TRIBUAREN BIZIRAUPENA


2003ko maiatzaren 18an
Abildadea

Demagun euskal tribuak ez duela bermatuta biziraupena. Diote hizkuntza mordoa dagoela desagertzear munduan, eta euskara izan daitekeela bat. Bistan da etengabea dela ideien eta moldeen uniformizatzea. Gu, gaurko euskaldunak, aurrekoak izan zirelako gara, baina izan ezinean ari garelako agian etorkizunekoak ez dira izango. Demagun berezko iraupena ez dugula ziur, eta gure abildadearen ondorioz etorriko dela, etortzekotan. Abilak beharko genuke izan, hortaz, norabideak aukeratzeko eta iraupenerako tresnak eskuratzeko.

Al-Jazeera

Edozein giza taldek talde gisa irauteko behar du, besteak beste, komunikazio sare berea, autonomoa, beregaina. Batetik, talde barruko gaiak inork baino zabalago eta sakonago jorratzeko. Bestetik, sare autozentratua behar du kanpoko gaiak ikuspegi propioz, beregainez jorratzeko. Arabiarrek Al-Jazeera behar zuten Irakekoa modu arabiarrean ikusteko, eta ez irensteko besterik barik CNNk modu estatubatuarrean botatakoak.
Euskal tribuak behar luke hedabide sare berea, baina oraingoz ez du atal batzuk besterik. Neke handiz sortzen ditugu euskarazko hedabideak, errakitiko geratzen zaizkigu ez ditugulako elkarlanean jartzen eta, errematerako, traba bihurtzen badira itxi ere egiten dizkigute. Eta ondo dago «Egunkaria» itxi dutelako kalera irtetea, eta erasotzen gaituzten hedabideen 'Brunete mediatikoa' salatzea. Baina gure tribuaren iraupena ziurtatu nahi badugu, zerbait gehiago egin beharko genuke, zerbait abilagoa.

Asko gara

Har ditzagun euskarazko hedabide guztiak: ETB eta toki telebistak, irrati handiak eta txikiak, «Egunkaria»ren ordezkoa, aldizkari orokorrak eta herrietako prentsa, gehi sareko tresna berriak... Erraz bilduko ditugu 500 langile baino gehiago, eta baliabideak ere neurri horretan. Bada, entzun: beste inork ezin du horren neurriko komunikazio enpresarik sortu gurean aritzeko. Ez eta hurbildu ere, ez aberatsenak, ez ahaltsuenak.
Hortaz, txikitasunak ez du tribua desagerraraziko. Euskaraz ez gara txikienak, handienak baizik.

Efizientzia

Ez gara, ordea, efizienteak. Baliabide asko dugu, baina sakabanatuta, elkarren arteko lehian edo borrokan. Guztiek -bada salbuespenik?- jasotzen dute diru publikoa, baina ez dira ari plan baten arabera, ez dute estrategia bateraturik. Horrela, bakoitzaren eragina mugatzen da bere komunitatera, euskal hedabideak ez dira erdarazkoentzat erreferente, ez dute haien aldean balio erantsirik, hizkuntzaz aparte. Ez da igartzen euskarak duela komunikazio talde profesional hedatuena.
Bada, biziraupenak abildadea eskatzen badu, eta abildadeak efizientzia, efizientziak eskatzen du euskal esparru komunikatiboa behingoz antolatzea, eta enpresa moduan antolatzea, gainera. Berandu da, baina ez beranduegi.

Zehatz

Bat. Sor dezagun talde txiki bat euskarazko hedabideen mapa, markoa eta elkarlanerako plana prestatuko dituena. Sei hilabete nahikoa lirateke oinarria jartzeko.
Bi. Azter ditzagun figura juridikoak, eta aukera dezagun egokiena gizarte ekimena eta erakundeen ahalmena sendo lotzeko, koiuntura eta aldrebeskerien gainetik. Sor dezagun euskarazko hedabideen kudeaketa bateratuko duen enpresa.
Hiru. Ezar ditzagun sareak, horizontalak eta bertikalak, informazioa ziztu batean ibil dadin hedabide guztien artean. Tokiko hedabideei esker sare horrek zuztar sakonak izango ditu, beste inor iristen ez den tokira iritsiko da. Euskarazko hedabideen taldeak balio erantsia izango luke eta erreferente bihurtzeko aukera.

Egin dezagun behingoz. Izan garelako izan daitezen.


Azkenak
Lan banaketak

Gizakiok ez bezala, erlauntzako hiru partaideek jaiotzetik dituzte eginkizunak argi.


2024-05-06 | Nagore Zaldua
Arrosarioa, sexu-estrategia aurrerakoiaren adierazle

Itsaso zabalean bada izaki lirdingatsu bat, gorputz gardenekoa, bitxi bezain ezezaguna. Aitzitik, ezin esan genezake ezohikoa denik, haren banaketan munduko itsaso gehienetara zabaltzen baita, Kantauri itsasoa barne. Batzuetan bakarka topatu daitezke, besteetan aldiz lepoko edo... [+]


2024-05-06 | Jakoba Errekondo
Intsusa lore edariak

Edanari emateko prest? Uda atari hau aproposa da gero berokoak etortzean ez lehortzeko edariak destilatzeko. Hezetasunari eustea garrantzitsua da gorputzari bere onenean atxikitzeko, eta etxean sortutako mamarekin bada zer esanik ez.


2024-05-06 | Garazi Zabaleta
Erlauntzako airea arnastearen onurak

Eladi Balerdi erlezainaren eta Jose Manuel Atxaga erleen zale sutsuaren arteko elkarlanetik egitasmo berritzailea sortu da duela gutxi. "Arnastu erlauntzaren airea" eta "Erleen sauna" jarduerak proposatu dituzte, konbentzituta baitaude onuragarri direla... [+]


Adimen artifizialaren esku utzi du palestinarren hilketa Israelek

Titularra irakurri eta baten batek pentsatuko du esajerazio bat dela, neurriz kanpoko orokortze bat egin duela kazetariak. Israelgo informazio zerbitzuetako sei langile ohien lekukotasunetan oinarrituriko 'Lavender': The AI machine directing Israel's bombing spree in... [+]


Eguneraketa berriak daude