BIDEGURUTZEAN ALA BIRIBILGUNEAN?


2003ko ekainaren 22an
Euskal Herrian diren kontuen gaineko kronika politikoa behar du honek izan. Ez da lan makala politika, egun, bazterretik aztertzen duen behatzaile konprometitu batentzat. Are gehiago gure Herria den modukoa izanda, oso dinamiko eta gorabeheratsua. Doala aurretik batzuek klasiko dioten ezker abertzalean nagoela, baina ez naizela batere klasiko, abizenak kontrakoa agertu arren. Hortik doa kronika, ezker abertzalearen inguruko guztiak nabarmen baldintzatzen duelako hemengo eszenatoki politikoa.

Abiapuntua Lizarra-Garazi prozesu amaieran dut. Zorionetik atsekaberako jauzia zer arin egin daitekeen adibide mingotsa. Seguruenik prozesu hasierako poza gehiegizkoa zen, sustrai sendorik gabea, baina dudarik ez da amaierako etsipena neurrizkoa zela. Sinatzaile batek baino gehiagok zapuztu zuen bidea. Batzuek ez zuten adorea agertu jauziak egiteko, sekula ez dute jauzirik eman nahi izan, eroso daudelako egungo mugartean. Besteek adorea sobera bai, baina euren kabuz bideratua, distantziatik, jaun eta jabe. Eta kaltetuen ezkerreko abertzaleok atera ginen, alde handiz, geroko gorabeheren iturri. Mingarriena ezker sozio-politikoak bere indar sozial zabala etengabe jardueran mantentzeko agertu zuen gaitasun eza, abangoardiaren idi-parea oinarri sozialaren gurdiaren aurrean urrun jarrita. Jakina, holako enborrak halako ezpala. Noraezean ibili gara gero, poza eta etsipena uztartuz, baina bide politiko sendo, zabal, sakon eta sozialean oinarritu gabe. Eta nago ni, ezker abertzaleak behar duela izan, buruz eta bihotzez, aldaketa sozio-politikorako funtsezko enborra. Ezinbestean.

Lizarra amaieran hasitako ziklo, fase, edo nahi denak bere horretan dirau, funtsean, batzuek aldizka ziklo berriak igarri arren. Nik bidegurutzean baino biribilgunean ikusten ditut bueltaka eragile politikoak. Holakoetan beste biderik ez da, benetan aurrera egin nahi bada, tangentetik irtetea baino, eta segi dezatela bueltaka ezer arriskatzerik nahi ez dutenek. Hori bai, hortik irteteko bide serioa behar da, politikoa, jendeak ukitzekoa, norabide argikoa, zuri-beltzean baino zuri-gris-beltzean, gaur arteko inertzia guztiak behingoz bazter utzita. Horixe abiapuntuan behar dugun kolpea ziklo berrian hasteko. Bide lurtarra, oinarria lurrean eta lurtarrengan. 2000ko martxorako iragarri zituen ezker abertzaleak hauteskundeak zazpi herrialdeetan. Eta?. Abiapuntua, helbideak eta helburuak denboran nahastu izanaren seinale. Ezin da prozesu batean aurrera egin oinarri soziala erabat inplikatu gabe, eta honek politika egiteko modua bera jartzen du auzian. Gasteizeko legebiltzarretik alde egin genuen, diseinu lagunduari jarraituz, batere pedagogiarik gabe, gauzak berez ulertuko zirelakoan. Eta amildegiko hegalean geratu ginen 2001eko maiatz hartan, ezinbestean.

Azken hilabeteotan gertaerak segidan etorri dira. Batasuna, «Egunkaria», AuB, herri-plataformak, Udalbiltza, presoak. Hala ere, 160.000 bat lagun, boto bana emana, egoera larriaren aurrean zutitu berri dira. Ez da altxor makala! Jauzi handia egin du ezker abertzaleak 2001etik 2003ra, positiboan. Oraingo desobedientzia bideak onura gehiago ekarri dizkio, momentuz, lehengo "jotake" bideak baino. Eta orain udaletan lortua exijitu behar da, demokraziaz. Bitartean, jelkide eta enparauek beltzez dute egin-orria, kanpoko eraso bortitzen aurrean esanek baino balio gehiago dutelako eginek, Ibarretxe planaren marketingetik haratago; eta ikusiek ere, irailaren 14koa gogoan. Bestalde, euskal obedientziako sindikatuen zorioneko zubi-uztartze berriak ere badu zeresanik giro, ez ziklo, momentuz, aldaketa honetan. Hortaz, euskal buruzagi andere batek esanak, hots, sindikatuek ez dutela politikan sartu behar, agerian uzten du batzuen politika ulertzeko pentsamolde eskasa, gaurko egoeraren beste osagaia.

Enborra gizentzeko zur ederra gutxienezko 160.000 horiena. Orain zer? Udal askotan eta Batzarretatik kanpo, datozen hauteskundeak espainiarrak -aurrenekoan izandako abstentzio-porrota buruan daukat- eta hurrengoak autonomikoak izango dira. Desobedientzia beharrezkoa da, ez nahikoa baina. Guztiz bat nator Josu Amezagak «Gara»n idatziaz: "ezinbestekoa da gaurko aldaketa-gogoari benetako aterabidea emango dion tresna politikoa". Tresna, biribilgunea behingoz tangentetik uzteko. Guztiz bat Antton Izagirrek ARGIAn esan berriaz: "Gure aldeko botoa kontsekuentea da baina ez baldintzarik gabekoa. Gure boto horiek ezker abertzalea lidergo garbi batekin ikusi nahi dute, proposamen eta sinesgarritasunarekin". Ezker abertzale sozio-politikoak egoera nahasitik atera eta dagokion lekua eskuratu behar du, burujabetza prozesuan erreferente sinesgarri. Hortaz, sobera dago berriki erakunde armatuak hari leporatua: "berak borrokaren bitartez lortu duen joko zelai politiko berrian kokatzeko arazoak ditu". Ez da politologoa izan behar ikusteko erakunde horren eginak zenbaten lagundu duen kokatze arazootan.

Ezker abertzaleak ikasi behar ditu, derrigor, bideratzen gaurko markoaren mugak inoiz baino ageriago uzten ari diren ezinak. Eta hortik erabateko konfrontazio politikorako ahalak sortu. Jarrera aktiboak, ez aktibistak. Horretarako lepo berriak behar dira buru berriak baino. Atrebentzia tangentetik abiatzeko, molde zaharren gainetik. Geratu daitezela besteak bueltaka, ez ditzagun ezinbesteko bidaide hartu. Udalbiltzak edo zer erakunde berriak hartu lezake bere gain gidaritza hori. Hala bedi! Krisi garaiak beti izan dira aukera berrien sorburu. Aukera berriak tresna berriekin. Baina ezer ez da berez izaten.


Azkenak
2025-06-04 | Uriola.eus
Manteroekin eta Ainararekin elkartasuna adierazi dute Bilboko Epaitegiaren aurrean

Ainararen aurkako epaiketa dela eta, Bilboko Epaitegiarekin aurrean elkartu dira Manteroekin bat! plataforma eta bertaratutakoak poliziaren gehiegikerien eta egiturazko arrazakeriaren aurrean, elkartasunez antolatuko direla aldarrikatzeko.


2025-06-04
“Traumak eta deserrotuta egoteak saharar guztion bizitzak zeharkatzen ditu”

Munduko gatazka ugariak kontatzera ohituta, oraingoan bere gatazka propioari jarri dizkio berbak Ebbaba Hameidak (Tindufeko errefuxiatu guneak, 1992) bere lehen eleberrian: Flores de papel (Paperezko loreak) (Peninsula, 2025). Hiru belaunalditako emakume banaren istorioak... [+]


Iruñeko Alde Zaharreko etxegabetzea geldiaraztea lortu dute

San Lorenzo kalean 57 urteko emakume bat –Ana Belen– etxegabetzeko agindua zegoen asteazken goizerako. Hori eragozteko, etxearen atarian 07:30etik aurrera bilkura deituta zuen Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak. Azkenean ez da etxegabetzea gauzatu.


Hana Zjakic. Inguruari adi
“Ez nintzateke ase sentituko, lau urteren ostean, hemengo kulturaz eta hizkuntzaz ezertxo ere ez baneki”

Iaz ezagutu nuen Hana Zjakic, Bollotomaseko bertso-saioaren aurretik mahai-buelta berean suertatuta. Ingelesez egin behar niola aipatu zidaten. Eta ni, orduan, kezkatu egin nintzen, ea saioan bertan inor arituko ote zitzaion xuxurlari. Lasai egoteko esan zidan berak, lehenago... [+]


Albert Le Layek ez zuen trukean ezer eskatu

Canfranc (Huesca, Espainia), 1940ko ekaina. Charles De Gaulle jenerala buru zuen Londresko Frantzia Askearen gobernuak erabaki baten berri eman zion Albert Le Lay Canfranceko nazioarteko tren geltokiko Frantziako aduanako arduradunari: bere postuan geratu behar zuen. Ez zirudien... [+]


Talentu bila

Talentua garai honetan zaindu, babestu eta erakarri beharreko altxorra ei da. Horregatik, Kutxabankeko lehendakari Anton Arriolak hezkuntzan ingelesari garrantzi handiagoa eman behar zaiola adierazi du, eta euskara horretarako oztopo izan daitekeela Poloniatik etor litezkeen... [+]


2025-06-04 | ARGIA
Osasun arreta euskaraz bermatzeko zortzi eskaera egin dituzte EHEk eta Aintzatek

Osasungintzako 501 langilek bat egin dute zortzi eskaera zehatz dituen manifestuarekin. Helburua, osasun arreta euskaraz eskaini, eman eta bermatzea, “edonon eta edonoiz, maila guztietan eta ahoz zein idatzizko harremanetan”.


2025-06-04 | Itxaro Borda
Begi zabal itxiak

“Hauxe titulu bitxia” erranen du aspaldian leitzen nauen ARGIAko irakurleak. Jakingo du halaber Stanley Kubrick zinegilearen azken filmaren zale amorratua naizela. Horrek hura esplika dezake. Funtsean, begiak zabal itxita begiratzen diogu munduari, bereziki Gazako... [+]


2025-06-04 | Gorka Menendez
Armatzea eta autodefentsa

Badirudi Europar Batasuna eskalada beliko betean sartu dela. Munduaren ordena geopolitikoa kolokan dabil eta Europak bertan zuen pribilegiozko lekua galtzeko arriskua ikusi du. Autonomia estrategikoaren lemapean, beste neurri askoren artean, industria armamentistikoa... [+]


2025-06-04 | Cira Crespo
Greba orokorra

Euskal Herriko mugimendu abertzaleen hasieran, langile borrokak kanpotik inposaturiko zerbait balira bezala ikusi ohi ziren. Euzkadi egunkariko orrialdeetan maiz irakur zitezkeen sozialisten kontrako diatribak. Harritzekoak ere ez ziren erasook, egia esan, egunkari sozialistetan... [+]


Teknologia
KoipetsuAA

Aspaldi egin nuen lantegi batean, kapitalismoaren izaera alderatu zuten itsasoan koipe jario batekin, zabaltzen doan orbana, bidean hondakina eta miseria sortzen duena eta garbitzeko zaila dena.

Egun, AAren koipea nonahi dugu,beharbada ezagunenak honakoak direlarik:... [+]


2025-06-04 | Axier Lopez
Elon Musken adimen artifiziala Telegramen sartuko dute

Elon Musken xAI enpresak garatutako Grok adimen artifizialeko txatbota Telegramen txertatuko dute. 1.000 milioi erabiltzailetan sartuko da eta horren truke 264 milioi dolar jasoko du Pável Dúrovek zuzendutako enpresak. Orain arte, Grok X sarean edo Musken bestelako... [+]


Eguneraketa berriak daude