«ODOL TRANBIETATIK» ARGINDARRERA


2002ko azaroaren 17an
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
XVIII. mende amaieran eta XIX. mendearen hasieran gertaturiko aldaketa demografiko garrantzitsuen eta nekazariak hirietara mugitzearen ondorioz sortu zen tranbia. Ibilgailu hauei "odol-tranbia" edo hipomobil izena ematen zieten, animalien indarraz mugitzen baitziren, zamariek bultzatuta. Donostian esaterako, trakzio mota horrek hamar urteetan zehar (1887-1897) iraun zuen. Erabilitako espezie eta arrazak, beren elikadura, osasun eta higiene baldintzak eta errendimendua, garaiaren araberakoak izan ziren. Mendearen amaieran, berriz, elektrizitateak bestelako indar guztiak baztertu zituen: zaldiak, mandoak, behorrak, lurruna, kablea...

Lehenengo garraiobide publiko hiritarra antolatu zuena Paris izan zen 1819an, animali trakzioko gurdiez osaturiko tranbia, alegia. Apur bat beranduago, Londresek esperientzia kopiatu eta 1827an New Yorkek lehenengo linea inauguratu zuen Broadway-n.
Hasieran nahiko konplexua zen garraio sistema, traba eta zailtasun ugari baitzituen: animalien zauriak, ekidoen arrastatze gaitasun murritza, kaleen zolaketak eskaintzen zuen egoera txarra, bidaiarien deserosotasuna, materialen gehiegizko higadura... Konponbidea ordea, iraultzak berak ekarri zuen: burdinaren bidea. Altzairuzko trenbide batetik, material bereko gurpilak erabiltzen ziren, eta ondorioz, marruskadura gutxitu eta abiadura zein garraio gaitasuna handitzea lortu zen.
Garraio sistema hau Europa eta Ipar Amerika osora hedatu zen berehala. Bilbon, 1876an inauguratu zen eta Donostiara 1887an iritsi zen.

TRANBIA GARBI ETA ISILAK.

Elektrizitatea heldu zenean, tranbiak garai modernoari eman zion hasiera. Bazterrean geratu ziren animaliek zeramatzaten "odol-tranbiak". Horiek alboratuta, elektrizitateak mugitutako tranbia garbia eta isila ezarri zen.
Bilbo-Santurtziko linea aitzindarietako bat izan zen. Hala ere, ez zen hori izan Bizkaian ibili zen lehenengo tranbia. Merkatari talde batek Bilbo-Areeta linea bultzatu zuen 1872. urtean, Nerbioi ibaiko eskumako aldean. Lau urte geroago, 1876an, Ezkerraldeko lehen linea sortu zen: Bilbo-Santurtzi, meatzeen ustiaketari eta industriaren gorakadari estu lotuta. Munduan ordea, Berlin inguruetan aurkeztu zuten, 1882an, elektrizitateak mugitutako lehen tranbia.
Lineara elektrizitatea eraman ahal izateko, zutoin eta euskarri sareak jarri zituzten. Sorgailuak eraiki zituzten zerbitzua betetzeko eta ibilgailuetan beharrezkoak ziren moldaketak egin zituzten. Tranbien bolumena, edukiera eta eserlekuen kopurua handitu egin ziren, eta elektrizitatearen laguntzaz, tranbiak goi maila erdietsi zuen.
Lehen tranbiak elkarte pribatuek bultzatu zituzten. Bilboko tranbien kasuan, jabe bat baino gehiago eduki zuten. Salerosketak, akzioen trukeak, atzerritarren kapitala, zesioak, alokairuak eta abar daude bere merkataritza historian.

TRANBIAREN GAINBEHERA.

XX. mendearen bigarren herenean, hiriak handitu eta garraiobide berria sortu zen, trolebusa. Elektrizitateak bultzaturiko autobus honek, iraultza ekarri zuen Europa aldera. Oraingoan ere, 1940an, Bilbo jo zen Espainian trolebusa jarri zuen lehen hiriburutzat. Urte batzuk geroago, 1964an, krisi ekonomiko sakon batekin batera, tranbia desagertu zen Bizkaian.
Orain, Europako beste zenbait tranbia eredutzat harturik, garraiobide garbi, ekologiko eta eraginkor bat edukitzeko xedez, tranbia hirietan berreskuratuko da. Honela, kutsadura atmosferikoa zein akustikoa gutxitu eta espazio publikoen berreskurapena ahalbidetu ahal izango da. Espainian, Valentzia izan da berreskuratze eta gaurkotze lan horretan aitzindari. Tranbia modernoa 1994. urtean jarri zuten Valentzian. Bartzelona (datorren urtean abian izango da), Malaga, Cadiz, Madril, Zaragoza, Sevilla eta Tenerifeko Santa Cruz ere proiektuak lantzen ari dira

Juanjo Olaizola, Azpeitiko Trenaren Museoko zuzendaria
Iraultza Industrialak tranbian eragindako eraldaketak eta aspaldiko tranbia elektrikoen funtzionamendua ikus daitezke Azpeitiko Trenaren Euskal Museoan. 1992an zabaldu zituen ateak Eusko Jaurlaritzako Garraio eta Herri Lan sailaren ekimenez. Egun, trenaren sorrerak Euskal Herriko bizitza ekonomiko eta sozialean izandako eragina eta garrantzia dira ikusgai.

Euskal Herriak zein tranbia izan ditu?
Indar gehiena bi hiriburu nagusietan egon diren tranbiek izan dute: Bilbokoak eta Donostia eta inguruan ibili direnek. Halaber, badira beste tranbia txikiago batzuk Irun eta Hondarribia artean ibili zirenak eta beste bi oso ezezagunak Sukarrieta eta Bermeo artean (zaldiak erabilita) eta Sodupe eta Artziniega artean ibili zen lurrunezko makina.
Bilbon lehenengo tranbia Bilbo eta Algorta artean hasi zen ibiltzen 1876an. Donostian apur bat beranduxeago hasi ziren, 1887an. Elektrizitatea, aldiz, Bilbon 1896an sartu zuten eta 1897an Donostian. Bi tranbia hauek Espainian tranbia elektrikoa erabili zuten lehenengo bi hiriak izan ziren.

Zergatik tranbiaren gainbehera?
Garai horretan Europa erdialdean, besterik gabe, jarri zen moda batengatik hasi zen tranbiaren gainbehera. Parisen hasi zen moda hau 1938an, eta pixkanaka tranbia guztiak kentzen hasi ziren. Kontuan hartu behar da garai horretan automobilaren industriaren presioa handia izan zela. Auto propioa edukitzeko ideia zela-eta, garraio publikoak garrantzia galdu zuen. Honela, tranbia autoen garapenerako traba gisa hartu zen.
Garai honetan Frantzian, Britainia Handian, Estatu Batuetan eta Espainian garraio sistema hau alde batera utzi bazuten ere, beste lurralde batzuetan, Suitzan, Alemanian, Holandan, Belgikan edota Italian esaterako, garraio sistema hau bultzatzen jarraitu zuten. Bizkaian, Arratiako tranbia izan zen azkenekoa desagertzen, 1964an.

Zergatik berrezarriko da hirietan garraio sistema hau?
Kontrako arrazoiengatik. Hau da, autoak dakartzan ondorioetaz jabetu gara denok: auto ilarak, kutsadura, istripuak... Hori saihesteko kalitatezko garraio publikoak sortu behar direla ohartu gara. Horretarako, kalitatezko garraio sistema berriak, lehenik eta behin kapazitatea eduki behar du, eta tranbiak hiru autobusen edukiera du. Bestalde, tranbia ekologikoa da.
Denek tranbiaren inguruan duten ideia museoko traste zahar batena da, ez baitugu ezagutu tranbia modernoa. Ibilgailu berri hau hegazkinaren garaikidea da, berau bezain modernoa baita. Alemanian edota Suitzan esaterako, tranbiaren garapena ikusi dute, guk ordea XIX. mendeko tranbia ikusi dugu eta orain XXI. mendekoa ezagutuko dugu.

Museoan ere tranbiak ikusgai dituzue.
Lau tranbia ditu museoak, eta horietako bi martxan. Museoak ehun metro ditu katenariekin jendeak pasa den mendeko tranbien funtzionamendua ezagutu dezan. Martxan direnak 1950eko Bruselaseko tranbia eta 1948ko Zaragozako tranbia dira. Bestea, 1932ko Bilboko tranbia da, zeina Gipuzkoako C.A.F. enpresa zaharberritzen ari den. Unitateari trakzio mekanikoak jartzeko jatorrizko materialak erabiliko dira konpondu eta gero. Bestetik, kontroleko sistema elektrikoa eta balazta sistema berritu egingo dira, segurtasun elementu modernoak erabilita. Donostia-Tolosa ibilbidea burutzen zuen 1944ko tranbia ere museoan dago, baina zaharberritu gabe.

Nazioarte mailan zer nolako bilakaera izan du garraio sistema honek?
1978an joera aldaketa bat eman zen eta tranbien berrezarpenaren politikari ekin zitzaion. Ordura arte tranbien erregresioa eman bazen ere, handik aurrera alderantzizko prozesua hasi zen. Hala, orduz geroztik, laurogei edo laurogeita hamar hiri berrik ezarri dute garraio sistema hau. Tranbiaren errekuperazioa Estatu Batuetan hasi zen, eta egun, bertako hiri askok tranbia modernoenak dituzte.
Munduan 375 hiri inguruk dute tranbia, horietarik garrantzitsuenak, Vienakoa, Berlinekoa eta Amsterdamekoa dira, besteak beste, tranbia sare handiak baitituzte. San Frantziskon ere, filmetako tranbia zahar horiek gogoan ditugun arren, sei tranbia linea moderno dituzte


Azkenak
NATOren eta Trumpen irizpideen aurka, Espainiaren aurrekontu militarra %5era igotzeari uko egin dio Sánchezek

Oraindik ez dago garbi noiz arte eutsiko dion bere erabakiari Pedro Sánchez Espainiako Gobernuko lehendakariak, baina korapilo handi samarra sortzen ari da NATOren barruan, honek aurrekontu militarra %5era igotzea arbuiatu ondoren.


Elkarte frankistak debekatuko dituen legea onartu du Espainiako Kongresuak

Espainiako Gobernua osatzen duten PSOEren eta Sumar alderdien arteko koalizioak aurkeztutako lege proposamena onartu dute Kongresuan ostegun goizean, frankismoaren apologia egiten duen edozein erakunde debekatuko edo legez kanpo utziko lukeena


Beste familia bat etxegabetu dute Iruñeko Alde Zaharreko Jarauta kalean

Ostiral goizaldean emakume bat eta bere semea etxegabetu dituzte Iruñeko Alde Zaharreko Jarauta kaleko 82. zenbakian. Espainiako Poliziaren laguntzarekin, epaitegiko segizio judiziala etxebizitzan sartu eta eta bizilagunak kanporatu dituzte.


2100. urtean herritarren %60 urak har ditzakeen eremuan biziko dira Eusko Jaurlaritzaren azterketaren arabera

Bero boladak ohikoagoak eta luzeagoak dira, azken bi mendeetan 20 zentimetrotan igo da itsas maila eta EAEko bataz besteko tenperatura 0,3 ºC igo da hamarkada bakoitzean.


Donostiako Gladys Eneako paumei emandako tratu txarrak salatu ditu Eguzki taldeak

Eguzki elkarte ekologistak salatu du Donostiako parkean gertatutakoa. Parkean bizi diren hainbat paumari lumak erauzi dizkiote, odoletan utzita. Beraz, erasoa izan dela ondorioztatu dute eta ez dela hegaztien lumaberritze prozesu naturala izan. Eguzki


Hamabost migratzaile bizi ziren kanpaleku bat hustu du Getxoko Udalak

Algortako Larrañazubi inguruan dago kanpalekua, eta Getxoko Udaltzainek hori husteari ekin diote ostegun goizean. Alkateak adierazi du han bizi ziren pertsonen "segurtasuna" bermatzeko eta "ingurune natural hori zaintzeko" desegin dutela. Getxoko EH Bilduren... [+]


Zizurren ikasleak komun eta aldageletan grabatzen zituen irakasleak 180 urteko zigorra jaso dezake

Zizur Nagusiko institutu batean 41 pertsona grabatu zituen eta haietako 30 bere ikasleak ziren. Argazki batzuk sare sozialak erabilita lortzen zituen eta adimen artifizialarekin aldaketak egiten zituen.


Jaurlaritzak babestu du Jerusalemgo kolonoentzat CAF egiten ari den tranbia

Beasaingo enpresaren akzioen %3ren jabe da Eusko Jaurlaritza, eta adierazi du CAFek nazioarteko legedia errespetatzen duela. BDZ Euskal Herriak gogorarazi dio gobernuak derrigortuta daudela okupazioa bultzatzen duten proiektuen aurka egitera.


Irungo ‘auzokide patruilen’ atzean, islamofobia, xenofobia eta erailketarako deiak

Maiatzaren 5ean “Lo Vimos en Irun” WhatsApp taldea sortu zenetik, 700 lagun baina gehiago bildu dira larunbatetan patruilak antolatzen dituen taldera. “Segurtasuna bermatzeko” eta “delituak prebenitzeko” aitzakien gibelean, gorrotoaren haztegi... [+]


2025-06-20 | Gedar
Basauriko Sidenorrek 1.207 tona altzairu bidali dizkio arma-ekoizle sionista bati

Egoitza nagusia Basaurin duen enpresak IMI Systemi egin dio bidalketa. Armagintzan bakarrik aritzen da Israelgo Estatuko konpainia hori.


Arabako Mahastiak sor-markari behin betiko itxi dio bidea Espainiako Auzitegi Gorenak

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak ezetza eman zion ABRA Arabako Errioxako Upategien Elkarteak bultzatutako sor-markari. Elkarteak helegitea jarri zion ebazpenari, eta orain Espainiako Auzitegi Gorenak ezetza berretsi du.
 


Beskoitzen ikastola eraikitzeko lursaila eskuratu du Seaskak

Ikastola 2013an sortu zuten eta ondoko urtean jarri zuten prefabrikatu bat herriko etxearen lursail batean bertatik bideratzeko ikaskuntza. 2022an eraikin sendo bat eraikitzeko proiektua aurkeztu zuten, baina herriko kontseiluak ez zuen horrelakorik onartu. Gatazka gogorra egon... [+]


Osasungintzak guztiz publikoa izan behar duela exijitu du OPA Plataforma Herrikoiak

Jose Ignacio Martinez Ortegak, OPA Herri Plataformako bozeramaileak, salatu du  Eusko Jaurlaritzak “azkar” itxi nahi duela osasun mahaiko eztabaida.


Eguneraketa berriak daude