Sagarren herria


2003ko urtarrilaren 26an
Euskal Herria puntu estrategikoa izan da maila askotan, geografikoki duen kokapenagatik. Santiagora joateko Donejakue bide asko Euskal Herritik pasatzen ziren. Gaur egun oraindik mantentzen dira erromesek garai hartan eginiko elizak eta otoitzerako erabilitako tokiak. Haien zenbait idatziren bidez, Euskal Herriari buruzko informazio asko jaso dugu, zenbaitetan era harrigarrian bada ere.

Erromesaldia egitera joan zen horietako bat Aymeric Picaud, Galiako kleriko bat izan zen. 1134an koka daiteke hark idatzitako "Liber peregrinationis" liburua. Euskal Herriari egiten dio erreferentzia. Bertatik pasatzean ikusi eta sentitu zuena kontatzen du bere liburuan. Berak esandakotik ateratako zati bat da ondorengoa: "Garazi inguruan Euskal Herria dago; honen Hiribildu Handia, Baiona, itsasoaren ertzean kokatuta dago iparraldera. Herri hau, hizkuntza barbaroa duen herri hau, baso eta mendiz beteta dago; eskas dituzte ogia, ardoa eta elikadura mota guztiak, baina hau sagarrekin, sagardoarekin eta esnearekin orekatzen dute"

Pierre de Lancre eta Zugarramurdiko sorginak.

1609. urtea ez zen urte samurra izan Lapurdiko euskaldunentzat, 700 lapurtar sutan erre baitzituzten sorginak zirelakoan. Bordeleko Parlamentuko Kontseilaria, Pierre de Lancre, izan zen erabaki hori hartu zuena.
1553an jaio zen Pierre de Lancre Bordelen. 1582an Bordeleko Parlamenturako aukeratua izan zen. 1609an Enrike IV.a Frantziako erregeak Lapurdira bidali zuen sorginkeriari buruzko inkesta bat egitera.
De Lancre inkisidorea Lapurdin egon zen denboraldi batez, eta han ikusitako jendearen bizimodua eta izaerak liburu batean idatzita utzi zituen: "Tableau de l´inconstance des mauvais anges et démons" (Bordele, 1610). Han, beste zenbait deskribapenen artean, Lapurdiko emakumeak deskribatzen ditu. Deskribapenetan ez da sagarren aipamenik falta: "... Sagarren herri bat da. Emakumeek sagarrak bakarrik jaten dituzte, sagarrekin egindako zukua bakarrik edaten dute, eta edozein okasiotan urratze-sagar horri kosk egiteko prest daude, Jainkoaren aginduaren gainetik pasaz eta gure Lehenengo Aitaren debekua gaindituz. Adanen semeak borondatez seduzitzen dituzten Evak dira, eta biluzik direla, askatasun eta inozentzia osoz mendi artean bizi dira, Evak lurreko paradisuan egiten zuen bezalaxe; haiek (emakumeek) gizonezkoak eta deabruak entzuten dituzte, eta haiek seduzitu nahi dituzten sugeei entzumena prestatzen diete".

Loius Froidourren bisita

. XVIII. mendearen azkenetan, Frantziako Iraultzaren ondoren, Loius Froidour Pariseko intendentea Ipar Euskal Herrira bidali zuten lur hau asko pobretu zela eta, bertako lurrekin zer egin zitekeen ikustera. Berak egindako adierazpen batzuk jasotzen ditu Philippe Verynek "Les basques" liburuan. 1763 inguruan hauxe esaten zuen gizon honek euskaldunei buruz: "Bertako biztanleak oso jangartsuak dira; jateko zerbait -dena delakoa- edukitzearekin kontentu daude. Ez dira askoz ere delikatuagoak edariari dagokionean; ardoa eta sagardoa edo falta zaienean ura erraz edaten dute, eta munduko ardorik onena edan izan balute bezala oso kontentu egoten dira. Baina, edozein ospakizunetan gazta, fruituak eta ardo edo sagardo onaren botilak dauzkate beti..."

Azkenak
Lan banaketak

Gizakiok ez bezala, erlauntzako hiru partaideek jaiotzetik dituzte eginkizunak argi.


2024-05-06 | Nagore Zaldua
Arrosarioa, sexu-estrategia aurrerakoiaren adierazle

Itsaso zabalean bada izaki lirdingatsu bat, gorputz gardenekoa, bitxi bezain ezezaguna. Aitzitik, ezin esan genezake ezohikoa denik, haren banaketan munduko itsaso gehienetara zabaltzen baita, Kantauri itsasoa barne. Batzuetan bakarka topatu daitezke, besteetan aldiz lepoko edo... [+]


2024-05-06 | Jakoba Errekondo
Intsusa lore edariak

Edanari emateko prest? Uda atari hau aproposa da gero berokoak etortzean ez lehortzeko edariak destilatzeko. Hezetasunari eustea garrantzitsua da gorputzari bere onenean atxikitzeko, eta etxean sortutako mamarekin bada zer esanik ez.


2024-05-06 | Garazi Zabaleta
Erlauntzako airea arnastearen onurak

Eladi Balerdi erlezainaren eta Jose Manuel Atxaga erleen zale sutsuaren arteko elkarlanetik egitasmo berritzailea sortu da duela gutxi. "Arnastu erlauntzaren airea" eta "Erleen sauna" jarduerak proposatu dituzte, konbentzituta baitaude onuragarri direla... [+]


Adimen artifizialaren esku utzi du palestinarren hilketa Israelek

Titularra irakurri eta baten batek pentsatuko du esajerazio bat dela, neurriz kanpoko orokortze bat egin duela kazetariak. Israelgo informazio zerbitzuetako sei langile ohien lekukotasunetan oinarrituriko 'Lavender': The AI machine directing Israel's bombing spree in... [+]


Eguneraketa berriak daude