pare bat egina nuen aurretik, baina noski, zinea egitea ez da gauza bera. Oso bitarteko gutxi daude egun filmak egiteko, denbora oso laburrean egin behar izaten dira eta gero, gainera, industria estatubatuarrarekin lehiatu behar. Munduko edozein lurralde txikiren barne produktu gordina izan daitekeen diru kopuru bera gastatzen dute film bat egiteko, eta ondoren, zinema guztiak euren jabegokoak dira. Errealitate honetan lanean aritzea oso zaila da. Dena den, oso pozik nago eginiko lanarekin.

Zein da zure aburuz egun antzerkiak izan behar duen funtzioa?
Antzerkia ez da aurretik erabakitzen den ekintza bat. Gizakiak, sortu zenetik, behar-beharrezkoa izan duen zerbait da. Nire ustez antzerkia gizakiak bere-berezkoa duen zerbait da.

Eta zer da Kanpingags?
Ekoizpen zentro gisa funtzionatu nahi duen zerbait. Burujabe izateko asmoz negozio honetan bizitza osoa daramagun lau pertsonek osatu genuen. Kanpingagsekook komedia egin nahi dugu, azken batean, horixe delako dibertigarrien zaiguna.
Antzerkia batzuetan kulturaren izenean egiten da, edo derrigorrean egin behar den zerbait izango balitz bezala...ez, ez! Niretzat antzerkia ekintza ludiko bat da, funtzionatzen duenean jende askok gozatzeko beta ematen duen ekintza ludikoa.

Zertan zabiltza orain?
Kanpingagsekoekin datorren urterako beste proiektu bat prestatzen ari naiz eta telebistarako telesail bat egiteko asmoa ere badago. Bitartean, datorren film luzerako gidoia idazten dihardut. Ea datorren urtean zortea dugun. Honi jarraipena eman behar zaio, bestela ez du zentzurik.


Azkenak
2025-05-21 | Ahotsa.info
Erriberako Euskararen Eguna, lehenengo aldia arrakasta handiz

Larunbatean Arguedasen ospatu zen Erriberako Euskararen Egunaren lehen edizioa. Kultura, auzolana eta festa uztartu ziren euskararen inguruan eskualdeko herriak batu zituen jardunaldi honetan.


2025-05-21 | Elhuyar
Gasteizko teilatuetan hiriak kontsumitzen duen argindarraren % 38 lor daiteke

Gasteizko teilatuetan panel fotovoltaikoak jarriz, hiriak kontsumitzen duen elektrizitatearen % 38 lor daitekeela kalkulatu du EHUko Ekopol ikerketa-taldeak. Beraiek garatu duten zehaztasun handiko metodologia batez erabiliz iritsi dira ondorio horretara.


2025-05-21 | Irutxuloko Hitza
Deialdi antifaxista egin dute Altzan, ostiralerako

Segurtasunaren aldeko elkarretaratze bat antolatu dute ostiral honetarako, hilak 23, Altzako Harria parkean. Donostiako hainbat eragile antifaxistek salatu dutenez, “Voxeko jarraitzaile bat” da deialdiaren atzean dagoena, eta Frente Obrerok eta Juventud Combativa... [+]


Palestinako 14.000 haur txiki hilko dira hurrengo 48 orduetan laguntza jaso ezean, Nazio Batuen esanetan

Astearte eguerdian egin du ohartarazpena Nazio Batuen Erakundeak. Astelehenean laguntza humanitarioa daramaten bost kamioi sartuko direla iragarri du Israelek, hamaika asteko blokeo erabatekoaren ostean. "Tanta bat da ozeanoan", adierazi du Tom Fletcher NBEko Giza... [+]


2025-05-20 | ARGIA
Bilboko eta Gasteizko jaietan txosna jartzeko aukera “ukatu” diotela salatu du Mugimendu Sozialistak

Agerraldia egin dute Gasteizko GKS-k, Gasteizko Etxebizitza Sindikatuak eta Bilboko Luberri konpartsak. “Hainbat hilabetez” Bilboko Konpartsekin eta Gasteizko Txosna Batzordearekin “egoera bideratu” nahian aritu direla ziurtatu dute, emaitzarik gabe... [+]


Aroztegiako epaiketaren kronika (bigarren eguna)
Guardia zibilek diote ez zela bortizkeriarik egon protestetan zirenen aldetik

Bigarren ahozko saioan Aroztegiako obren eremuan izan ziren 11 guardia zibilek deklaratu dute asteartean, gehien-gehienak fiskaltzak deituta. Astelehenekoarekin konparatuta azkar joan da dena, eta arras lasaiago. Haien guztien testigantzan zerbait azpimarratu behar bada zera da:... [+]


Zubietako Erraustegia “gelditzeko” eskatzeko elkarretaratzera deitu du Errausketen Aurkako Mugimenduak larunbatean

Maiatzaren 24an 13:00ean Gipuzkoako Foru Aldundiaren aurrean elkarretaratzea egingo du Errausketen Aurkako Mugimenduak. Zubietako Erraustegiak sortzen duen kutsaduraren aurrean eta agente publiko eta alderdien jarrera salatzeko elkarretaratzera batzeko dei egin die herritarrei.


Putinekin bi orduko telefono dei bat izan ondoren, Trumpek dio Errusia eta Ukraina “berehala” hasiko direla su-etena negoziatzen

Sare sozialetan zabaldutako mezu batean, AEBetako presidenteak adierazi du Errusiako bere homologoarekin izandako elkarrizketa "oso ongi" joan dela. Putinek esan du Ukrainako gerra amaitzeko ahaleginak "bide onetik" doazela, eta Mosku Kievekin bake akordio bat... [+]


2025-05-20 | Jon Torner Zabala
Futbola akuilu, sekula baino hegazkin pribatu gehiago Bilboko zeruan

Kirol ekitaldi handi xamarrak egiten diren bakoitzean, agintariek hauspotzen duten "inpaktu ekonomikoaz" edo "hiria mapan kokatzeaz" harago, ohikoa da ostatuen garestitze basatiaz, garraio publikoan daukaten eraginaz edota segurtasun kontuez hitz egitea. Ohikoa... [+]


Larrialdietako 112 zenbakia bere onera itzuli da Telefonicako arazoa konpondu eta gero

Telefonicak intzidentzia bat izan du eta horrek sare finkoan eragin du. Ondorioz, EAEko Larrialdiei Kudeatzeko Zentroa kaltetu da. Hala ere, arazoa konpondu dela ezagutarazi dute eta 112 larrialdietako telefonoa martxan dago berriro. Nafarroan ere eragina izan du, baina... [+]


Seaskak salatu du Parisek hurrengo kurtsorako eskaini dizkion baliabideak ez direla nahikoa

Herri Urrats jaialdiko hasiera ekitaldian Seaskako zuzendaritzako kide Erik Etxartek salatu zuen Parisek oraindik ez ziela irakasle postu gehigarrien proposamenik egin hurrengo ikasturtera begira. Asteburuan heldu zaie Frantziako Hezkuntza Ministerioaren erantzuna, eta... [+]


Gizon bati hamasei urteko kartzela zigorra ezarri diote alaba bortxatzeagatik eta tratu txarrak egiteagatik

Gipuzkoako auzitegi baten arabera 2016 eta 2018 urteen artean bost aldiz bortxatu eta beste hainbat sexu eraso zein tratu txar egin zizkion, neskak 12-14 urte zituenean. Gizonari hamasei urte eta hiru hilabeteko kartzela zigorra eta kalte ordainetan 50.107 euro ordaindu beharra... [+]


2025-05-20 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Agintaldi erdiko hauteskundeak Filipinetan: korapiloak agerian

Filipinetako politikagintza klan oligarkiko ahaltsu batzuen esku dago gaur egun ere. Eta horregatik, emaitzen irakurketa xehatuak ñabardura asko ditu.


2025-05-20 | Aiaraldea
Etxegabetzea burutu gabe joan da AMA Desokupa enpresa Amurriotik, “herri erantzunari esker”

Airaldeko Greba Batzordeak (SOS Aiaraldea) jakinarazi duenez, larunbatean hartu zuten itzulera hegazkina desokupazio enpresako kideek. 


Eguneraketa berriak daude